2010-09-21eko prentsa-oharra

EUSKAL AEko ERAIKUNTZAREN KOIUNTURAKO INDIZEA (EKI), 2010EKO 2. HIRUHILEKOA

Euskal AEko eraikuntzaren sektoreak %14,2 egin du behera 2010eko bigarren hiruhilekoan

Eraikuntzak %11,9 egin du behera eta obra zibilak %17,9

EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko eraikuntzaren sektoreak urte arteko % 14,2ko beherapen nominala izan du 2010eko bigarren hiruhilekoan.

Estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean, 2010eko bigarren hiruhilekoan eraikuntzaren sektoreak %4,8 egin du behera (2010eko lehenengo hiruhilekoarekin alderatuta).

Euskal AEko Eraikuntzaren Koiunturako Indizearen urte arteko hiruhileko hazkunde zuzendua Guztira, Eraikuntza eta Obra Zibila (%)

2010eko bigarren hiruhilekoan eraikuntzaren sektorean izandako beherakada, obra zibilaren azpisektorearen jarrera negatiboagatik izan da hein handian; %17,9ko beherakada izan du urte artean, eraikuntzako azpisektorearen beherakada txikiagoa izan delako, %11,9koa.

Hiruhileko batetik besterako terminoetan 2010eko bigarren hiruhileko jarduera eta lehenengo hiruhilekoa alderatuz gero, eraikuntzaren azpisektoreak eboluzio negatiboa izan du, %2,4koa, eta obra zibilak %9,0ko beherakada.

2010eko lehenengo hiruhilekoarekin alderatuz gero, eraikuntzako enpleguak %3,9 egin du behera; aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuz gero %8,5eko beherakada izan du.

graf0006270_02_e.png

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturako indizea (EKI); prentsa ohar gehiago Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturako indizea (EKI); datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren sektoreak %14,2 egin du behera 2010eko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren koiunturako indizea
Eragiketa kodea : 
122403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º TRIMESTRE DE 2010
Eguneratze data : 
2010/09/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/12/13
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006270_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali