HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Jaiotzak %5,7 murriztu...

2010/03/23ko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2009ko 3. hiruhilekoa

Jaiotzak %5,7 murriztu ziren 2009ko hirugarren hiruhilekoan

Jaiotzen %77,3an amak 30 urte baino gehiago zituen

2009ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 5.163 jaiotza erregistratu ziren, iazko aldi berean baino %5,7 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Herrialde guztietan izan da negatiboa joera: Araban 765 haur jaio ziren, %6,7 gutxiago; Bizkaian, 2.688, %2,2 gutxiago; Gipuzkoan 1.710, %10,3 gutxiago.

Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, ikusiko dugu 30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, haien artean gertatu baitziren erditzeen %43,7. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea kokatu zen, hau da, 35-39 urte artekoa (%28,9); 25-29ko taldea beherago geratu zen, erditzeen %15,8 ekarri baitzituen. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatzen direnak %6,9 dira, eta 40 urtez gorakoen taldean jaiotzen %4,7 gertatu da.

Bigarren eta ondorengo haurrak %6,7 gutxitu ziren, batezbestekoa baino ehuneko puntu bat gehiago

Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2009ko hirugarren hiruhilekoan, erdiak baino gehiago, 2.967 haur, lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.792 haur (%35) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren; eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak %8ra iritsi ziren. Araban (%39), bigarren eta ondorengo seme-alaben kopurua Euskal AEko batez bestekoa (%43) baino txikiagoa izan zen, eta hori herrialde horretan baino ez zen gertatu.

2008ko hiruhileko beraren aldean bigarren eta ondorengo haurren beherakada areagokoa izan da Araban, %14,8: Gipuzkoan %9,9 jaitsi da; Bizkaian %2,1, eta hemen bakarrik jaitsi da batezbestekoaren (%6,7) azpitik.

Ezkontzaz kanpo jaioek guztizkoaren %32,7 hartu zuten. Araba (%35,3) izan zen Euskal AEkoa baino ehuneko handiagoa izan zuen lurralde bakarra. Ezkongabeko emakumeak gazteago amatzen dira; izan ere, %15,4 14-24 urte bitartekoak ziren; ama guztiak aintzat hartuta talde horrek %6,9 bakarrik hartzen du.

Bizirik jaioak Euskal AEen. Taula konparatiboa.

Jaiotzen hilez hileko mugimendua (oinarria 100 = media)

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística (Eustat) C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tlf:+34-945-01 75 00 Fax:+34-945-01 75 01 E-mail: : eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01 Jaiotzen inguruko prentsa-ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jaiotzak %5,7 murriztu ziren 2009ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3º trimestre de 2009
Eguneratze data : 
2010/03/23
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/18
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005784_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali