HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak 2009an Euskal AEko esportazioak...

2010-04-08ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE), 2009. URTEA

2009an Euskal AEko esportazioak % 26,6 txikitu ziren, eta inportazioak % 38,9

Atzerriarekiko merkataritza saldoak 2.328 milioi euroko superabita izan zuen

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko esportazioetan 14.606,2 milioi euro lortu ziren 2009. urtean, hau da, 2008. urtean baino 5.282,2 milioi gehiago. Horrela, % 26,6ko beherapen nominala izan zuten.

Urte horretan inportazioak 12.277,9 milioi eurokoak izan ziren, 2008. urtean erregistratu ziren datuen aldean % 38,9 txikiagoak. Muga-zerga denek izan zituzten beherapenen ondorioz eman zen datu hori.

Euskal AEko esportazioek eta inportazioek Estatu osokoek baino beherapen handiagoak izan zituzten. Estatu osoan, esportazioek % 15,9 egin zuten behera; baina Euskal AEn% 26,6. Inportazioekin antzekoa gertatu zen; Estatu osoan % 26,2 egin zuten behera eta EAEn % 38,9.

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera. 2008-2009. Mila eurotan

EAEko 2009ko ekitaldiko merkataritza saldoak (esportazioak ken inportazioak) 2.328,3 milioi euroko superabita izan zuen; hau da, 2008. urtearen aldean 2.542,2 milioitan gehitu zen superabit hori. Ildo berean, esportazioen estaldura-tasak nabarmen egin zuen gora: 2008an % 98,9koa izan zen eta 2009an % 119koa. Bestalde, Espainiak 2009. urtean% 75,9ko estaldura-tasa izan zuen; aurreko urtekoa baino hobea izan arren, beraz, merkataritzako defizit kronikoa zuen: 2009. urtean 50.000 milioi eurora helduta.

Euskal AEn, berriz, produktu ez-energetikoen saldoa aurreko urtekoa baino pixka bat altuagoa izan zen: 2008. urtean 5.100,5 milioi euroko saldoa eta 2009an 5.289,1 milioikoa. Produktu ez-energetikoen estaldura-tasak nabarmen egin zuen gora: 2008. urtean% 139,2koa izan zen eta 2009. urtean % 165,4koa.

Eremu geografikoak aztertuta, Euskal AEko merkataritza saldoaren beherapena azpimarratu behar da Europar Batasunean: 2008. urtean 3.519,6 milioi eurokoa izan zen baina 2009. urtean 2.679,9 milioikoa; % 23,9 txikiagoa. Bestalde, estaldura-tasak ehuneko zazpi puntu gehiagoko igoera izan zuen: 2008an % 136,3koa zen eta 2009. urtean% 143,5ekoa. ELGEn ez dauden herrialde guztien bilakaera aintzat hartuta, hauen defizita txikitu egin zen: 2008. urtean 4.915,7 milioi eurokoa izan zen eta 2009. urtean 1.167,7 milioikoa.

Produktu ez-energetikoen transakzioei dagokienez, aurreko urtearen aldean berriz eman da datu okerragoa; 2008an EB-27ko herrialdeekin 4.082,6 milioi euroko saldo positiboa izan zen eta 2009an 2.975,1 milioikoa. Beraz, behintzat estaldura-tasa hobetu egin zen: 2008ko % 147,7tik 2009ko % 153,7ra.

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren xede eta jatorri diren herrialde nagusiak. 2009. Mila eurotan

Herrialdeka, Euskal AEko esportazioen ia erdia bost herrialdek hartu zuten: Frantzia(% 16,9), Alemania (% 13,8), Ameriketako Estatu Batuak (% 6,7), Italia (% 5,6) eta Erresuma Batua (% 5,3). Era berean, bost herrialde izan ziren gure inportazioen jatorri nagusi: Errusia (% 14,2), Alemania (% 12,1), Frantzia (% 10,1), Italia (% 7,3) eta Txina(% 5,8).

Produktuen araberako azterketan azpimarratu behar da sailkapenaren lehenengo 10ek esportazio guztien % 36,9 izan zutela; 3. taulan ikus daiteke datu hori. Besteak beste, lehenengoa eta beste lau partida Garraio-materiala izenekoan sartzen dira; muga-zerga honek esportatutako guztiaren % 17,9 izan zuen. Sailkapeneko bigarren postuan Petrolio olioak izeneko partida egon zen, eta ondoren Kautxuzko pneumatiko berriak. Metalen eta horien manufakturen partidak ere izan zituen bere bi partida sailkapeneko lehenengo 10en artean (seigarren eta zortzigarren postuetan). Eta, azkenik, zazpigarren postuan txorroten produktuak eta antzekoak izeneko partida izan zen 389,9 milioi euro esportatuta.

Euskal AEk esportatu dituen partida nagusiak. 2008-2009. Mila eurotan

Inportazioek beherako joera izan zuten muga-zerga guztietan. Bolumen handiena honakoek izan zuten: metalak eta horien manufakturak (-% 53,7), produktu mineralak (-% 40,9), material elektrikoa (-% 22,2) eta garraio-materiala (-% 49,4).

Lurraldeka, 2009. urtean esportazioen bilakaera beherakoa izan zen hiru lurraldeetan; Gipuzkoan % 22,8 jaitsi zen esportazioen kopurua, Bizkaian % 25,5 eta Araban % 32,8.

Inportazioak aztertuz gero, lurralde guztietan % 30etik gorako beherapena izan zela azpimarratu behar da. Araban eman zen inportazioen beherapenik handiena (-% 41,3), batez ere garraio-materialean (-% 69,3); Bizkaian inportazioek % 40,6ko beherapena izan zuten, batez ere produktu mineraletan eta energetikoetan (-% 41,5) eta metaletan eta horien manufakturetan (-% 58,3). Gipuzkoan eman da, aldiz, beherapenik txikiena: -% 31,5. Lurralde honetan metalen eta horien manufakturen muga-zergak izan du beherapenik handiena (% 50,1).

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística (Eustat) Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido Tel.:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01 Kanpo-merkataritzaren Estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Kanpo-merkataritzaren Estatistikaren datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2009an Euskal AEko esportazioak % 26,6 txikitu ziren, eta inportazioak % 38,9

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
AÑO 2009
Eguneratze data : 
2010/04/08
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/22
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005858_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali