HomeGaiakIkasketa-mailaPrentsa Oharrak Euskal AEko bost pertsonatik...

2010-04-29ko prentsa-oharra

BIZTANLERIAREN ETA ETXEBIZITZEN ESTATISTIKA 2006. Ikasketa-maila

Euskal AEko bost pertsonatik batek unibertsitate ikasketak zituen 2006. urtean

Ikasketa profesionalak egiten ari ziren ikasleen erdia emakumezkoa izan zen, eta unibertsitateko karrera teknikoko hiru ikasletik bat ere bai

Eustaten datuen arabera, 2006. urtean bost pertsonatik bat unibertsitateko ikasketak egiten ari zen. 2001. urtean 395.879 pertsonak zituzten maila ertain eta goi maila arteko edo goi mailako ikasketak, eta 2006. urtean 418.420 pertsonak.

10 urteko eta gehiagoko biztanleen artean, unibertsitateko prestakuntza zutenen kopurua ehuneko puntu bat igo zen bost urte hauetan: 2001. urtean %20,5 zen eta 2006. urtean %21,5. Pertsonen %59k, gainera, 40 urte baino gutxiago izan zituen.

10 urteko eta gehiagoko biztanleen bilakaera, ikasketa-mailaren arabera. Euskal AE. 1986-2006.%

Beste aldean, 10 urteko eta gehiagoko biztanleen analfabetismo tasa %0,6ra murriztu zen. 60 urteko eta gehiagoko biztanleen tasa jaitsi egin zen 2001. urteko %2tik 2006ko %1,7ra. Emakumezkoen artean (%2,3) gizonezkoen artean baino nahiko handiagoa izan zen (%0,9).

Eskualdeak bereizita, Plentzia-Mungia nabarmendu behar da; hemen, biztanleen ia %30k unibertsitateko ikasketa-maila izan zuen. Beste aldean, Arabako Mendialdea, Arabako Errioxa, Arabako Ibarrak eta Enkarterria eskualdeak izan ziren, hauetan biztanleen %15 baino gutxiagok zituelako unibertsitateko ikasketak.

Unibertsitateko ikasketa-maila zuten 10 urteko eta gehiagoko biztanleak, eskualdearen arabera. Euskal AE. 2006. %

Unibertsitateko ikasketa-maila zuten 10 urteko eta gehiagoko biztanleak, eskualdearen arabera. Euskal AE. 2006. %

Iturria: EUSTAT. BEE06

Maila ertaina eta goi maila arteko eta goi mailako ikasketak egin zituzten emakumeen ehunekoa gizonena baino 5,6 puntu altuagoa izan zen

2006. urtean 423.452 ikasle izan ziren Euskal AEn, biztanleen %20. 2001. urtean, aldiz, 416.323 ikasle izan ziren, ikasleak ziren biztanleen ehuneko berarekin. Ikasle kopuruaren ehunekoa berdin mantendu bada ere, ikasketa-maila nahiko ezberdina izan da bost urtean zehar. 2001. urtean, haur eta lehen hezkuntzako ikasleak guztien %40 izan ziren; 2006. urtean %44 izan ziren. Bigarren hezkuntzako eta ikasketa profesionaletako ikasleen kopuruak % 39tik % 35era egin zuen behera, eta unibertsitateko ikasketak egin zituztenek %22tik %21era; hori guztia, betiere, ikasle kopuru osoa aintzat hartuta.

Ikasle kopurua, egiten ari diren ikasketak eta sexua aintzat hartuta.
Euskal AE. 2006. %

Udalerriak aztertzean, 40.000 biztanle baino gehiagoko udalerrien artean honakoak azpimarratu behar dira: Getxo biztanleen %23,6ko ikasleekin, Irun %21,1arekin, eta hiru hiruburuak.Donostia-San Sebastián (%20,9), Vitoria-Gasteiz (%20,6) eta Bilbo (%19,4). Azken honek, dena den, Euskal AEko ikasleen batezbestekoa baino kopuru txikiagoa izan zuen.

10.000 biztanle baino gehiagoko udalerrien artean Arrasate/Mongragón eta Bermeo udalerriek izan zuten lanbide-heziketako ikasle kopuru altuena (%9,1 eta %8,7, hurrenez hurren). Basaurik eta Eibarrek izan zituzten maila ertaineko karreretako ikasle kopuru handienak (%11,1 eta %10,6, hurrenez hurren); eta Getxon, lau ikasletik batek goi mailako unibertsitate karrera egin zuen.

Emakumeek oraindik nahiago dituzte karrera teknikoak

Karrera teknikoek beste guztiek baino ikasle kopuruaren gehikuntza handiagoak izan zituzten oraindik, batez ere maila ertaineko karrera teknikoek, bi aldiz handiagoa izan baitzuten hamar urtean ikasle kopurua: 1996. urtean 5.500 ikasle baino pixka bat gehiago eta 2006. urtean 14.000 ikasle. Gainera, emakume ugari sartu zen mota honetako karreretan. Maila ertaineko nahiz goi mailako karrera teknikoak egin zituzten emakumeen kopuruak honakoak izan ziren: 1996. urtean 4.166 emakumek egin zituen eta 2006. urtean 8.151k. Hala ere, ikasketa horiek aukeratu zituen gizon kopurua oraindik altuagoa izan zen: hirutik bi.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Pilar Martínez Rollón Tel.:+34-945-01 75 31 Faxa:+34-945-01 75 01 BEE06ri buruzko prentsa-ohar gehiago BEE06ri buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko bost pertsonatik batek unibertsitate ikasketak zituen 2006. urtean

Eragiketa : 
Biztanleriaren eta etxebizitzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010123
Periodikotasuna : 
Bost urtekoa
Denbora arloa : 
ESTADÍSTICA DE POBLACIÓN Y VIVIENDAS 2006. Nivel de Instrucción
Eguneratze data : 
2010/04/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005926_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali