HomeGaiakGizarte ZerbitzuakPrentsa Oharrak Biztanleko gastua, gizarte-zerbitzuetan,...

2010/07/28ko prentsa-oharra

Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistika Euskal AEn (2008)

Biztanleko gastua, gizarte-zerbitzuetan, %14 hazi zen 2008an Euskal AEn

65 urte eta gehiagoko biztanleriaren %15 artatu zuten gizarte-zerbitzu espezializatuek

Euskal AEko gizarte-zerbitzuak: bertan egindako gastua, 2008an, 1.861 milioi euro izan zen. Aurreko urtean baino %15 gehiago, Eustaten datuen arabera. Gastu hori euskal BPGren %2,7 izan zen, biztanleko 860 euro bataz beste, aurreko urtean baino %13,9 gehiago; horietatik, 623 funts publikoetatik etorri ziren.

Herrialdeka, gastua %17 handitu zen Araban, %15 Bizkaian, eta %13 Gipuzkoan. Biztanleko gasturik handiena Arabak egiten du, 995 euro batez beste; Bizkaian 847 dira eta Gipuzkoan 821.

Biztanle bakoitzeko gastuaren bilakaera, gizarte-zerbitzuetan

Herri-administrazioek guztizko gastuaren %72 ekarri zuten, 1.347 milioi euro; sektore pribatuak gainerako %28. Gastatutako lau eurotako bat erabiltzaileen kuoten eta beste salmenten bidez finantzatu zen. Guztirako horretatik, egoitzetan bizi diren adinekoek 200 milioi ekarri zituzten; kopuru hori zentro horien gastu arruntaren %46 da.

Sektorean, zuzenean, emakume landunen %4,1 aritu zen lanean

2008an gizarte-zerbitzuetan 480 lanpostu berri sortu ziren; zuzenean 24.683 pertsona enplegatu ziren (landunen %2,6); horietako %70 emakumeak (emakume landunen %4,1). Kopuru horretan ez daude azpikontratatuak, etxez etxeko laguntzakoak eta zuzeneko arretakoak, zeinen dedikazio-orduak 5.000 enplegu baino gehiago izan ziren dedikazio osoan. Boluntarioak 18.958 pertsona izan ziren 2008an; haiek egindako lana 1.762 dedikazio osoko enplegu adina; jakina, ez dute soldatarik jasotzen.

Aldagai nagusien bilakaera

Biztanle guztientzako zerbitzuek eta adinduentzako zentro espezializatuek hartzen dituzte baliabideetarik gehien; izan ere, bi horietara joaten da gastuaren %68.

Biztanle guztientzako baliabideetan nabarmentzen dira, kopuruagatik eta bilakaeragatik, familiei egindako transferentziak. Hortxe daude Oinarrizko Errentaren (OE) programak, 203 milioi (%+17), eta Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL), 45 milioi, (%+9). Bi programa horietan biztanleko 115 euroko gastua dago, batez beste Euskal AEn; nabarmentzekoa da Bizkaiko kasua, 158 euro biztanleko; Araban 94 eta Gipuzkoan 53.

65 urte eta gehiagoko biztanleriaren %15 artatu zuten gizarte-zerbitzu espezializatuek

Adinduentzako gizarte-zerbitzuetako arreta, batez ere, honakoak: egoitza-zerbitzuetako prestazioak, eguneko asistentzia zentroak, etxez etxeko laguntza eta tele-asistentzia.

2008an 18.108 plaza eskaini ziren egoitzetan; alegia, 65 urte eta gehiagoko 100 pertsonako 4,4 plaza. Plaza horietako %34 administrazio publikoak eskaini zituen, titulartasun publikodun zentroetatik, eta antzeko ehunekoa (%30) hitzartu zuen erakunde pribatuekin.

Eguneko asistentzia zentroetan, 3.706 izan ziren plazak (%+7). Plaza horietako %86 administrazio publikoak eskaini zituen, zuzenean edo hitzarmen bidez.

Etxez etxeko laguntza zerbitzuak (ELZ) 23.905 adindun artatu zituen (65 urte eta gehiagoko biztanleriaren %5,8).

17.226 adindunek izan zuten tele-asistentzia etxean.

2007.enaren aldean, %11 hazi zen ELZren erabiltzaile-kopurua; arreta-orduak erritmo motelagoz (%+5) hazi ziren. Zerbitzu honen guztizko gastua 85,8 milioi euro izan zen (aurreko urtean baino %11 gehiago). Erabiltzaileko batez besteko urteko gastua 3.233 euro, eta %91an sektore publikoak finantzatu zuen.

gastuaren bilakaera eta banaketa biztanleria motaren arabera

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Matxalen Plagaro Tel:+34-945-01 75 99 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistikaren datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Biztanleko gastua, gizarte-zerbitzuetan, %14 hazi zen 2008an Euskal AEn

Eragiketa : 
Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
061002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ESTADÍSTICA DE SERVICIOS SOCIALES Y ACCIÓN SOCIAL EN LA C.A. DE EUSKADI Año 2008
Eguneratze data : 
2010/07/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006222_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística, Foru Aldundiak

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali