2010-03-09ko prentsa-oharra

INGURUMENARI ETA FAMILIEI BURUZKO INKESTA-IFI 2008

EAEko familiek “ondo” kalifikazio orokorra jaso dute Ingurumenaren Adierazlean

Kontsumo arauen atalean lortu da notarik txikiena, gainditutik behera (3,9)

Eustatek emandako datuen arabera, EAEko familiek 6,4 puntu lortu dituzte Ingurumenaren Adierazlean. Adierazle hori lortzeko, 2008ko Ingurumenari eta Familiei buruzko Inkestan zeuden 75 galderari erantzun behar izan zaie.

Ingurumenaren Adierazlearen batez besteko balioaren ondoan, horren 7 dimentsioren adierazle partzialak ere badaude. Indize handiena izan duten dimentsioak Ohiko hondakinen tratamendua (7,6) eta Aldizkako hondakinen tratamendua (7,4) izan dira; bi dimentsio hauek oso ondotik gorako kalifikazioa izan dute. Ondoren, energia aurreztea (6,9), ingurumenarekiko jarrera (6,3) eta ura aurreztea (6,3) dimentsioek izan dute indize handiena.

Garraioa eta mugikortasuna atalak justu-justuan gainditu du (5,5) eta kontsumo arauek izan dute notarik txikiena (3,9).

graf0005767_01_e.png

Batez besteko balio horiek gorabeherak dituzte EAEko biztanleek osatzen duten gizarte talde ezberdinetan. Hau da, Ingurumenaren Adierazleak atzerritarren artean eta irakurtzen eta idazten ez dakiten edo lehen mailako ikasketak burutu ez dituzten pertsonen artean izan du baliorik txikiena (6,2) eta baliorik handiena Arabako lurralde osoan izan du (6,5).

Ura aurrezteari buruzko adierazle partzialarekin antzekoa gertatu da: irakurtzen eta idazten ez dakiten edo lehen mailako ikasketak burutu ez dituzten pertsonen artean du baliorik txikiena (6,0) eta baliorik handiena Arabako lurralde osoan (6,6). Aldizkako hondakinen tratamenduaren adierazlean ere 6,2 (atzerritarrak) eta 7,9 (Arabako lurralde osoa) dira balioak, baina oraingoan aldea handia da.

Balorazio onena ohiko hondakinen tratamenduak jaso du; honen gutxieneko balioa (7,2) bigarren mailako ikasketak, 1. aldikoak, dituztenen artean eman da. Hala ere, adierazle honek oso ondo nota jaso du eta 8,3ko gehieneko puntuazioa 20.000 eta 50.000 biztanle arteko udalerrietan.

Ingurumenaren gaineko jarrera izeneko adierazlea heziketa mailari oso lotuta dagoela ematen du; balio txikiena (6,1) irakurtzen eta idazten ez dakiten edo lehen mailako ikasketak burutu ez dituzten pertsonen artean eman da eta baliorik altuena (6,5), aldiz, 2. edo 3. zikloko unibertsitate ikasketak dituztenen artean. Dena den, bi balioen artean ez dago alde handirik.

Garraioa eta mugikortasuna adierazlean, bi muturrak ondokoak dira: 16 eta 44 urte arteko pertsonen gutxiegia (4,8) eta diru-sarrera txikienak (hilean 1.100 euro baino gutxiagokoak) dituzten familien ondo kalifikazioa (6,7).

Azkenik, aztertutako talde batek ere ez du gainditu kontsumo arauen dimentsioan: goi mailako ikasketa profesionalak dituzten pertsonek lortu dute nota altuena (4,3), baina irakurtzen eta idazten ez dakiten edo lehen mailako ikasketak burutu ez dituzten pertsonak beherengo mailan daude (3,3).

Arabarren ia % 25ek Ingurumenaren Adierazle altua izan du

Oso ondo kalifikaziotik gora (7-10 bitartean) lortu duten indize guztiak aztertzean ikusten da Arabako familien % 22,7 sartzen dela geruza honetan, baita langabetuen % 21,4 eta goi mailako ikasketa profesionalak dituzten pertsonen % 20,3 ere. Beste muturrean Gipuzkoa dago, % 11,1 bakarrik dagoelako oso ondo kalifikaziotik gora adierazle honetan, eta 50.000 - 100.000 biztanle arteko udalerriak (% 11,3).

Adierazle hau eta Ingurumenari eta Familiei buruzko Inkestan adierazle honek oinarritzat dituen itemak eratzeko modua kontuan hartuta, talde oso gutxik dute balio txikidun (0 eta 3 artean) familia kopuru handia. Honakoak azpimarratu behar dira, hala ere: irakurtzen eta idazten ez dakiten edo lehen mailako ikasketak burutu ez dituzten pertsonak (% 1,3) eta etxeko lanak egiten dituztenak (% 1).

Ohar metodologikoa:

Eustatek Ingurumenari eta Familiei buruzko Inkesta egin du Estatistikako Institutu Nazionalarekin (EIN) eta Andaluzia (IEA), Katalunia (IDESCAT) eta Galiziako (IGE) estatistika erakundeekin batera, Familien eta Ingurumenaren gaineko 2008ko Inkesta kontuan hartuta. Xedea honakoa da: familiek ingurumenari lotuta dituzten ekipamenduak, ohiturak eta jarrerak zein diren ezagutzea.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Enrique Morán Aláez Tel.:+34-945-01 75 35 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

EAEko familiek “ondo” kalifikazio orokorra jaso dute Ingurumenaren Adierazlean

Eragiketa : 
Ingurumenaren inkesta - Familiak
Eragiketa kodea : 
090001
Periodikotasuna : 
Bost urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE MEDIO AMBIENTE-FAMILIAS-EMAF 2008
Eguneratze data : 
2010/03/09
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005767_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali