2010/05/25eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOIUNTURAKO INDIZEA (EKI) 2010eko lehen hiruhilekoa

Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %15,0 murriztu zen 2010eko lehen hiruhilekoan

Etxegintza %16,0 eta Obra Zibila %13,2 jaitsi ziren

EUSTATek landutako datuen arabera, 2010eko lehen hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %15,0 murriztu zen, termino nominaletan, Euskal AEko eraikuntzako jarduera.

Urtaroen eragina zuzendu eta gero, 2010eko lehen hiruhilekoan eraikuntzaren sektorea %4,7 murriztu zen, 2009ko laugarrenaren aldean.

Euskal AEko Eraikuntzaren Koiunturako Indizearen urte arteko hiruhileko hazkunde zuzendua Guztira, Eraikuntza eta Obra Zibila (%)

2010eko lehen hiruhilekoan, Eraikuntza sektorearen jaitsiera batez ere Etxegintza azpisektoreari zor izan zitzaion, urte arteko %16,0ko jaitsiera izan baitzuen; Obra zibilak, berriz, %13,2koa.

Hiruhilekoen artean, 2010eko lehen hiruhilekoko sektoreko jarduera aurrekokoarekin alderatuz gero, Etxegintzak bilakaera negatiboa du, %-4,0, baita ere Obra Zibilak %-5,8.

Eraikuntzako enplegua 2010eko lehen hiruhilekoan %1,2 jaitsi zen 2009ko laugarrenaren aldean, eta %5,2 aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

Eraikuntzaren Koiunturako Indizea  Euskal AE 2010eko 1. hiruhilekoa. Aldakuntza tasak (%)

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadísticatri Prezioen indizea Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Eraikuntzaren Koiunturako Indizeari (EKI) buruzko prentsa-ohar gehiago Eraikuntzaren Koiunturako Indizeari (EKI) buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %15,0 murriztu zen 2010eko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren koiunturako indizea
Eragiketa kodea : 
122403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º TRIMESTRE DE 2010
Eguneratze data : 
2010/05/25
Hurrengo eguneratzea : 
2019/12/13
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006082_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali