2010/06/30eko prentsa-oharra

INFORMAZIO GIZARTEAREN INKESTA/EUSKAL AEKO FAMILIAK 2010

Prentsa digitalak, posta elektronikoak eta gizarte sareek hartzen dituzte web bisitatuenen zerrendako lehen postuak Euskal AEn 2010ean

Gizarte sare birtualak sendotu egiten dira lehen postuetan: “tuenti.com” eta”facebook.com” laugarren eta seigarren dira

Euskal AEn normalean Interneten aritzen diren pertsonek aurrena komunikabideetara jotzen dute, ondoren posta elektronikora, gizarte sareetara, instituzioen orrietara, bankuetara, aisia eta bidaietara, Eustaten 2010eko datuen arabera.

Web orri bisitatuena “elcorreodigital.com” da oraindik ere; Internet erabiltzaileen artean %14k jotzen dute bertara, 166.000 aipamen guztira. Hurrengo komunikabide bisitatuenak hauek dira: “diariovasco.com”, %6,8, eta “marca.es”, %4,6.

Rankinean bigarren “hotmail.com” posta elektronikoko plataforma dago, ia 160.000 bisita, kuotaren %13,4. Aipatzekoa da, baita ere, “gmail.com” nola sartu den; lehen ez zen agertzen eta orain 15. dago.

“tuenti.com” orriaren sendotzea nabarmentzekoa da, sare sozial birtual hau 2006an sortu eta laugarren dago, 76.800 aipamen eta kuotaren %6,5; 2009 urtean baino 37.900 bisita gehiago.“facebook.com” orria 61. izatetik 6.era etorri da, 55 postu aurrerago; 41.300 sarrera ditu, 2009an baino 15 aldiz gehiago. Berriz, “youtube.com” atzera joan da, lau postu; orain zazpigarren dago.

Banku elektronikoek eta erakunde-orriek beren postuei eusten diete, web bisitatuenen artean, 2010an

Orri bisitatuenen artean bankuek bezeroei eskainitakoak daude: “kutxa.net”, bisiten %2,5, bederatzigarren da; “bbk.es” %2,1 eta “cajalaboral.es” %1,3. “cajavital.es” 64. izatetik 21.era etorri da, 43 postu aurrera; aipamenen %1,0.

Eusko Jaurlaritzaren orria, “euskadi.eus” ,aipamenen %2,3, 27.400 bisita, hamargarren rankinean. Aipatzekoa da lehen 30 postuetan nola sendotu diren Euskal Administrazioarekin erlazionatutako orriak, esaterako, “ejgv.euskadi.eus” eta “osakidetza-svs.org”. Euskal Herriko Unibertsitatearen orria, “ehu.es” hamargarrren dago, eta “wikipedia.org” bederatzigarrenetik zortzigarrenera pasatu da.

Aurrerapen aipagarriak: “acb.com” 112.etik 34.era; “ingdirect.com” 106.etik 38.era eta “msn.es” 91.etik 49.era.

Euskal AEko Internet erabiltzaileen artean ia %98k “Google” bilatzailea erabiltzen du

Google da Euskal AEko Internet erabiltzaileen bilatzaile kutuna; gainerakoak bazterrera bultzatu ditu. Kolektibo honen %97,6k, 15 urte eta gehiagoko 989.000 mila internautak baino gehiagok, Google dute erreferentzia; %1,4k Yahoo eta %1,0k besteren bat. Google-ren erabiltzaileak 2010ean lehen baino 48.800 pasa gehiago dira.

Internet erabiltzaileek gehien aipatu dituzten 20 weben zerrenda. 2009 eta 2010

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Pilar Martínez Rollón Tel:+34-945-01 75 31 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta familiei- prentsa ohar gehiago Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta familiei- datu bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Prentsa digitalak, posta elektronikoak eta gizarte sareek hartzen dituzte web bisitatuenen zerrendako lehen postuak Euskal AEn 2010ean

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak
Eragiketa kodea : 
220122
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN A FAMILIAS DE LA C.A. DE EUSKADI 2010
Eguneratze data : 
2010/06/30
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006166_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali