2010-09-22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 20010EKO ABUZTUA

2010eko abuztuan %18 bidaiari gehiago etorri da Euskal AEra

2010eko abuztu aldean, bidaiariek %16 gau gehiago igaro dituzte

Eustaten datuen arabera, 2010eko ekainean 266.069 izan dira Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 40.140 gehiagok; horrenbestez, %18ko hazkundea izan da. Arabara heldutako bidaiarien kopurua %50 gehitu da, Bizkaira heldutakoen kopurua %18 eta Gipuzkoara heldutakoena %7.

Estatutik etorritako bidaiari kopuruak %17 egin du gora, eta atzerritik etorritakoen kopuruak %20. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua hiru lurraldeetan gehitu da. Araban %50 gehitu da kopuru hori, Bizkaian %17 eta Gipuzkoan %5. Atzerritar kopurua ere gehitu da hiru lurralde historikoetan: Arabara etorritakoen kopurua %50 gehitu da, Bizkaira etorritakoena %20 eta Gipuzkoara etorritakoena %10.

Estatuko bidaiarien artean, etorritako bidaiarien ehunekorik handienak Katalunia, Madril, Andaluzia, Valentziako Erkidegoa, Gaztela eta Leon eta Asturiaskoak izan dira. Baina gutxitu egin da Kantabria eta Balearretatik etorritakoen kopurua. Atzerritarrei dagokienez, oro har herrialde guztietatik etorritako bidaiarien kopuruak egin du gora gutxi-asko; Belgika, Holanda eta Irlandatik etorritako bidaiarienak izan ezik. Gehikuntzarik handiena (ehunekotan) Frantzia, Erresuma Batua, Italia eta Alemaniatik etorritako bidaiari kopuruan eman da.

2010eko abuztuan 560.371 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko abuztuarekin alderatuta gaua igaro dutenen kopurua %16 gehitu da, guztira ia 75.600 gau gehiago igaro baitituzte. Igarotako gau kopuruak urte batetik bestera bilakaera positiboa izan du hiru lurraldeetan: Araban %44 gehitu da kopuru hori, Bizkaian %20 eta Gipuzkoan %5.

Batez besteko egonaldiaren iraupenak pixka bat behera egin du Euskal AE osoan 2009ko abuztuarekin alderatuz gero: 2,15 eguneko egonaldiak egin ziren 2009ko abuztuan eta urte honetakoan 2,11 egunekoak. Lurraldeei dagokienez, Araban 1,89 egunetik 1,82 egunera jaitsi dira egonaldiak, Gipuzkoan 2,36tik 2,31ra eta Bizkaian, aldiz, gora egin dute 2,02tik 2,04ra.

Plazen okupazio mailak %9 egin du gora, 2010eko abuztuan %67,02koa izan baita Euskal AE osoan. Gorakada horrek hiru lurraldeetan izan du eragina, nahiz eta desberdina izan: Araban %28ko hazkundea izan du, 2009ko abuztuan %44,25ekoa izatetik abuztu honetan %56,58koa izatera igaro baita; Bizkaian %11ko hazkundea izan da, 2009ko abuztuko %57,78tik aurtengo %64,02ra; Gipuzkoako hazkundea %4koa izan da, eta 2010eko abuztuan %75,70 beteta egon da.

NEKAZARITZA-TURISMOKO ESTABLEZIMENDUAK

Euskal AEra etorritako bidaiari kopurua ez da aldatu (%0) eta igarotako gau kopurua %10 igo da, 2009ko abuztuarekin konparatuta

Abuztuan 15.730 izan dira Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetako bidaiari-sarrerak, eta ez da alde handirik egon 2009ko abuztuan establezimendu horietara etorritako kopuruarekiko. Lurraldeka, Gipuzkoan ez da aldaketa esanguratsurik egon 2009ko eta 2010eko bidaiari kopuruaren artean, Araban %42ko hazkundea izan da eta Bizkaian %15eko beherakada. Estatutik etorritako bidaiari kopurua %5 igo da Euskal AEn: %39 igo da Araban, %8 Gipuzkoan eta Bizkaian %12 jaitsi da. Euskal AE osoan %23 atzerritar gutxiago izan da; Gipuzkoan eta Bizkaian nabarmen jaitsi da atzerritarren kopurua, baina Araban asko igo da ehunekotan.

Euskal AEko nekazaritza-turismoetan 76.670 gau igaro dituzte bidaiariek abuztuan, %10 gehiago aurreko urteko datuen aldean. Urte arteko hazkunde-tasak positiboak izan dira Araban (%32) eta Gipuzkoan (%12) eta behera egin du Bizkaian (%2).

Bidaiari bakoitzaren batezbesteko egonaldiak pixka bat gora egin du Euskal AE osoan, 2009ko abuztuaren aldean: aurreko urtean 4,44 egunekoa izan zen eta urte honetako abuztuan 4,87 egunekoa. Bilakaera positibo hau Bizkaian ere eman da eta %15 igo da batez besteko egonaldia, 2009ko abuztuko 3,99 egunetik 2010eko abuztuko 4,58 egunera, eta Gipuzkoan aurreko urteko abuztuko 4,82 egunetik urte honetako abuztuko 5,37 egunera igaro da. Araban, aldiz, batez besteko egonaldiaren iraupena %7 laburtu da: 2009ko abuztuan 4,25 egunekoa izan zen eta 2010ekoan 3,96 egunekoa.

Plazen okupazio mailak %5 egin du gora; %58,91ko okupaziotik %61,89ko okupaziora igaro da, Araban (%19) eta Gipuzkoan (%8) okupazioak gora egin duelako. Horrek konpentsatzen du Bizkaiko beherakada (-%4).

Euskal AEko hotel eta nekazalturismoko establezimenduak Hileko emaitzak

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 ETHI-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2010eko abuztuan %18 bidaiari gehiago etorri da Euskal AEra

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
AGOSTO de 2010
Eguneratze data : 
2010/09/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006271_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali