2010-05-28ko prentsa-oharra

BIZTANLERIAREN ETA ETXEBIZITZEN ESTATISTIKA. 2006. Etxebizitzak

2001 eta 2006 urteen artean 20.500 etxebizitza gehiago egon zen urtero

Bost urtetan izandako hazkundea aurreko hamarkadakoa bestekoa izan zen

Eustaten datuen arabera, 2001 eta 2006 urteen artean, 102.429 etxebizitza gehiago egon zen Euskal AEn; urtean batez beste 20.486 etxebizitza gehiago egon zen. Datu horrek erakusten du etxebizitzen eraikuntza sektoreak hazkunde handia izan zuela, soilik bost urtetan aurreko hamarkadan (1991-2000) izan zen hazkunde bera (104.240 etxebizitza gehiago) lortu zelako.

1991 eta 2006 urteen artean Euskal AE osoan izan zen hazkundearen % 48,4 Bizkaian eman zen, % 28,6 Gipuzkoan eta gainerako % 22,9 Araban.

Etxebizitza kopuruaren bilakaera ezberdina izan zen lurralde bakoitzean. Bost urte horietan lurralde bakoitzean izan zen bilakaera aintzat hartuz gero, Araba izan zen nagusi, etxebizitza kopurua % 19,2 igo zelako; eta gero Bizkaia eta Gipuzkoa, % 10 inguruko antzeko hazkundearekin.

Grafikoa: Etxebizitzen kopuruaren hazkundea lurralde historiko eta eskualdeen arabera. 2001-2006

Hazkunde tasarik handienak Arabako eskualdeek izan zituzten: Arabako Mendialdean % 10,7ko hazkundearekin eta Arabako Haranetan % 29,6ko hazkundearekin. Bizkaian, Durangaldeak (% 19,2) eta Arratia-Nerbioik (% 13) izan zituzten hazkunderik handienak; eta Gipuzkoan Goierri eskualdeak (% 17,3). Bestalde, etxebizitza kopuruan hazkunde txikiena izan zutenak Deba Beherea eta Deba Garaia izan ziren; bost urtetan % 8 baino pixka bat gutxiago igo zen horietako etxebizitza kopurua.

Vitoria-Gasteiz izan zen 2001 eta 2006 urteen artean etxebizitza kopurua gehien igo zuen hiriburua: % 17,6ko hazkundea

Vitoria-Gasteiz izan zen bost urte horietan etxebizitza kopurua gehien igo zuen hiriburua: % 17,6 (15.301 etxebizitza gehiago). Ondoren, Donostia-San Sebastiánen igo zen gehien kopuru hori: % 9,4 (7.250 gehiago); eta Bilbon hazkunderik txikiena eman zen (6,9%), guztira 10.151 etxebizitza gehiago bakarrik izan zelako.

Etxebizitza kopuruak udalerrietan izan zuen hazkundea aztertuta, honakoak aipatu behar dira: Barakaldo (7.314 gehiago), Durango (3.553), Irun (2.835), Santurtzi (2.403) eta Basauri (2.355).

Hamar etxebizitzatik zortzi ohiko bizileku izan ziren

Familia-etxebizitza kopurua horien erabileraren arabera aztertzean, honako datuak atera dira: etxebizitzen % 82,5 ohiko bizileku izan ziren, baina familia-etxebizitzen % 17,5 hutsik egon ziren edo bigarren egoitza bezala erabili ziren.

Euskal AEko familia-etxebizitza nagusi guztien % 53,4 Bizkaian zegoen, % 32,3 Gipuzkoan eta % 14,3 Araban. Hiriburuen artean Bilbo izan zen nagusi, Euskal AEko ohiko bizileku guztien % 17,2arekin (138.672 etxebizitza), gero Vitoria-Gasteiz 86.681 etxebizitzarekin (% 10,7), eta azkenik Donostia-San Sebastián % 8,7arekin (70.118 etxebizitza).

Halaber, Araban izan zen bigarren etxebizitzen edo etxebizitza hutsen kopuru handiena: familia-etxebizitza kopuru osoaren % 20,8. Horien bigarren kopuru handiena Gipuzkoan izan zen (% 18,5) eta hirugarrena Bizkaian (% 15,9).

Eskualde mailan, Arabako hiru eskualde izan ziren nagusi, bigarren etxebizitza edo etxebizitza hutsen ehuneko handiarekin guztira zuten familia-etxebizitza kopurua aintzat hartuta: Arabako Harana (% 51,4), Arabako Errioxa (% 48,8) eta Arabako Mendialdea (% 47,3).

Euskal AEko batez besteko etxebizitzaren antzinatasuna 37 urtekoa izan zen eta azalera erabilgarria 87 metro karratukoa.

2001 eta 2006 urteen artean, etxebizitza bakarreko eraikinetan 7.319 etxebizitza gehiago izan ziren, hau da, bost urte horietan etxebizitza kopuruak izan zuen igoeraren % 7,1; eta bi etxebizitzako eraikinetan 2.846 etxebizitza gehiago izan ziren (% 2,7). Dena den, 3-10 etxebizitza dituzten eraikinak izan ziren nagusi berriz (familia-etxebizitza kopuru osoaren % 28,7), baita 11-20 etxebizitza zituztenak ere (% 31).

Familia-etxebizitza kopuruaren batez besteko antzinatasuna 37,3 urte ingurukoa izan zen: Araban 32 urtekoa, Gipuzkoan 37,8koa eta Bizkaian 38,5ekoa.

Euskal AEko familia-etxebizitzen batez besteko azalera erabilgarria 86,8 metro karratukoa izan zen; izan ere, azken bost urteetan metro karratu bat gehitu zen azalera hori. Araban izan ziren etxebizitza handienak, batez beste 92,4 metro karratuko azaleradunak; Gipuzkoak, ordea, 87,2 metro karratuko azalera izan zuen batez beste eta Bizkaiak 85 metro karratukoa.

Gela kopuruari dagokionez, EAEko familia-etxebizitza kopuruaren lau hirurenak 4 edo 5 gela izan zituen (komunak, bainugelak, komun-ontziak eta 4 metro karratu baino txikiagoak diren sukaldeak aintzat hartu gabe). Alabaina, 5 gelako etxebizitzak izan ziren nagusi (% 49,2).

Familia-etxebizitzen % 61k bazuen igogailua eraikinean.

EAEko etxebizitzen erosotasun-indizeak bilakaera positiboa izan zuen: ehuneko bi puntu soilik bost urtetan

Euskal AEko etxebizitza nagusien erosotasun-indizea % 72,2koa izan zen 2006. urtean batez beste; hots, ehuneko hori ia bi puntu handiagoa izan zen 2001. urtearen aldean (70,6). Etxebizitzaren egitura (azalera, antzinatasuna, gela kopurua eta bainugela kopurua) eta ekipamenduak (hodi bidezko gasa, telefono finkoa, etab.) kontuan hartuta atera da adierazle hori.

Erosotasun-indizearen bilakaera positiboa izan zen erosotasun-indize altuko etxebizitza kopuruaren ehunekoa igo zelako: % 39koa 2006. urtean eta % 33,4koa 2001. urtean. Horrez gain, ehuneko puntu bat jaitsi zen erosotasun-indize txikia izan zuen etxebizitza kopurua. Grafikoan ikus daiteke hori guztia.

Grafikoa: Euskal AEko etxebizitzen bilakaera, erosotasun-indizearen arabera. 2001-2006 (%)

Arabako etxebizitzek izan zuten erosotasun-indize handiena (% 76,5), gero Gipuzkoakoek (% 72,7) eta Bizkaikoek (% 70,8). Hiru lurralde historikoetan izan zen bilakaera positiboa, 2001. urtearen aldean; batez ere Araban, lurralde honetan erosotasun-indizea ia bi puntu igo baitzen.

EAEko erosotasun-indize handiena zuten etxebizitzak Sopelana, Berango, Irura, Ziortza-Bolibar, Vitoria-Gasteiz, Durango eta Getxon izan ziren

EAEko hiru hiriburuen artean, Vitoria-Gasteizek izan zuen erosotasun-indize altuena etxebizitzetan (78,6), gero Donostia-San Sebastiánek (75,1) eta Bilbok (71,7).

Eskualdeetan, Arabako Lautadak izan zuen erosotasun-indize altuena (77,9) eta gero beste hauek: Deba Garaia, Bidasoa Beherea, Plentzia-Mungia, Goierri, Durangaldea, Kantauri Arabarra eta Donostia-San Sebastián. Eskualde horietan guztietan Euskal AEko batezbestekoa baino balio altuagoak izan ziren. Etxebizitzetan erosotasun-indize txikiena izan zuen eskualdea, aldiz, Markina-Ondarroa izan zen (62 puntu).

Era berean, etxebizitza erosoagoak izan zituen udalerria Sopelana izan zen; udalerri honetako erosotasun-indizea 83,8koa izan zen. Eta haren atzetik etxebizitza erosoenak honako eskualdeetakoak izan ziren: Berango (82), Irura (81,6), Ziortza-Bolibar (80,6) eta Durango eta Getxo (biak 78,5 punturekin).

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Pilar Martínez Rollón Tel.:+34-945-01 75 31 Faxa:+34-945-01 75 01 Biztanlerien eta Etxebizitzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Biztanlerien eta Etxebizitzen estatistikaren datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2001 eta 2006 urteen artean 20.500 etxebizitza gehiago egon zen urtero

Eragiketa : 
Biztanleriaren eta etxebizitzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010123
Periodikotasuna : 
Bost urtekoa
Denbora arloa : 
ESTADÍSTICA DE POBLACIÓN Y VIVIENDAS 2006. Viviendas
Eguneratze data : 
2010/05/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006092_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali