2010/06/03ko prentsa-oharra

Euskal AEko INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2010eko apirila

Euskal AEko industri jarduera %1,9 hazi zen 2010eko apirilean

Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2010eko martxoarekin alderatuta %0,2 igo zen

Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko industri produkzioa 2009ko hil beraren aldean %1,9 hazi da 2010eko apirilean.

Urtaroen eragina zuzenduta, %0,2 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, 2010eko martxoarekin alderatuta.

1. grafikoa. Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hazkunde zuzendua, hiruhilabeteka

Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2010eko apirileko indizearen bilakaera 2009koaren aldean hazi egin da Bitarteko ondasunetan eta Kontsumokoetan; gainerakoetan negatiboa da. Bitarteko ondasunak %6,3 igo dira, Kontsumo-ondasunak %3,9. Horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %9,8 igo dira eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak %14,1 jaitsi. Energia %6,0 eta Ekipo ondasunak %0,7 jaitsi ziren.

Hil arteko aldaketa, 2010eko apirila martxoaren aldean, positiboa izan da industri sektore handietan: Ekipo ondasunak %1,7 hazi dira, eta Energia %10,0. Bitarteko ondasunak %2,0 jaitsi ziren, eta Kontsumoko ondasunek %1,4 egin zuten behera, Kontsumo ondasun iraunkorrek (%-6,5) izandako jaitsieraren eraginez, Kontsumo ondasun ez-iraunkorrek ez baitzuten aldaketarik izan (%0,0).

Apirileko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Araban (%15,0) eta Gipuzkoan (%0,2). Bizkaian %2,0 jaitsi da. Hil arteko hazkunde-tasa positiboa izan da Bizkaian, %1,6, 2010eko martxoaren aldean. Araban %0,3 eta Gipuzkoan %1,2 jaitsi da.

2010eko APIRILA. Euskal AEko Industri Produkzio Indizearen aldakuntza tasak (%)

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko IPI- Industri produkzioaren indizearen gaineko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko IPI- Industri produkzioaren indizeari buruzko datu-bankua

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %1,9 hazi zen 2010eko apirilean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
en la C.A. de Euskadi, ABRIL DE 2010
Eguneratze data : 
2010/06/03
Hurrengo eguneratzea : 
2019/05/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006101_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali