Buletina ez baduzu ondo ikusten sakatu hemen

Logo Eustat

Euskal AEKo industria

2010eko ekaina


 

2009an Euskal AEko esportazioak %26,6 murriztu ziren eta inportazioak %38,9

 

Foto 1

Euskal AEko esportazioak 14.606,2 milioi euro izan ziren 2009. urtean, aurreko urtean baino % 26,6 nominala gutxiago; 5.282,2 milioi gutxiago. Aldi berean inportazioak 12.277,9 milioi euro izan ziren; 2008an baino %38,9 gutxiago.

Euskal merkataritza saldoak (esportazioak ken inportazioak), 2009ko ekitaldian, 2.328,3ko milioiko superabita izan zuen, 2008an baino 2.542,2 milioi gehiago. Esportazioen estaldura-tasa 2008ko %98,9tik 2009ko %119ra pasa da.

 

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

[Ikus gehiago]

 

Euskal industria sektoreko establezimenduen %77k bazuten Internet 2009an

 

Foto 1

Euskal AEko industria sektoreko enpresek 2009an haien IKT teknologiak (Informazioa eta Komunikazioa) gehitzen jarraitu zuten.

Ordenagailua %82,9k zuten (2008an %80,8); Internet %77k (2008an %74,5) eta posta elektronikoa %76k (2008an %73,1). Sakelako telefonoa, %85,5ek (2008an %84,8k).

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

 

Euskal industria sektoreko 10 langile eta gehiagoko enpresen %37 berritzaileak izan ziren 2006-2008 aldian

 

Foto 1

Euskal AEko industria enpresen %37 berritzaileak izan ziren 2006-2008 aldian, Eustaten 2008ko Teknologia-Berrikuntza Inkestaren arabera; 10 langile eta gehiagoko enpresak. Enpresa berritzailetzat hartzen dira merkatuan produkturen bat (ondasuna edo zerbitzua) edo asko hobetutako produkturen bat sartu dutenak (%11,9), edota establezimenduaren baitan prozesu berriren bat edo asko hobetutako prozesua sartu dutenak (%17,0). 2008an zehar 774 enpresek 429 milioi euroko baliabideak ipini zituzten ikerketan; Euskal AEn egindako I+Gren %34. Urte horretan Euskal AEn 1.264 milioi euro gastatu ziren Ikerketa zientifiko eta Garapen Teknologikoko (I+G) jardueretan.

[Ikus gehiago]

 

Atzerrirako salmentak euskal industriaren fakturazioaren %29 izan ziren 2008an

 

Foto 1

Euskal AEko industri sektoreak atzerrira 19 mila milioi euro pasa balioko esportazioak egin zituen, salmenten guztirakoaren (66 mila milioi euro) %29. Kopuru horretatik Euskal AEko bereko barne merkatuak %38 jaso zuen, eta Estatuko gainerakora egindakoek %33. 2008ko Euskal industriaren ekoizpenaren %71 Bitarteko Kontsumoak dira, %1 zerga garbiak eta gainerako %28 sortutako balio erantsia. Aurreko urtearen aldean, euskal industriaren balio erantsia %2,2 hazi zen 2008an. BEGren hazkunderik handiena Bizkaiak izan zuen (%3,6). Araba dator ondoren, %2,9 eta Gipuzkoa, %0,2.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

 

Industri Produkzioaren Indizeak %20,9ko jaitsiera metatua izan zuen 2009an

 

Euskal AEko Industri sektore handiek aldakuntza negatiboak izan zituzten IPIren urteko metatuan. Bitarteko ondasunak %25,3 jaitsi ziren, Ekipoko ondasunak %25,1, Energia %6,5 eta Kontsumoko ondasunak, oro har, %12,2. Horien baitan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %27,2 jaitsi ziren, eta ez-iraunkorrak %6,5, 2008 urtearen aldean. 2009an metatutako aldakuntzak negatiboak izan dira hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %20,9, Bizkaian %19,9 eta Araban %23,1.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

 

Euskal AEn, 2009an, %2,9 jaitsi ziren industri prezioak

 

2009an %2,9 jaitsi ziren industri prezioak. Urte artekoan, euskal industri sektore handiek aldakuntza ezberdinak izan zituzten. 2008ko abenduaren aldean, Energiaren prezioak %1,1 eta Ekipoko ondasunenak %0,4 hazi ziren. Bitarteko ondasunak %6,4 jaitsi ziren eta Kontsumoko ondasunak, oro har, %1,4.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]


Adierazle nagusiak
BPG (2010 1. hiruhil.) -0,6%
Jarduera (2010 1. hiruhil.) 55,5%
Langabezia (2010 1. hiruhil.) 8,9%
KPI (2010eko apirila) 1,1%
IPI (2010eko martxoa) 1,9%
Interneteko erabiltzaileak (2009) 51,7%
 

Adierazle nagusiak

Euskal AEko BPGk urte arteko %0,6ko jaitsiera izan zuen 2010eko lehen hiruhilekoan.

2010. urteko lehen hiruhilekoan biztanleria landuna %55,5 zen, eta langabezia-tasa %8,9.

KPI %1,1 igo zen apirilean; urte arteko aldakuntza-tasa %1,3 izan zen.

Bestalde, Industri Produkzioaren Indizea (IPI) %1,9 igo zen lehengo martxoan aurreko urteko hil beraren aldean.

Azkenik, 2009.ean 15 urte edo gehiagoko euskal biztanleriaren %51,7 Interneten erabiltzaile zen.



Eustat, Euskal Estatistika Erakundea

E-mail: informacion@eustat.eus

Tfnoa: (+34) 945 01 75 17

Fax: (+34) 945 01 75 01


Eustaten hurrengo buletinak jaso nahi ez badituzu, sakatu hemen