2010-04-29ko prentsa-oharra

ASISTENTZIA MEDIKO-FARMAZEUTIKOKO ASEGURU LIBREKO ENTITATEEN ESTATISTIKA (ALE), 2008. URTEA

Euskal AEko osasuneko aseguruek prima eta aseguratu gehiago izan zituzten

Aseguratu gehiago izan zen mediku-aseguru kolektiboei esker

Eustaten datuen arabera, Euskal AEn jarduten duten aseguru libreko entitateek (ALEN) 2008. urtean 220 milioi euro inguru bildu zituzten osasun asistentziarako primen bidez, aurreko urtean baino %9,3 gehiago. Guztira 369.017 aseguratu izan zituzten. Dagoeneko kaltegarria zen testuinguru ekonomikoan, osasuneko aseguruen sektoreak prima eta aseguratu gehiago izan zituen 2008. urtean.

ALENek 219,8 milioi euroko primak aitortu zituzten, Estatu osoko prima guztien bolumenaren %4 eta Euskal AEko BPGren %0,3. Hazkunde tasa (%9,3), gainera, Estatu osokoa (%8,3) baino altuagoa izan zen. Hazkunde horren arrazoietako batzuk honakoak izan ziren: kolektibo jakin batzuei egokitutako eta enpresentzako (zerga abantailekin) mediku-aseguruen eskaintza, eta estalduren handitzea.

Osasun asistentziaren adarreko aseguratu kopurua 369.017 pertsonakoa izan zen (2007an baino ia 23.000 gehiago), hau da, Euskal AEko biztanleen %17. Poliza motaren arabera, aseguru kolektiboen modalitatean (enpresak eta beste kolektibo jakin batzuk) aseguratuen %45,8 izan zen; kopuru horrek banakoen eta familien kopurua (aseguratuen %43,2) eta mutualitate publikoena (%11) gainditu zituen.

Grafikoa: aseguratuen banaketa poliza motaren arabera. 2007 eta 2008 urteak

Aurreko urtearekin alderatuta, aseguratu kopurua %6,6 igo zen. Banakoen eta familien aseguruetan egon den baja kopurua gorabehera, mediku-aseguru kolektiboen kontratazioak 2008. urtean gora egin zuen eta horri esker aseguratu kopurua ere igo eta aseguratu kopuru handiena zuen aseguru modalitatea bihurtu zen.

Aseguratu gehienek (%94) izan zuten kontratatuta osasun asistentzia orokorra estaltzeko mediku-asegurua, lehen mailako arreta eta ospitaleko asistentzia estaltzen zituena. Aseguratuen %6ak, aldiz, arreta bereziko poliza kontratatu zuen (lehen mailako arreta, arreta espezializatua edo hortzetako zerbitzua).

Guztira 1.299.156 mediku-kontsulta, 52.818 ospitaleratze eta 154.563 egonaldi izan ziren. Kopuru horiek erakusten dute osasun asistentziarako aseguruen sektorean asistentziari lotutako jarduerak neurrizko hazkundea izan zuela. Aurreko urtearen aldean, mediku-kontsultek %1,1 egin zuten gora eta bisita gehien izan zuten espezialitateak hauek izan ziren: traumatologia, tokoginekologia eta pediatria. Ospitaleratzeen kopuruak %1,2 egin zuen gora, 2007. urtearekin alderatuta; batez besteko egonaldia 3 egun ingurukoa izan zen eta kirurgia orokorra, barne-medikuntza eta traumatologia izan ziren ospitaleetako arreta gehiena hartu zuten espezialitateak.

Asistentzia mediko-farmazeutikoko aseguru libreko entitateen bilakaera

Ohar metodologikoa: estatistika honetan jasotako informazioa Euskal AEn establezimenduren bat duten asistentzia mediko-farmazeutikoko aseguru libreko entitateei buruzkoa da.

2006 eta 2007 urteetako datuak berrikusi dira eta, ondorioz, eguneratu egin dira.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Marta de la Torre Fernández Tel.:+34-945-01 75 48 Faxa:+34-945-01 75 01 Asistentzia mediko-farmazeutikoko aseguru libreko entitateei buruzko prentsa-ohar gehiago Asistentzia mediko-farmazeutikoko aseguru libreko entitateei buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak

Euskal AEko osasuneko aseguruek prima eta aseguratu gehiago izan zituzten

Eragiketa : 
Osasun-arreta pribatuaren estatistika
Eragiketa kodea : 
030505
Periodikotasuna : 
Bi urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2010/04/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0005929_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali