2010-04-22ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2010EKO MARTXOA

2010eko martxoan industriako prezioek %0,5 egin dute gora, aurreko hilabetearen aldean

Aurreko urtearekin konparatuta (2009ko martxoa eta 2010eko martxoa) industriako prezioek %1,7 egin dute gora

EUSTATen datuen arabera, Euskal AEko industriako prezioek %0,5 egin dute gora 2010eko martxoan, aurreko hilabetearen aldean. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen martxoko urte arteko tasak %1,7ko hazkunde positiboa izan du.

Euskal AEko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera

Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala 2010eko martxoan, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira, besteak beste, inflazio handiena izan duten adarrak: “petrolioaren birfinketa” (%6,6), “ehungintza eta jantzigintza” (%1,3), “industria kimikoa” (%1,1) eta “metalurgia eta gai metalikoak” (%0,5). Prezioetan beherakada handiena izan duten adarrak, aldiz, honakoak izan dira: “energia elektrikoa, gasa eta ura” (-%3,1), "mineral metalikoak eta ez-metalikoak" (-%0,9), “garraio-materiala” (-%0,4) eta “papera, edizioa eta arte grafikoak” (-%0,3).

2009ko martxotik 2010eko martxora arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “petrolioaren birfinketa” (%40,3), “manufakturatako beste industria batzuk” (%4,6), "larruaren eta oinetakoen industria" (%1,8) eta "industria ez metalikoa" (%1,7). Baina prezioen beherakada handienak hurrengo sektoreetan eman dira: “energia elektrikoa, gasa eta ura” (-%7,3), “metalurgia eta gai metalikoak” (-%2,5), “zuraren industria” (-%2,1) eta “elikagaien industria” (-%1,1).

Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek martxoan izan duten bilakaerak zeinu ezberdineko ibilbidea izan du horietariko bakoitzean: energiaren prezioak %2,1 egin du gora, tarteko ondasunak %0,4 igo dira, ekipamenduko ondasunak %0,1 jaitsi dira eta Kontsumo-ondasun guztiek ez dute aldaketa nabarmenik izan, kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak pixka bat behera egin duelako(-%0,1) baina kontsumo-ondasun ez iraunkorrenak ez dira aldatu (%0,0) aurreko hilabetearen aldean.

Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasun nabarmenak egon direla erakusten dute. Energiaren prezioak %14,4 igo dira eta ekipamenduko ondasunenak %0,2; baina tarteko ondasunenak %1,0 jaitsi dira eta kontsumo-ondasunenak ere %0,8. Azken hauen artean, %1,5 jaitsi dira kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak eta %0,5 kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak.

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA. EUSKAL AE. DATU AURRERAPENA. 2010eko MARTXOA

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: IPRI - Industri Prezioen Indizea Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/spanish/indice.asp

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2010eko martxoan industriako prezioek %0,5 egin dute gora, aurreko hilabetearen aldean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005878_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali