2010-07-21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2010EKO EKAINA

2010eko ekainean %18 bidaiari gehiago etorri da Euskal AEra

2009ko ekainaren aldean, bidaiariek %18 gau gehiago igaro dituzte

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak: 2010eko ekainean, 204.796 erregistratu ziren, aurreko urteko hilabete berean baino 31.000 gehiago; horrenbestez, %18ko gehikuntza izan da. Arabara heldutako bidaiarien kopurua %27 gehitu da, Bizkaira heldutakoen kopurua %20 eta Gipuzkoara heldutakoena %12.

Estatutik etorritako bidaiari kopuruak %14 egin du gora, eta atzerritik etorritakoen kopuruak %27. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua hiru lurraldeetan gehitu da. Araban %21 gehitu da kopuru hori, Bizkaian %17 eta Gipuzkoan %6. Atzerritar kopurua ere gehitu da hiru lurralde historikoetan: Arabara etorritakoen kopurua %48 gehitu da, Bizkaira etorritakoena %27 eta Gipuzkoara etorritakoena %21.

Estatuko bidaiarien artean, etorritako bidaiarien ehunekorik handienak Katalunia, Valentziako Erkidegoa, Asturias, Galizia, Kanariak eta Kantabriatik etorritakoenak izan dira. Baina gutxitu egin da Andaluzia, Gaztela eta Leon eta Nafarroatik etorritakoen kopurua. Atzerritarrei dagokienez, oro har herrialde guztietatik etorritako bidaiarien kopuruak egin du gora gutxi-asko; Luxemburgetik etorritako bidaiariena izan ezik. Gehikuntzarik handiena (ehunekotan) Alemania, Belgika, Portugal eta Erresuma Batutik etorritako bidaiari kopuruan eman da.

2010eko ekainean 382.277 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko ekainarekin alderatuta gaua igaro dutenen kopurua %18 gehitu da, guztira ia 59.300 gau gutxiago igaro baitituzte. Igarotako gauek urte batetik bestera bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Araban %28 gehitu da kopuru hori, Bizkaian %22 eta Gipuzkoan %11.

Batez besteko egonaldiaren iraupenak pixka bat gora egin du Euskal AE osoan eta 2009ko ekainaren aldean: 1,86 eguneko egonaldia eman zen 2009ko ekainean eta urte honetako ekainean 1,87 egunekoa. Lurraldeka, Araban ez da aldaketarik eman (1,79 egun), Gipuzkoan 1,97 egunetik 1,96 egunera murriztu da eta Bizkaian 1,79 egunetik 1,82 egunera igo da.

Plazen okupazio mailak %11 egin du gora, 2010eko ekainean %47,89koa izan baita. Gorakada horrek hiru lurraldeetan izan du eragina: Araban eta Gipuzkoan %11 gehitu da, eta Bizkaian %13 igo da. Arabako okupazio maila 2009ko ekaineko %37,49tik 2010eko ekaineko %41,51era igaro da; Gipuzkoan %47,87tik %53,07ra igo da eta Bizkaian 2009ko ekaineko %41,05etik urte honetako ekaineko %46,32ra.

NEKAZARITZA-TURISMOKO ESTABLEZIMENDUAK

Euskal AEra etorritako bidaiari kopurua %5 igo da eta igarotako gau kopurua %6, 2009ko ekainarekin konparatuta

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetako bidaiari-sarrerak: 10.232 zenbatu ziren joan den ekainean, aurreko urteko hilabete berean baino %5 gehiago. Araban (%17) eta Bizkaian (%10) emaitza positiboak izan dira, baina Gipuzkoan kopuruak %3 egin du behera. Estatutik etorritako bidaiari kopurua %7 igo da Euskal AEn: %18 igo da Araban, %7 Bizkaian eta %2 Gipuzkoan. Euskal AE osoan %15 atzerritar gutxiago izan da; Gipuzkoan eta Araban (azken honetan gutxiago izan arren) horien kopurua gutxitu egin da baina Bizkaian horien ehunekoak nabarmen egin du gora.

Ekainean, guztira, 24.389 gau igaro dituzte bidaiariek Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan. Beraz, aurreko urteko hil beraren aldean %6 gehitu da gau kopurua. Urte arteko hazkunde tasak positiboak izan dira hiru lurraldeetan: Araban %17 gehitu da kopuru hori, Bizkaian %6 eta Gipuzkoan %3.

Bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldiak pixka bat gora egin du Euskal AE osoan, 2009ko ekainaren aldean: aurreko urtean 2,36 egunekoa izan zen eta urte honetako ekainean 2,38 egunekoa. Bilakaera positibo hau Gipuzkoan eta Araban ere eman da; Gipuzkoan %6 igo da batez besteko egonaldia, 2009ko ekaineko 2,45 egunetik 2010eko ekaineko 2,59 egunera, eta Araban aurreko urteko ekaineko 2,09 egunetik urte honetako ekaineko 2,10 egunera igaro da. Bizkaian, aldiz, batez besteko egonaldiaren iraupena %4 laburtu da: 2009ko ekainean 2,37 egunekoa izan zen eta 2010eko ekainean 2,28 egunekoa.

Plazen okupazio maila %2 gehitu da; okupazioa %20,48tik %20,79ra igaro da hiru lurraldeetan eman direlako gehikuntzak. Araban %5 igo da eta Bizkaian eta Gipuzkoan %1 (bietan).

Euskal AEko hotel eta nekazalturismoko establezimenduak Hileko emaitzak

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 ETHI-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2010eko ekainean %18 bidaiari gehiago etorri da Euskal AEra

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JUNIO de 2010
Eguneratze data : 
2010/07/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/25
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006214_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali