HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak 2010eko apirilean bidaiarien...

2010/05/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2010EKO APIRILA

2010eko apirilean bidaiarien sarrerak %10 eta igarotako gau kopurua %7 gehitu dira

2010eko Aste Santuetako balantzean ikus daitekeen bezala, 2009. urtearekin alderatuta, bidaiarien sarrerak %5 eta igarotako gau kopurua %12 gehitu dira

Euskal AEko hoteletan 184.010 bidaiari sartu dira 2010eko apirilean, 16.000 sarrera gehiago aurreko urteko hilabete berdinarekin erkatuta. Horrela, %10ko gehikuntza sortu da, Eustatek eskainitako datuak kontuan izanda. Bidaiarien sarrerak %39 areagotu dira Araban, eta %13 Gipuzkoan. Halaber, Bizkaian kopuru hori %1 jaitsi da, 2009ko hilabete berdinari begira.

Estatuko bidaiarien sarrerak gehitu egin dira 2009ko apirilarekin alderatuta, hain zuzen ere, %3, eta atzerritarren kopurua %26 gehitu da. Estatuko bidaiarien kopurua Araban eta Gipuzkoan (%32 eta %4, hurrenez hurren) areagotu egin da, eta Bizkaian, aldiz, jaitsi (%-5) da. Atzerritarren kopurua hiru lurraldeetan hazi egin da: Araban %63, Gipuzkoan %36 eta Bizkaian %11.

2010eko apirilean 332.265 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko apirilean gaua igaro dutenen kopurua %7 gehitu da, guztira, 23.000 gau gehiago. Halaber, igarotako gau kopuruak urtetik urtera bilakaera positiboa izan du Araban, %41eko gehikuntzarekin, eta Gipuzkoan %7ko gehikuntzarekin, baina Bizkaian igarotako gau kopurua %1 jaitsi da, 2009ko apirila kontuan izanda.

Batez besteko egonaldiaren iraupena %2 jaitsi da; 2009ko apirilean urtean batez bestekoa 1,84 egunekoa zen, eta aurtengo apirilean, ordea, 1,81 egunekoa Euskal AE osoan. Araban %1 gehitu da, Bizkaian %1 jaitsi da, eta Gipuzkoan %5 jaitsi da.

Plazen okupazio maila ez da aldatu, eta iazko apirilean eskuratutako %41,62ko okupazioa errepikatu da. Araban hazkunde nabarmena gertatu da, hots, aurreko urtean plazen okupazioa %32,10ekoa izan zen, eta 2010eko apirilean %38,24koa; Gipuzkoan %3ko hazkundea erdietsi da, eta beraz, 2009ko apirilean %45,22ko okupazioa egon bazen ere, aurtengo apirilean %46,70ekoa izan da, eta Bizkaian, era berean, aurtengo apirilean jasotako okupazio maila baxuagoa izan da (%38,90) aurreko urtearekin alderatuta (%41,88).

Urtearen lehenengo lau hilabeteetan guztira Euskal AEko hoteletan 590.597 bidaiari sartu dira, eta horrenbestez, %11ko gehikuntza gertatu da 2009ko epe berbera aintzat hartuta. Lehenengo lauhilekoan 1.051.544 gau igaro dituzte bidaiariek, eta horrela, %10eko gehikuntza, iazko lau hilabeteekin erkatuta. Batez besteko egonaldi kopurua zertxobait jaitsi egin da lauhileko honetan, eta batez besteko egonaldia 1,81 egunekoa izatetik 1,78 egunera igaro da 2010eko aipatu lauhilekoan. Okupazio maila %2 areagotu da, eta 2009ko lehenengo lauhilekoan okupazio maila %33,56koa izan da, eta 2010eko lehenengo lau hilabeteetan, aldiz, %34,14koa izan da.

Nekazaritza: Sarrerak (%-18) eta igarotako gau kopurua (%-10) murriztu dira

Pasa den apirilean Euskal AEko landa-turismoetan 9.039 bidaiari sartu ziren, %18ko tasa baxuagoa lortuta aurreko urteko zifrekin alderatuta, eta ondorenez, kopurua Bizkaian %25, Araban %17 eta Gipuzkoan %15 jaitsi da. Estatuko bisitarien kopurua Euskal AEn %20 jaitsi da: Araban %18, Bizkaian %27 eta Gipuzkoan %16. Atzerritarren kopurua %1 areagotu da Euskal AE osoan, eta Gipuzkoan (%8) nahiz Araban (%1) kopuruak gehitu egin dira, baina Bizkaian, ordea, tasa (%-7) jaitsi egin da.

Euskal AEko landetxeetan apirilean 26.286 gau igaro dituzte bidaiariek. Hori dela medio, %10 jaitsiera gertatu da aurreko urtearekin erkatuta, hiru lurraldeetan urtetik urterako %10eko tasa negatiboekin.

Bidai bakoitzaren batez besteko egonaldia areagotu egin da 2009ko apirilarekin erkatuta, hots, iaz batez bestekoa 2,63 egunekoa izan bada ere, aurtengo apirilean 2,91 egunekoa izan da.

Plazen ariorako okupazio maila %26,08tik %22,47ra jaitsi da, hiru lurraldeetan gertatutako jaitsieraren ondorioz: Araban %20,19koa izan da, Bizkaian %20,08ra murriztu da, eta Gipuzkoan %25,14koa izan da.

2010eko lehenengo lau hilabeteetan Euskal AEko landetxeetan 29.208 bidaiari sartu dira, eta ondorenez, horrek %3ko jaitsiera ekarri du 2009ko lehenengo lauhilekoan jasotako datuei helduta.

2010eko urtarrila-apirila epealdian 71.718 gau igaro dira, %4ko jaitsierarekin, aurreko epealdiarekin alderatuta.

2010eko Aste Santuetako datuak

Aste Santuetako astelehenetik Pazko-asteko ostiralera (2010eko martxoaren 29tik apirilaren 9ra) Euskal AEko hoteletan jasotako bidaiarien sarrera-kopurua %5 areagotu da, eta %12 igarotako gau kopurua, iazko datuekin alderatuta (2009ko apirilaren 6tik 17ra).

Aste Santuetako batez besteko egonaldia gehitu egin da, hau da, iaz 1,88 egunekoa izan bada ere, 2010ean 2,00 egunekoa izan da, eta plazen araberako okupazio maila 2009an %43,38koa izan bada ere, 2010ean %46,10ekoa izan da.

Landetxeetan, epealdi berean, bidaiarien sarreren %19ko jaitsiera gertatu da, eta igarotako gau kopurua %6 jaitsi da. Hori dela medio, batez besteko egonaldia 2009an 2,92koa izan zen, eta 2010ean, aldiz, 3,39 egunekoa izan da.

Hoteletan, Aste Santuetako egun garrantzitsuenetan (osteguna, ostirala eta larunbata), okupazio maila %77,87koa izan da, zortzi puntu gehiago aurreko urteko datuekin alderatuta (%69,87), eta landetxeetan %78,92ko zifra eskuratu zen, 2009ko %81,18ko tasarekin erkatuta.

Hileko emaitzak

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística K/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tlfa:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tlfa:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: ETHI – Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta Datu-biltegia: ETHI – Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2010eko apirilean bidaiarien sarrerak %10 eta igarotako gau kopurua %7 gehitu dira

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ABRIL de 2010
Eguneratze data : 
2010/05/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/25
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006080_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali