2010-04-21eko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA), 2010eko 1go HIRUHILEKOA

Lanean dagoen biztanle kopurua %0,9 txikitu da eta langabezia tasa %8,9 da 2010eko lehenengo hiruhilekoan, Euskal AEn

Hiruhileko honetan 8.600 lanpostu garbi galdu dira

Eustaten datuen arabera, 2010eko lehenengo hiruhilekoan Euskal AEko lan-merkatuan 942.600 landun izan dira; hau da, aurreko hiruhilekoaren aldean 8.600 landun gutxiago izan da (-%0,9). Bestalde, langabezia tasa %8,9 izan da, 2009ko laugarren hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,2 puntu handiagoa.

Landunen eta langabetuen bilakaera aztertuta, aktibotasun tasa %55,5 izan da 2010eko lehenengo hiruhilekoan, hots, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,4 puntu txikiagoa.

Generoa kontuan hartuta, okupazioak batez ere gizonezkoen kopuruan izan du emaitzarik txarrena: aurreko hiruhilekoan baino gizonezko 7.700 eta emakumezko 900 landun gutxiago egon da lanean. Okupazioak hiru lurraldeetan egin du behera: batez ere Gipuzkoan, 5.700 enplegu garbi gutxiagorekin, gero Bizkaian 2.800 gutxiagorekin eta azkenik Araban 100 enplegu garbi gutxiagorekin.

Eraikuntzak, industriak eta nekazaritzak enplegu gutxiago izan dute baina zerbitzuetako enplegu kopuruak gora egin du

Erakuntzan 5.600 enplegu garbi galdu dira, industrian 3.700 eta azkenik nekazaritzan 400. Alabaina, zerbitzuen sektorean 1.100 enplegu garbi berreskuratu dira.

Enplegu tasa (hau da, 16 eta 64 urte arteko pertsona guztiak kontuan hartuta landunak direnen ehunekoa) %64,6 izan da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,6 puntu txikiagoa alegia. Gizonezkoen kasuan tasa hori %71 izan da eta emakumezkoen kasuan %58,1.

Lurralde historikoetan, enplegu tasarik altuena Gipuzkoan eman da (%66,2), aurreko hiruhilekoaren aldean puntu bat txikiagoa; gero bigarren tasarik altuena Arabak izan du (%65,1), lau hamarren txikiagoa; eta azkenik Bizkaiak tasarik txikiena izan du (%63,5), azken hiruhilekoan puntu erdi txikiagoa.

Lan-kontratu mugagabeko 10.500 soldatapeko gutxiago izan da, horrela guztira 614.300 izan dira; aldi baterako kontratua duten soldatapekoak (kontraturik ez dutenak barne) 2.100 gehiago izan dira, beraz, guztira 164.000 izan dira.

Zenbatespenen arabera, 2010eko lehenengo hiruhilekoan gutxi gorabehera Euskal AEko 834.700 etxetan bizi diren pertsonen herenak ez dira aktiboak izan (aurreko hiruhilekoan baino 6.600 gutxiago). Hamar familiatik ia seitan etxeko pertsona aktibo denek izan dute lana, datu horren arabera aurreko hiruhilekoan baino 3.200 familia gutxiagotan gertatu da hori; gainera, pertsona aktibo denak langabezian dituzten 27.900 familia izan dira (guztirakoaren %3,3).

Biztanleria landunaren joera, 1985etik. Euskal AE. (Milakotan)

Langabezia tasa %8,7tik %8,9ra igo da

Urteko lehenengo hiruhileko honetan, langabetu kopurua 91.800 izan dela zenbatetsi da, aurreko hiruhilekoan baino 1.400 handiagoa. Lan bila ari diren, lana bilatzeko kudeaketa aktiboak egiten dituzten eta lanerako prest dauden pertsonak jotzen dira langabetutzat. Lehenengo hiruhilekoan, gizonezkoen artean 52.200 langabetu egon dira, hau da, 1.000 gehiago; eta emakumezkoen artean 400 langabetu gehiago egon da (guztira 39.600).

2010eko lehenengo hiruhilekoko datuen arabera aldi horretako langabezia tasa %8,9 izan da, aurreko hiruhilekoan baino 0,2 puntu handiagoa. Gizonezkoen langabezia tasa %9,1ra igo da (ehuneko 0,3 puntu gehiago) eta emakumezkoena hamarren bat (%8,6ra helduz). Gazteen langabezia tasa da oraindik altuena (%24,8); aldi honetan, 16-24 urte bitarteko 13.700 gazte aktibo langabezian geratu dira.

Lurralde historikoetan, langabetu kopuruan gehikuntzarik handiena izan duena Bizkaia izan da (+1.800 pertsona); lurralde honetako langabezia tasa %9,5 izan da. Araban 18.100 langabetu izan dira; beraz, lurralde honetan 1.700 pertsona gehiago egon da langabezian, tasa hori %11,2an utziz. Gipuzkoan, aldiz, aurreko hiruhilekoan baino 2.100 pertsona gutxiago egon da langabezian; lurralde honetan da oraindik txikiena langabezia tasa (%6,6).

EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2010eko otsailean 27 kideko Europar Batasunean langabezia tasa %9,6 izan da eta Espainian %19.

Azken urtean 11.800 pertsona gehiago egon da langabezian Euskal AEn

Landunen kopurua txikitu egin da 2009ko lehenengo hiruhilekoaren aldean: -%1,5. Beherapen hori gizonezkoen artean izan da nagusi, 12.200 enplegu gutxiagorekin; emakume landunen artean 2.000 gutxiago izan dira.

Langabezia tasa ehuneko 1,2 puntu gehitu da azken urtean (%7,7tik %8,9ra); beraz, 11.800 langabetu gehiago dago Euskal AEn, 2009ko lehenengo hiruhilekoko datuekin alderatuta. Lurraldeka, Araban eta Bizkaian ehuneko 1,6 puntu gehitu da langabezia tasa eta Gipuzkoan puntu hamarren bat gehitu da azken hamabi hilabeteetan.

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA)

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: MªJosé Santamaría Gallardo Tel.:+34-945-01 75 33 Faxa:+34-945-01 75 01 BJAri buruzko prentsa-ohar gehiago BJAri buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Lanean dagoen biztanle kopurua %0,9 txikitu da eta langabezia tasa %8,9 da 2010eko lehenengo hiruhilekoan, Euskal AEn

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1er TRIMESTRE DE 2010
Eguneratze data : 
2010/04/21
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005877_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali