HomeGaiakKapital sozialaPrentsa Oharrak EAEko herritarrek senide...

2010-02-12ko prentsa-oharra

KAPITAL SOZIALAREN GAINEKO INKESTA. 2007

EAEko herritarrek senide eta lagunez osatutako sare handia (22 pertsona) eta oso homogeneoa dute

EAEko herritarren gizarte partaidetza handiena hauteskundeetan ematen da, Eustatek egindako Kapital Sozialari buruzko Inkestaren arabera

Eustatek 2007. urtearen amaieran egin zuen Kapital Sozialari buruzko Inkesta, gizarte erlazio eta partaidetza dimentsio-multzo gisa. Inkesta horren adierazleetako batzuk honakoak dira: herritarren zoriona eta osasuna, senide eta lagunen sarearen tamaina, horien homogeneotasuna, oro har eta erakundeengan antzemandako konfiantza, hauteskundeetan parte hartzea eta elkarteetako kide izatea, informazio-iturrien aniztasuna, sare birtualak, segurtasuna eta kohesio soziala.

Inkestaren emaitza esanguratsuena izan zen EAEko herritarrek batez beste 22,5 pertsona dituztela inguruan (senideak eta lagunak), eta horietako hamabi herritarren nukleo hurbilenean sartzen direla. Aldagai sozioekonomikoen artean familia mota bereziki baztertzailea da; bakarrik bizi diren bikoteek ia 24 senide eta lagun dituzte eta pertsona bakarreko familiak 18,7, baina familia osatu gabe establezimendu kolektiboetan bizi diren pertsonek 14 senide eta lagun dituzte gehienez. Jardueraren arabera, pentsiodunek batez beste 19,7 senide eta lagun izaten dituzte eta ikasleek 24,1etik gora.

Lagunak bakarrik kontuan hartuta, inkestan lagunak homogeneoak edo heterogeneoak diren aztertu da. Batez beste, biztanleen 6,0en artean homogeneotasuna da nagusi; hau da, ia hiru pertsonatik bik, sinesmen erlijioso, naziotasun, gizarte klase edo joera politikoari buruz euren antzean pentsatzen duten lagunak besterik ez dituzte.

Baina sare heterogeneoenak batez ere atzerrian jaiotakoek izaten dituzte, baita unibertsitariek, profesionalek, zuzendariek, gizartearen goiko eta erdi-goiko klaseek eta enpresaburuek ere. Sare homogeneoetan sartzen dira, aldiz, honakoak: lehen mailako ikasketak dituztenak eta horietara heltzen ez direnak, etxeko lanak egiten dituztenak, 55 urte edo gehiago dituztenak, pertsona ez-aktiboak, beste probintzia batzuetan jaio direnak, eta alargunak, bananduak nahiz dibortziatuak.

Gizarte partaidetza

Gizarte partaidetzarik handiena hauteskundeetan ematen da, eta elkarteetan gutxieneko parte hartzea ematen da. EAEko biztanleek hauteskundeetan parte hartze handia izaten dute, batez beste 7,6ko parte hartzea; hau da, azken 4 hauteskundeetako 3tan bozkatu dute. Biztanleek interesa dute gizarte eta politika gaietan (5,8), baina gizartean eta politikan parte hartze txikia dute (1,2 puntu batez beste) eta elkarteetan ia ez dute parte hartzen (0,8 puntu).

EAEko biztanleek uste dute haien interesekoak diren gai publikoei buruz informazioaren erdia bakarrik jasotzen dutela (5,2 puntu, batez beste), nahiz eta lurralde bakoitzean informazio-iturriak ugari diren (7,5 batez beste) eta komunikabideak asko erabiltzen diren (6,7).

Zehatzago aztertuta, jendeak hurbilagokoak dituen gaiei buruz du informazio gehien, batez ere euren auzoari, udalerriari edo autonomia-erkidegoari buruzkoa informazioa (herenak baino gehiagok uste du informazio ugari duela); baina informazio gutxiago du Espainiari buruz (laurenak uste du informazio ugari duela) eta, batez ere, Europari buruz (% 15 baino pixka bat gutxiagok du informazio ugari). 2007. urtean, aldiz, Internet eta harreman birtualak oraindik gutxi erabiltzen ziren (1,6 puntu, batez beste).

Konfiantzak ozta-ozta gainditu du

EAEko biztanleek ez dute konfiantza bera jende arruntarengan (5,8), profesionalengan (5,1), senide eta lagunengan (6,9) edo erakundeengan (4,7); azken hau, gainera, konfiantza gaindituaren azpitik geratzen da. Erakunde bakoitzarenganako konfiantza ezberdina ematen da. Alderdi politikoenganako konfiantza da txikiena, 3,1 puntukoa, baita armadarenganakoa ere, 3,4 puntu; eta gobernuz kanpoko erakundeengan ematen da konfiantzarik handiena, 6,1 puntu. Tartean beste hauek daude: Ertzaintza, 5,6 puntu; Cáritas bezalako erakunde ongileak, 5,5 puntu; sindikatuak, 4,6 puntu, eta epaitegiak, 4,7 puntu.

Lanbideenganako konfiantzan oso argi dago fidagarrienen eta ez hain fidagarrienen arteko aldea: medikuak dira fidagarrienak (7 puntu batez beste) eta politikariak ez hain fidagarrienak (3 puntu). Zientzialariak eta irakasleak medikuek ematen duten konfiantzatik hurbil geratzen dira, eta polizia eta merkatariekin batera gainditu duten lanbideen artean daude. Epaileak eta funtzionarioak 5etik hurbil geratu dira; enpresaburuek, apaizek eta kazetariek 4a gainditu dute, eta militarrek eta politikoek batez beste 3,5 puntu dituzte.

Bestalde, gizarte kohesioa, segurtasuna eta ustelkeria (edo halakorik ez egotea) kapital sozialeko dimentsio garrantzitsuak dira. Seguru sentitzea bereziki garrantzitsua da, batez beste ia 8 puntu lortu baititu. Kohesio sozialak 6 puntu inguru lortu ditu, hurbiltasuna, gatazkak eta ezberdintasunen onarpena batuta. Ustelkeriaren gainean, aldiz, balorazioa negatiboa izan da; 5,9 puntu lortu ditu, beraz, askok uste dute gehiegikeria dagoela.

Ez daude hain seguru gazteenak (7,3), 25-34 urte arteko helduak (7,4) eta langabetuak eta ikasleak (7,4); baina denen segurtasuna oso ona da. Seguruen daudenak honakoak dira: erretiratuak (8,3), 65 urtetik gorakoak (8,2) eta etxeko lanak egiten dituzten pertsonak (8,2).

Badirudi EAEko biztanleentzat ezaugarri pertsonalek ez dutela arazo handirik sortzen segurtasunaren ikuspegitik; % 20 eta % 45 bitarteko ehunekoaren ustez ezaugarri horietako batek ere ez du arazorik ematen. % 22ak uste du pentsaera ideologiko ezberdinek arazoak sor ditzaketela; eta antzeko kopuruak horixe bera uste du jatorri etnikoari buruz. % 16ak baino gehiagok uste du maila sozial ezberdinek ere arazoak sortzen dituztela. Erlijio eta hizkuntza ezberdinei dagokienez, % 10ak uste du horien ondorioz gatazkak sor daitezkeela.

Herritarrak nahiko pozik eta osasuntsu daude

Ikuspegi orokorra aintzat hartuta, EAEko biztanleak hein handi batean pozik eta osasuntsu daude; batez beste, 10etik 7,1 puntu ematen dituzte dimentsio honetan. Zorionaren atalean osasunari buruz eta bizitzak eta diru-sarrerek ematen duten zorionari buruz galdetu da.

Ildo horretan, diru-sarrerei lotuta egon daiteke eta, hain zuzen, horri lotuta dago. Gizarte klasea aldagai garrantzitsuena izateak erakusten du aipatutako lotura; gizartearen beheko klasearen (6,2) eta gizartearen goiko eta erdi-goiko klasearen (7,7) arteko aldea handia da.

Biztanleria jardueraren arabera aztertzean, lotura hori ez da hain estua: zoriontsuenak ikasleak (7,5) eta landunak dira (7,3) eta, beste aldean, ez dira hain zoriontsuak pentsiodunak (6,4) eta erretiratuak (6,8). Osasunak garrantzia du autoebaluazioa egitean.

Familia motak eta familiaren tamainak garrantzia dute bakarrik egotea ere kontuan hartzen delako poztasuna neurtzean: bakarrik dauden bikoteak (7,2) edo seme-alabak dituzten bikoteak (7,1) dira zoriontsuenak eta ez dira hain zoriontsuak pertsona bakarreko familiak (6,6) eta taldeetan daudenak (6,6).

Kapital Sozialari buruzko Inkestaren emaitza orokorrak

Kapital soziala baliabidea da, arlo ekonomiko eta sozialetan modu aktiboan parte hartzeko aukera ematen duten sare pertsonal zabalak edukitzean lortzen dena. Parte hartze hori, hain zuzen, konfiantzazko giroan egiten da eta norberaren garapenean, garapen sozialean eta gizarte baten garapen ekonomikoan lagun dezake. Bada, Eustatek kapital sozialari buruzko inkesta egin zuen BBVA Fundazioarekin eta EAEko eta Espainiako estatistikari buruzko erakunde batzuekin elkarlanean.

Inkesta horretan, kapital soziala harremanei eta gizarte partaidetzari lotutako dimentsio multzoa da, eta horien adierazleetako batzuk hurrengo grafikoan laburbiltzen dira:

graf0005700_01_e.png

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Enrique Morán Aláez Tel.:+34-945-01 75 35 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EAEko herritarrek senide eta lagunez osatutako sare handia (22 pertsona) eta oso homogeneoa dute

Eragiketa : 
Kapital sozialaren inkesta
Eragiketa kodea : 
010899
Periodikotasuna : 
Bost urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE CAPITAL SOCIAL 2007
Eguneratze data : 
2010/02/12
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005700_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali