2010/05/24ko prentsa-oharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA 2010eko APIRILA

2010eko apirilean industriako prezioek %1,2 egin dute gora aurreko hilaren aldean

Aurreko urtearen aldean (2009ko apiriletik 2010ekora) industriako prezioek %3,3 egin dute gora

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %1,2 igo ziren 2010eko apirilean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, apirileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) % 3,3ko hazkundera iritsi da.

Euskal AEko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera

Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2010eko apirilean, “Petrolioa fintzea” (%4,5), “Metalurgia eta metalezko gaiak” (%2,0), “Kautxu eta plastikoa” (%1,1) eta “Papera, edizioa eta arte grafikoak” (%1,1) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak, ostera, honako sektore hauek izan zituzten: “Metalezko eta ez-metalezko mineralak (%-0,8), “Zurgintza” (%-0,5), “Material elektrikoa” (%-0,3) eta Industria Kimikoa (%-0,2) sektoreek.

Urte arteko aldian (2010eko apirila, 2009koaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zaizkie: “Petrolioa fintzea” (%39,8), “Beste manufakturak” (%5,9), “Larrugintza eta zapatagintza” (%1,8) eta “Ez-metalezko industria” (%1,6). Kontrako noranzkoan, jaitsierak izan dituzte “Energia elektrikoa, gasa eta ura” (%-5,5) “Zurgintza(%-2,4), eta “Elikaduraren industria” (%-1,0) sektoreetako prezioek.

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapen berriari jarraituz, apirilean, sektore-talde handien prezioen bilakaerak goranzkoak izan ziren denetan: Energiaren prezioak %2,7 igo ziren, Bitarteko ondasunen prezioak %1,4; Ekipo-ondasunenak %0,1 eta Kontsumo-ondasunenak %0,2. Horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %0,2 igo ziren, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenetan aldaketarik ez (%0,0) aurreko hilaren aldean.

Ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek aldeak agertu zituzten urte arteko aldian. Energiaren prezioak %15,8 igo ziren, Bitarteko ondasunenak %1,8, Ekipo-Ondasunenak %0,2; Kontsumo-Ondasunenak %0,7 jaitsi. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %1,3 jaitsi ziren, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %0,5.

graf0006081_02_e.png

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 IPRI - Industri Prezioen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago IPRI - Industri Prezioen Indizearen datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2010eko apirilean industriako prezioek %1,2 egin dute gora aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006081_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali