HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Kanpo merkataritza berriz...

2010/05/31ko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE) 2010eko lehen hiruhilekoa

Kanpo merkataritza berriz ere tasa positiboekin, bost hiruhilekotan negatiboak izan ondoren.

Bizkortasun handiagoa inportazioetan, zeinak %13,3 igo diren, esportazioetan -%7,3- baino.

Euskal AEko esportazioek %7,3ko igoera nominala izan zuten 2010eko lehen hiruhilekoan, Eustatek landutako datuen arabera. Atzerrian egindako salmentak 3.787,4 milioi eurora iritsi ziren 2010eko lehen hiru hiletan, urtebete lehenago 3.529,2 izan zirelarik.

Inportazioak, guztira, 3.363,8 milioi eurora iritsi ziren, urte arteko %13,6ko hazkundea. Hala ere, produktu ez-energetikoen inportazioak gehiago igo ziren, %15,7.

Merkataritza saldoa (esportazioak ken inportazioak) 136 milioitan eskastu da, 2010eko lehen hiruhilekoan 424 milioi izan zelarik. Bi joera izan dira: batetik, “Produktu mineral eta energetikoen “ saldoak” okerrera egin du; izan ere, inportazioak %8,6 igo dira eta esportazioak %36,9 jaitsi. Bestetik, “Produktu ez-energetikoen” saldoan hobekuntza arina dago.

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera. 2009-2010, lehenengo hiruhilekoa. Mila eurotan

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera. Urte arteko hazkunde tasak

Inportazioak bizkorrago ibili direnez, estaldura-tasa 2009ko lehen hiruhilekoko %118,9tik 2010eko %112,6ra jaitsi da. Estaldura-tasaren jaitsiera bai “Produktu energetikoetan” bai ”Produktu ez-energetikoetan” gertatu da.

Europako Batasunarekiko merkataritza harremanetan esportazioak %10,8 igo dira, eta %35,4 inportazioak. Gure esportazioak bideratzen diren estatuei begiratuz gero, Frantziarakoak nabarmendu behar, aurreko urtearen aldean %20,2 hazi baitira; Alemania (%4,0), Italia (%19,6) eta Portugal (%15,3). Erresuma Baturakoetan, berriz, %16,0ko jaitsiera dago. Aintzat hartzeko moduko bolumena duten gainerako inguruetan, nabarmentzekoak dira Asiako Estatuko Industrializatu Berriei (AEIB) egindako salmentak, sei aldiz handitu dira; eta Estatu Batuetarako esportazioen jaitsiera, %48,4.

Europako Batasuneko bost estatu nagusietatik egindako inportazioak, denak hazi dira. Alemaniatik %11,9, Frantziatik %23,2, Italiatik %17,2. Erresuma Batutikoak, %149,2 hazi, eta Herbehereetatikoak %154,6.

Europar Batasunarekiko merkataritza-superabita gutxitu egin da; aurreko urtean 757,9 milioi eta 2010eko lehen hiruhilekoan 510,9; ondorioz, estaldura tasan ehuneko 28,5eko punturen murrizketa dugu.

Muga-zergen sekzioetan, esportazio-bolumenean aurrenekoa ”Garraio materiala” da, zeina %38,4 hazi baita, eta “Metalak eta heuren manufakturak” %10,8. Hirugarren “Material elektrikoa” dago, zeina %4,9 jaitsi den urte artean. Hiru sekzio hauek gure esportazioen %74 hartzen dute.

Inportazioetan, garrantzian nagusi Produktu mineralak dira; urte artean %8,6 hazi dira. Bigarren Metalak eta heuren manufakturak; %40,3 hazi dira. Hirugarren Material elektrikoa, urte artean %0,6 hazi da. Hiru sekzio hauek gure inportazioen %71 hartzen dute.

Esportazioetan, Bizkaiak izan du joerarik onena; aurreko urtearen aldean %21,2 hazi da. Esan beharrekoa da hazkunde horren “errudun” parte batean Garraio materiala dela, eta zehazki, ontzi baten salmenta. Bigarren onen, eta urte arteko hazkunde positiboarekin, Araba, %2,2ko tasa, baina muga zergen sekzio nagusiek elkarren kontrako bilakaerak izan dituzte. Garraio materiala %5,8 igo da eta Material elektrikoa %11,0; Metalak eta heuren manufakturak %21,5 jaitsi dira. Urte artean bilakaera negatiboa duen bakarra Gipuzkoa da, %3,4. Haren esportazioetan elkarren kontrako bilakaerak daude, baita ere; Material elektrikoan %-11,6 eta Garraio materialean %-14,2; Metalak eta heuren manufakturetan, berriz, %+17,0.

Euskal AEko kanpo-merkataritza. Hileko datuak (Joera)

Inportazioen munta hiruretan hazi da: %21,5 Gipuzkoan, %12,8 Araban eta %10,6 Bizkaian. Nabarmentzekoa da Bizkaian Produktu ez energetikoek izandako hazkuntza, %21,8.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido Tel:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01 Barne merkataritzaren estatistiken gaineko prentsa ohar gehiago Barne merkataritzaren gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Kanpo merkataritza berriz ere tasa positiboekin, bost hiruhilekotan negatiboak izan ondoren.

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1er TRIMESTRE DE 2010
Eguneratze data : 
2010/05/31
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006093_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali