HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Jaiotzak gutxitu egin...

2010/06/18ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2009ko 4. hiruhilekoa

Jaiotzak gutxitu egin ziren 2009ko laugarren hiruhilekoan

Urteko behin-behineko guztirakoa 20.716 da, aurrekoan baino %2,3 gutxiago

2009ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEn jaiotako haur kopurua 5.108 izan zen, iazko aldi berean baino %0,6 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Horietatik 1.761 haur urrian jaio ziren, 1.675 azaroan eta 1.672 abenduan.

Araban 792 haur jaio ziren, %2,6 gehiago; hazkundea izandako lurralde bakarra da. Bizkaian 2.607 eta Gipuzkoan 1.709 haur jaio ziren; aurreko urteko hiruhileko berean baino gutxiago.

Jaiotza-hurrenkeraren arabera, erdiak baino gehiago, 2.927 haur (%57,3), lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.788 (%35) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren; eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak 393 (%7,7) izan ziren.

Jaiotzak amaren adinaren arabera banatuz gero, ikusiko dugu 30-34 urteko amen taldea dela nagusi oraindik ere, haien artean izan baitziren erditzeen %43,7. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea kokatu zen, hau da, 35-39 urte artekoa (%29,6); 25-29ko taldea beherago geratu zen, erditzeen %15,7 ekarri baitzituen; eta 20-24ko taldeak %5,1 besterik ez.

40 urtetik gorako adinarekin amatu zirenak (%4,8) gehiago izan ziren 20 urtetik beherakoak baino (%1,2).

Hiru amaren arteko bat ezkongabea da

Ezkontzaz kanpoko jaiotzek guztizkoaren %32,1 hartu zuten, 2008ko aldi berekoaren oso antzekoa. Lurraldeka, Araban izan zen ehunekorik handiena (%34), ondoren Bizkaian (%32,6) eta Gipuzkoan (%30,6).

Euskal AEn bizi den ama batengandik bizirik jaioak. Alderaketa taula

Jaiotzen hileko mugimendua (100 oinarri=batezbestekoa)

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jaiotzak gutxitu egin ziren 2009ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º TRIMESTRE 2009
Eguneratze data : 
2010/06/18
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006137_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali