HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2010eko lehen hiruhilekoan...

2010/09/10eko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE) 1. HIRUHILEKOA-2010

2010eko lehen hiruhilekoan ezkontzen %87,5 zibilak izan ziren

Ezkontza kopurua %5 murriztu zen 2009ko aldi beraren aldean

Euskal AEko ezkontzak 1.016 izan ziren 2010eko lehen hiruhilekoan, hau da, 2009ko laugarren hiruhilekoan izandakoak (1.751) baino %42 gutxiago, eta aurreko urteko hiruhileko berean izandakoak (1.070) baino %5 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Ohikoa denez, urteko lehen hiruhilekoan ezkontza gutxi egiten da, batez ere urtarrilean eta otsailean.

Aurreko urteetan gertatu den bezala, ezkontza zibilen ehunekorik handiena (%87,5) hiruhileko horretan izan da, portzentaje hori 6,9 puntuz hazi delarik aurreko urteko aldi beraren aldean. Hiru lurraldeetan hazi dira 2009ko hiruhileko beraren aldean. Araban %87,4 izan dira, %87,7 Bizkaian eta %87,8 Gipuzkoan.

2010eko lehen hiruhileko horretako 1.016 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 977 gizonezko eta 986 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik 815 senarrentzat (%83,4), lehen ezkontza izan zen; 12 alargun eta 150 dibortziatu, aldiz, berriro ezkondu ziren. Lehenengo aldiz ezkondutako emakumeen portzentajea pixka bat handiagoa izan zen gizonena baino; 857 izan ziren (%86,9); alargunak 5 eta dibortziatuak 124.

Ezkontzak ezkontideek eztei-egunean zuten adinaren arabera banatuz gero, senarren artean, %86,5ek zituzten 30 urtetik gora; emazteen artean, berriz, %74,7k. Proportzio horiek 2009ko hiruhileko berean izandakoak baino handiagoak dira (%85,4 eta %73,3 hurrenez hurren) eta beraz, hiruhileko horretan ere eutsi egin zaio gero eta nagusiago ezkontzeko joerari.

Sexu bereko pertsonen artean 30 ezkontza egin ziren, aurreko urteko hiruhileko berean baino 6 gehiago; 16 gizonen artekoak eta 14 emakumeen artekoak.

graf0006256_01_e.png

1. grafikoa: Ezkontzen hilez hileko mugimendua oinarria (100= b.b.)

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2010eko lehen hiruhilekoan ezkontzen %87,5 zibilak izan ziren

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º TRIMESTRE 2010
Eguneratze data : 
2010/09/10
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006256_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali