HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2010-03-02ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE), 2009KO 4. HIRUHILEKOA

Euskal AEko esportazioak % 11,1 gutxitu ziren 2009ko laugarren hiruhilekoan

Merkataritza-saldoak 2.328 milioi euroko superabita izan zuen, % 119ko estaldura-tasarekin, inportazio kopuruak behera egin zuelako

Eustatek emandako datuen arabera, Euskal AEko esportazioek % 11,1eko beherapen nominala izan zuten 2009ko laugarren hiruhilekoan. Atzerriko salmentak 3.963,7 milioi eurokoak izan ziren 2009ko azken hiru hilabeteetan, baina urtebete lehenago (laugarren hiruhileko berean) 4.458,4 milioi eurokoak izan ziren.

Inportazioak, guztira, 3.263,4 milioi eurokoak izan ziren; beraz, urte batetik bestera % 18,3ko beherapena izan zuten. Baina produktu ez-energetikoen inportazioek beherapen pixka bat handiagoa izan zuten: % 21,7.

Merkataritza-saldoak (esportazioak ken inportazioak) bilakaera positiboa izan zuen, inportazioek esportazioek baino uzkurdura handiagoa izan zutelako. Urtebete lehenago 462,9 milioi euroko saldo positiboa izan zen eta aztertutako urte honetan 700,3ko superabita izan zuten; esportazioek inportazioen aldean % 121,5eko estaldura-tasa izan zuten.

graf0005737_01_e.png

graf0005737_02_e.png

Merkataritzako saldo ez-energetikoak 1.346,7 milioi euroko superabita izan zuen 2009ko laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko aldi berean baino % 4,1 handiagoa. Estaldura-tasa% 145ekoa izan zen 2009ko laugarren hiruhilekoan eta 2009ko azken hiruhileko horretan, aldiz,% 159,9koa.

Europar Batasunerako esportazioek % 18,1 egin zuten behera; soilik Erresuma Batuak izan zituen datu positiboak: % 26,7ko hazkundea. Beherapen handienak Alemaniarako (-% 29,1), Belgikarako (-% 27,8), Italiarako (-% 21,4) edo Frantziarako (-% 15,4) esportazioek izan zuten; azken herrialde honen beherapena ez zen hain handia izan baina esportazioetan garrantzi handikoa izan zen. Kopuru handiak izan zituzten gainerako arloetan, honako datua azpimarratu behar da: Asiako Herrialde Industrializatu Berrietan (AHIB) hazkundeak eman ziren. Izan ere, herrialde multzo honako salmenta kopurua 12 aldiz handiagoa izan zen. Bestalde, Ameriketako Estatu Batuetako esportazioek behera egin zuten, % 28,9.

Europar Batasunetik etorritako inportazioek beherapen handia izan zuten: % 12,4. Alemaniatik(-% 26,6) eta Italiatik (-% 21,6) etorritakoek, besteak beste, nabarmen egin zuen behera, baina Belgikako inportazioek % 67,9 egin zuten gora.

Europar Batasunarekiko merkataritza-superabita txikitu egin zen: 2008ko azken hiruhilekoan 759,2 milioi eurokoa izan zen eta 2009ko aldi berean 508,1 milioi eurokoa. Ondorioz, estaldura-tasa % 8,8 murriztu zen.

2009ko laugarren hiruhilekoko esportazioen bilakaerak eragin negatiboa izan zuen, batez ere bi muga-zerga hauen ondorioz: metalak eta horien manufakturak (-% 31,7) eta material elektrikoa(-% 23,3). Muga-zerga horiek batuta, 650 milioi euro baino gehiagoko beherapena izan zuten esportazioek aurreko urteko aldi beraren aldean. Gainerako muga-zerga nagusienei dagokienez, garraioko materialaren gorakada azpimarratu behar da (% 24,7). Singapurreko banketxe baten esportazioaren ondorioz eman zen gorakada hori.

Inportazioen artean, muga-zerga gehienetan izan ziren beherapenak; baina beherapen handienak izan zituztenak metalak eta horien manufakturak (-% 26,7) eta garraioko materiala (-% 52,1) izan ziren.

Arabako eta Gipuzkoako esportazioek behera egin zuten 2009ko laugarren hiruhilekoan, urte batetik besterako -% 20,0 eta -% 21,1 tasekin, hurrenez hurren. Bizkaiko esportazioek, alabaina, % 4,9 egin zuten gora aurreko urtearen aldean. Araban (-% 25,3) eman zen beherapen handiena inportazioetan, gero Bizkaian (-% 18,3) eta azkenik Gipuzkoan (-% 12,1).

2009. urteko balantzea

2009. urtean, Euskal AEko esportazioak 14.606,2 milioi eurokoak izan ziren, hau da, aurreko urtean baino % 26,6 gutxiago. Aldi berean, inportazio guztiek % 38,9 egin zuten behera. Fluxu bien ondorioz, esportazioek inportazioen aldean izan zuten estaldura-tasa ia 20 puntu handitu zen: 2008. urtean % 98,9koa izan zen eta 2009. urtean % 119,0koa. Horrela, 2009. urterako 2.328,3 milioi euroko suberabita sortu zen.

Produktu ez-energetikoen saldoa aurreko urtekoa baino hobea izan zen: 5.289,1 milioi eurokoa (eta 2008. urtean 5.100,5 milioikoa). Hau da, produktu ez-energetikoen estaldura-tasa 26,2 igo zen: 2008an % 139,2koa izan zen eta 2009an % 165,4koa.

Euskal AEko esportazioek eta inportazioek Estatukoek baino beherapen handiagoak izan zituzten. Estatuan, esportazioek % 15,9 egin zuten behera; baina Euskal AEn % 26,6. Inportazioekin antzekoa gertatu zen; Estatuan % 26,2 egin zuten behera eta EAEn % 38,9.

2009. urtean, esportazioen beherapen handienak honakoetan eman ziren: metalak eta horien manufakturak (-% 39,6), material elektrikoa (-% 22,9) eta, hein txikiagoan izan bazen ere, garraioko materiala (-% 17,4). Hain zuzen, hiru muga-zerga hauek gure esportazio guztien % 70 dira.

2009. urte osoan, esportazioetan beherapen txikiena izan zuen lurraldea Gipuzkoa izan zen(% 22,8ko beherapena urtean), gero Bizkaia (% 25,5) eta azkenik Araba (urtean % 32,8ko beherapena). Inportazioei dagokienez, hiru lurraldeetan eman ziren beherapen garrantzitsuak. Gipuzkoan eman zen beherapen txikiena (-31,5), gero Bizkaian (-40,6) eta azkenik Araban. Azken lurralde honek, bada, gure inportazioetako beherapen handiena izan zuen (-41,3).

graf0005737_03_e.png

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido Tel.:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak % 11,1 gutxitu ziren 2009ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º TRIMESTRE DE 2009
Eguneratze data : 
2010/03/02
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005737_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali