2010-05-04ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2010EKO MARTXOA

Euskal AEko industri jarduera %1,9 igo da 2010eko martxoan

Aurreko hilabetearekin konparatuta, 2010eko otsailean %1,3 igo da Euskal AEko industri produkzioa

Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko industri produkzioa 2009ko martxoaren aldean %1,9 igo da 2010eko martxoan.

Aurreko hilabetearen, hau da, 2010eko otsailaren aldean Euskal AEko industri produkzioa %1,3 gehitu da baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.

Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hazkunde zuzendua, hiruhilabeteka

Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2010eko martxoko indizearen bilakaera (2009ko martxokoaren aldean) positiboa izan da tarteko ondasunetan eta kontsumo-ondasunetan; gainerakoetan, aldiz, negatibo mantendu da. Tarteko ondasunak %11,3 igo dira eta kontsumo-ondasunak, oro har, %6,2, kontsumo-ondasun ez iraunkorrek gora egin dutelako (%9,1); kontsumo-ondasun iraunkorrek, ordea, %3,9 egin dute behera. Energiak %17,4 egin du behera eta ekipamenduko ondasunek %3,5.

2010eko martxoko hilabete arteko aldakuntza, 2010eko otsailaren aldean, positiboa izan da industriako sektore handientzat; ekipamenduko ondasunentzat izan ezik, hauek %1,2 egin baitute behera. Energiak %0,8 egin du gora, tarteko ondasunak %2,0 gehitu dira eta kontsumo-ondasunak %4,5 hazi dira; azken hauek, kontsumo-ondasun iraunkorrek (%2,7) eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrek (%5,1) gora egin dutelako.

Lurralde historikoka, Industri Produkzioaren Indizearen urte batetik besterako martxoko bilakaerak ikur positiboa izan du Araban (%12,0ko igoera) eta Gipuzkoan (%3,5eko igoera), baina ikur negatiboa izan du Bizkaian (%4,0 behera). Hilabete arteko hazkunde tasa positiboa izan da hiru lurraldeetan: Araban %4,5 igo da, Bizkaian %0,8 eta Gipuzkoan %0,2.

2010eko MARTXOA. Euskal AEko Industri Produkzio Indizearen aldakuntza tasak (%)

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: IPI - Industri Produkzioaren Indizea Datu-bankua: Industri Produkzioaren Indizea (IPI)

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %1,9 igo da 2010eko martxoan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MARZO DE 2010
Eguneratze data : 
2010/05/04
Hurrengo eguneratzea : 
2019/03/07
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005957_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali