2010/05/28ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA 2010eko APIRILA

Euskal AEko eraikuntzako kostuak %0,1 igo ziren 2010eko apirilean aurreko hilaren aldean

Azken hamabi hilabeteetan (2010eko apirila, 2009ko apirilarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuak %1,6 gehitu ziren.

2010eko apirilean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,1 igo zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %1,6, EUSTATen datuen arabera.

Urte arteko aldakuntza-tasak, 1997-2010

2010eko apirilean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,1 igo dira.

Apirilean Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek bilakaera ezberdina izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzan %0,1eko jaitsiera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilaren atalean lehengaien kostuak %0,8 igo ziren. Bi azpisektore hauen urte arteko bilakaerak intentsitate ezberdinak erakusten ditu. Etxegintzako lehengaien kostuak %0,6 hazi dira eta Obra Zibilekoenak %5,8.

Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean Petrolio-fintzea (%39,8) nabarmentzen da. Ondoko sektoreetan ere igo dira prezioak: Metalurgia (%4,2), Ez-metalezko industria (%1,6), Material elektrikoa (%1,5), Kautxu eta plastikoa (%1,4) eta Industria Kimikoa (%1,0) besteren artean. Urte artean (2009ko apiriletik aurtengora) ondokoek izan dituzte prezio-murrizketak: Energia elektrikoa eta gasa (%-6,0), Zurgintza (%-2,4), Metalezko gaiak(%-1,5) eta Material elektronikoa (%-1,5), besteren artean.

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. EUSKAL AE / DATU AURRERAPENA. 2010EKO APIRILA

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzako kostuak %0,1 igo ziren 2010eko apirilean aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ABRIL DE 2010
Eguneratze data : 
2010/05/28
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006086_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali