2010/05/14ko prentsa-oharra

BARNE MERKATARITZAREN INDIZEA 2010eko lehen hiruhilekoa

Euskal AEko merkataritzako sektorearen salmentak %6,5 igo ziren 2010eko lehenengo hiruhilekoan

Txikizkako merkataritzako salmentak %5,3 eta handizkakoak %7,1 hazi ziren

Eustatek emandako datuen arabera, 2010eko lehenengo hiruhilekoan, Euskal AEko merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %6,5 hazi ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean.

Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %4,3 nominala hazi da, urtaro-eraginak kenduta.

Urte arteko hazkunde-tasa nominalak. Euskal AE. Egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Sektoreka, handizkako merkataritzan salmenta nominalak %7,1 handitu dira 2010eko lehen hiruhilekoan; txikizkakoan %5,3koa da igoera 2009ko aldi beraren aldean.

Handizkakoaren barruan positiboki nabarmentzen da Produktu erdilanduen eta txatarraren sektorea, zeinak %22,2ren igoera nominala izan baitu. Elikagai ez diren kontsumo-produktuen sektorea ere hazi da, %0,4. Ordea, Makineria eta ekipoaren sektorea %10,0 murriztu da, eta Nekazal eta elikadura produktuen salmenta nominalak %3,0 jaitsi da.

Txikizkakoan merkataritza espezializatuaren salmentak %7,6 igo dira, eta ez-espezializatuan %0,8.

Lurralde historikoen arabera, 2010eko lehen hiruhilekoko merkataritza-sektorearen salmenta nominalen igoerarik handiena Gipuzkoan izan zen, urte arteko %8,9; Bizkaian %5,7 eta Araban %4,8.

Termino errealetan, prezioen eragina kenduta, barne-merkataritzaren salmentak %6,3 igo ziren lehen hiruhilekoan.

2009ko hiruhileko beraren aldean eta prezio finkoetan handizkakoa %7,6 igo da eta txikizkakoa %4,4.

Handizkakoaren barruan urte artekoak ezberdinak izan dira: Produktu erdi-landuen eta txatarraren salmentak %21,3 igo dira; Elikagai ez diren kontsumo-produktuenak %2,4. Nekazal eta elikadurazko produktuenak %2,7 jaitsi dira eta Makineria eta tresneriarenak %7,7, beti termino errealetan.

Txikizkako merkataritzan, euro finkoetan, %5,7 igo dira merkataritza espezializatuaren salmentak eta %0,9 ez-espezializatuarenak.

Euskal AE osoan, 2009ko laugarren hiruhilekoaren aldean, merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,4 hazi da 2010eko lehen hiruhilekoan.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 BARNE MERKATARITZAREN INDIZEAren gaineko prentsa-oharrak BARNE MERKATARITZAREN INDIZEAren datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko merkataritzako sektorearen salmentak %6,5 igo ziren 2010eko lehenengo hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006034_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali