2010-05-07ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (TMI), 2010eko 1. hiruhilekoa

Euskal AEko txikizkako sektorean, salmentak %5,3 igo dira 2010eko lehenengo hiruhilekoan

Gasolina-zerbitzuguneak alde batera utzita, salmentak %4,2 igo dira

Eustatek emandako datuen arabera, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektoreko salmenta nominalak %5,3 igo dira 2010eko lehenengo hiruhilekoan, aurreko urteko denboraldi beraren aldean.

Gasolina-zerbitzuguneak alde batera utzita, sektoreko salmentak %4,2 igo dira aurreko urteko hiruhileko berarekin konparatuta.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, eta estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean, salmenten indizeak %2,8ko igoera nominala izan du.

Urte arteko hazkunde-tasa nominalak. Euskal AE.  Egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Sektoreka, 2010eko lehenengo hiruhilekoan eta 2009ko aldi berarekin konparatuta, honako datuak izan dira: txikizkako merkataritza espezializatuko salmenta nominalek %7,6 egin dute gora eta txikizkako merkataritza espezializatu gabearen salmenta nominalek %0,8.

Txikizkako merkataritza espezializatuaren barruan, etxearen hornikuntzarako gaien sektorea azpimarratu behar da, honek %11,7ko hazkunde nominala izan baitu. Elikagaien salmentek %7,7 egin dute gora, bestelako kontsumo ondasunen salmentek %7,1 eta pertsonaren ekipamenduaren sektoreko salmentek %4,4.

Lurralde historikoka, 2010eko lehenengo hiruhilekoan txikizkako merkataritzaren salmenta nominalek izan duten igoera handiena Gipuzkoan eman da (%7,0 urte batetik bestera), gero Bizkaian (salmenta nominalek %4,8 egin dute gora aldi horretan) eta azkenik Araban (%3,6).

Prezio konstanteetan, hau da, prezioen eragina kenduta, txikizkako merkataritzaren salmentek %4,4 egin dute gora lehenengo hiruhilekoan.

Txikizkako merkataritzaren salmentek, gasolina-zerbitzuguneak kontuan hartu gabe, aurreko urtearen aldean %4,7ko hazkunde erreala izan dute.

2010eko lehenengo hiruhilekoan (2009ko laugarren hiruhilekoaren aldean), Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmenta errealak %2,3 igo dira, estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.

Halaber, txikizkako merkataritza espezializatuaren igoera erreala %5,7koa izan da eta txikizkako merkataritza espezializatu gabearena %0,9koa; betiere, 2009ko hiruhileko bereko datuekin alderatuta.

Txikizkako merkataritza espezializatuaren barruan, urte batetik bestera bilakaerak positiboak izan dira sektore guztietan: Etxeko hornikuntzarako produktuen salmenta %11,3 igo da; elikagaien salmenta %9,2, pertsonaren ekipamenduaren salmentak %5,8ko hazkunde erreala izan du eta bestelako kontsumo ondasunak %1,3 igo dira. Hori guztia balio errealetan.

Txikizkako merkataritza espezializatu gabearen barruan, euro konstanteetan, elikadura nagusi duten azpisektoreen salmentek %1,1 egin dute gora eta gainerako produktuak nagusi dituzten azpisektoreen salmentak %0,3 jaitsi dira.

Hiru lurralde historikoetan eman dira gehikuntza positiboak balio errealetan: Gipuzkoan %5,8 gehitu da, Bizkaia %4,3 eta Araban %1,4.

Euskal AE osoan txikizkako merkataritzaren sektorean lan egiten duten pertsonen kopurua %1,7 igo da 2010eko lehenengo hiruhilekoan, eta 2009ko laugarren hiruhilekoaren aldean.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Txikizkako Barne Merkataritza Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago Txikizkako Barne Merkataritza Indizeari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako sektorean, salmentak %5,3 igo dira 2010eko lehenengo hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º trimestre de 2010
Eguneratze data : 
2010/05/07
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0005979_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali