2010/06/24ko prentsa-oharra

Euskal AEko Industri Prezioen Indizea (IPRI). 2010eko maiatza

Industri prezioak %0,8 igo ziren 2010eko maiatzean aurreko hilaren aldean

Aurreko urtearen aldean (2010eko maiatza 2009koaren aldean) %4,2 igo ziren

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioen indizea %0,8 igo zen 2010eko maiatzean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, maiatzeko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) %4,2 da.

Euskal AEko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera

Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2010eko maiatzean, “Energia elektrikoa, gasa eta ura” (%4,8), “Metalgintza eta metalezko gaiak” (%1,6), “Papera, argitalpena eta arte grafikoak” (%0,9) eta “Material elektrikoa” (%0,7) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Bestalde, prezioetan jaitsierak izan zituzten sektoreak, honakoak: “Petrolioa fintzea (%-2,0), “Zurgintza” (%-0,5) eta “Ehungintza eta jantzigintza (%-0,4).

Urte arteko aldian (2010eko maiatza, 2009koaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zitzaizkien: “Petrolioa fintzea (%32,7), “Bestelako manufakturak (%6,2), “Metalgintza eta metalezko gaiak (%4,1), “Papera, edizioa eta arte grafikoak” (%2,8). Kontrako noranzkoan, jaitsierak izan dituzte “Zurgintza” (%-2,5), “Energia elektrikoa, gasa eta ura (%-1,3) “Elikaduraren industria” (%-0,4), “Metalezko eta ez-metalezko mineralak” (%-0,1) sektoreetako prezioek.

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapen berriari jarraituz, maiatzean, sektore-talde handien prezioen bilakaerak goranzkoak izan ziren denetan: Bitarteko ondasunen prezioak %1,2 igo ziren, Energiarenak %1,0, Ekipo-ondasunenak %0,2 eta Kontsumo-ondasunenak %0,1. Horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,2 igo ziren, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenetan aldaketarik ez (%0,0) aurreko hilaren aldean.

Ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek aldeak agertu zituzten urte arteko aldian. Energiaren prezioak %14,8 igo ziren, Bitarteko ondasunenak %3,8, Ekipo-Ondasunenak %0,2; Kontsumo-Ondasunenak %0,1 jaitsi. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,6 jaitsi ziren, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenetan aldaketarik ez ,%0,0.

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA. EUSKAL AE. DATU AURRERAPENA. 2010eko MAIATZA

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Industri Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %0,8 igo ziren 2010eko maiatzean aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006153_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali