2010-07-01eko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2010EKO MAIATZA

Euskal AEko industri jarduera %5,3 igo da 2010eko maiatzean

Aurreko hilabetearekin, 2010eko apirilarekin, alderatuta %0,2 igo da Euskal AEko industri produkzioa

Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko industri produkzioa %5,3 igo da 2010eko maiatzean, 2009ko maiatzarekin alderatuta. Aurreko hilabetearen, hau da, 2010eko apirilaren aldean Euskal AEko industri produkzioa %0,2 igo da baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.

Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusienak sailkatu ostean, 2010eko maiatzeko indizearen bilakaera (2009ko maiatzaren aldean) positiboa izan da guztietan, energiaren sektorean izan ezik honek % 5,2 egin baitu behera. Tarteko ondasunek %12,9 egin dute gora, ekipamenduko ondasunak %0,7 igo dira eta kontsumo-ondasunak, oro har, %1,4; azken hauek, hain zuzen, gora egin dute kontsumo-ondasun ez iraunkorrek ere gora egin dutelako (%7,0). Kontsumo-ondasun iraunkorrek, aldiz, %15,9 egin dute behera.

2010eko maiatzeko hilabete arteko aldakuntza, 2010eko apirilaren aldean, negatiboa izan da industriako sektore handientzat; tarteko ondasunentzat izan ezik, hauek %2,0 egin baitute gora. Ekipamenduko ondasunek %2,2 egin dute behera eta kontsumo-ondasunek %1,1, behera egin dutelako bai kontsumo-ondasun iraunkorrek (-%1,0) bai kontsumo-ondasun ez iraunkorrek (-%1,1).

2010eko maiatzean (aurreko urteko hilabete beraren aldean) hazkunderik handienak izan dituzten sektoreak Kautxua eta plastikoa eta Garraio-materiala izan dira, %31,5 eta %20,3ko tasekin hurrenez hurren.

Industri produkzioaren indizean urte batetik bestera hazkunde handienak eta txikienak izan dituzten sektoreak. A-31 sektorea

Bestalde, urte batetik besterako tasetan beherapenik handienak izan dituzten sektoreak hurrengoak izan dira: larruaren eta oinetakoen industria (-%39,5) eta manufakturatako beste industria batzuk (-%13,5), eta honen barruan altzariak, kirol gaiak eta bestelakoak egitea.

Lurralde historikoka, Industri Produkzioaren Indizearen urte batetik besterako maiatzeko bilakaerak ikur positiboa izan du Araban (%18,5eko igoera); Bizkaian %4,6 egin du gora, baina Gipuzkoan %0,3 egin du behera. Hiletik hilerako hazkunde tasa positiboa izan da Araban eta Bizkaian: %1,6 eta %0,7 igo dira, hurrenez hurren, 2010eko apirilaren aldean. Gipuzkoan %1,1 egin du behera.

2010EKO MAIATZA. Euskal AEko Industri Produkzio Indizearen aldakuntza tasak (%)

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %5,3 igo da 2010eko maiatzean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MAYO DE 2010
Eguneratze data : 
2010/07/01
Hurrengo eguneratzea : 
2019/03/07
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006167_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali