HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Ikerrek eta Anek segitzen...

2010/06/01eko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) ponte-izen erabilienak 2006-2008

Ikerrek eta Anek segitzen dute izen ugarienak izaten

Gurasoek euskal izen bakunetara joten dute

1996tik hona, Ane da neska-izena aukeratzeko orduan gurasoen kutunena. Informazioa Eustatek jakinarazi du, Euskal AEn 2006-2008 artean jaiotakoei ipinitako izenez ari delarik. Bigarren Uxue, hirugarren Nahia, gero Irati, June eta Naroa.

Ikerrek ere eutsi egiten dio gurasoen gustukoena izateari; ondoren, Jon eta Unai. Eta gero Aimar, Markel eta Ander.

Erregistro Zibilak gehienez bi izen bakun edo konposatu bat jartzeko aukera ematen du; gurasoek bakun batera jotzen dute. Ehun izen ugarienen artean Jon Ander konposatua bakarrik agertzen da, mutilentzakoez ari garela; Mariarekin osatutako neskentzakoak, hain ugariak zirenak, ez dira agertu ere egiten.

Izen bereko grafia ezberdinak

Euskal izenak dira nagusi, batzuetan bi grafia agertzen direlarik: Ane-Anne, Itxaso-Itsaso, Leire-Leyre, Jon-Ion, Aritz-Haritz. Bikote hauek denak, Ion izan ezik, 100 ugarienen artean daude.

Maria eta Miren bikotean izan ezik, izen baten euskal forma nagusitzen da; horixe gertatzen da Ane-Ana, Xabier-Javier, Jon-Juan, Mikel-Miguel bikoteetan.

2008ko estatistikan 1.793 neska-izen agertzen dira, eta 1.713 mutil-izen. Horietatik, behin bakarrik agertzen dira 1.239 neska-izen eta 1.256 mutil-izen. Izen txinatarrak, afrikarrak, arabiarrak, italiarrak, anglo-saxoiak e.a. agertzen direlarik. Erabilitako izen-kopurua, 1999tik, %71,3 hazi da nesken artean eta bikoiztu mutilenean.

Amen artean, gehien azaltzen den izena, Ainhoa; aiten artean, Aitor

Hona hemen 2006/2008 artean ama izan ziren emakumeen izen ugarienak: Ainhoa, Susana, Sonia, Nerea, Amaia, Monica, Leire, Marta, Cristina eta Maria. Emakume hauek diktadura bukatu/demokrazia hasi (1969-1979) zen garaian jaio ziren; orduan aukeratuenak bakunak ziren, eta erdal izenak sarriago euskal izenak baino. Amen %20 pasak Mariarekin osatutako konposatutako izen bat zuten.

2006/2008 artean aita izan zirenen arteko izen ugarienak: Aitor, Javier, Francisco Javier, Iñigo, Oscar, Asier, Alberto, Jose Antonio, Roberto y Jose Luis. Diktaduraren bukaera aldera (1967/1977) jaiotako gizonak; izen konposatuak baziren eta euskal izenak oso bakanka.

2006, 2007 eta 2008 urteetako ponte-izen aukeratuenak

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01 JAOITZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago JAOITZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ikerrek eta Anek segitzen dute izen ugarienak izaten

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Nombres de pila más frecuentes 2006-2008
Eguneratze data : 
2010/06/01
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/18
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006095_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali