HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2009ko laugarren hiruhilekoan...

2010/06/11ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE), 2009ko 4. hiruhilekoa

2009ko laugarren hiruhilekoan ezkontzen %70 zibilak izan ziren

Ezkontzen kopurua jaitsi eta ezkontideen adina igo egin da

2009ko laugarren hiruhilekoan, ezkontza zibilak gehitu egin ziren aurreko urteko aldi beraren aldean; 2008ko %64,6tik 2009ko %69,2ra, Eustaten datuen arabera. Normalean urteko azken hilabete horietan udakoetan baino ezkontza zibil gehiago izaten da; udakoetan ezkontza zibilak %51,8 izan ziren.

Urrian, azaroan eta abenduan 1.637 ezkontza izan ziren Euskal AEn, 2008.eko hiruhileko berean baino %12,1 gutxiago. Bizkaian 833, Gipuzkoan 609 eta Araban 148. Gure erkidegotik kanpo biziko direnen artean, 47.

Bizilekua Euskal AEn duten 1.574 gizonezko eta 1.595 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik 1.399 senarrentzat (%88,9), lehen ezkontza izan zen; 11 alargun eta 164 dibortziatu berriro ezkondu ziren. Lehenengo aldiz ezkondutako emakumeen portzentajea, zertxobait baxuagoa; 1.405 izan ziren (%88,1); alargunak 12 eta dibortziatuak 178.

Ezkontzak ezkontideek eztei-egunean zuten adinaren arabera banatuz gero, 2009ko laugarren hiruhilekoan senarren arteko %83,5ek 30 urtetik gora zituzten; emazteen artean, berriz, %73,9k. Ehuneko biak aurreko urteko hiruhileko berean izandakoak baino handiagoak dira, aldi hartan %82,7 eta %70,2 izan baitziren.

Aurrera doa, beraz, ezkontzeko adina atzeratzeko joera; 2009. urtean senarren %81,2 eta emazteen %67,2 30 urte edo gehiagorekin ezkondu ziren; 2008.ean baino ehuneko altuagoak,%78,1 eta %62,3 izan baitziren.

2009. urteko behin-behinekoan, Euskal AEn bizi zirenen ezkontza kopurua aurreko urtekoa baino %8,1 txikiagoa izan da. Ezkontza zibilen proportzioak ehuneko 4 puntutan gainditu zuen 2008koa eta 2009an ezkontza guztien %60,4ra iritsi zen.

graf0006133_01_e.png

Ezkontzen hilez hileko mugimendua oinarria (100= b.b.)

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-basea

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2009ko laugarren hiruhilekoan ezkontzen %70 zibilak izan ziren

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º TRIMESTRE 2009
Eguneratze data : 
2010/06/11
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006133_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali