2010/09/07ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2010eko uztaila

Euskal AEko industri jarduera %4,7 hazi zen 2010eko uztailean

Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2010eko ekainarekin alderatuta %0,1 igo zen

Eustatek landutako datuen arabera, 2010eko uztailean, lan egutegiko termino homogeneoetan %4,7 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, 2009ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %0,1 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, 2010eko ekainarekin alderatuta.

graf0006239_01_e.png

Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2010eko uztaileko indizearen bilakaerak den-denen igoerak erakusten ditu, 2009koaren aldean. Energia %5,2 igo da, Ekipo-ondasunak %5,1, Bitarteko ondasunak %4,3; Kontsumo-ondasunak %4,1. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %4,3 igo dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %4,0.

Hil arteko aldaketa, 2010eko uztaila ekainaren aldean, positiboa izan da industri sektore handietan: Ekipo ondasunak %2,7 hazi dira, eta Energia %2,4. Tarteko ondasunek %1,4ko jaitsiera izan dute ekainaren aldean; Kontsumoko ondasunek %1,4koa, Kontsumo iraunkorreko ondasunen (%4,3), eta ez-iraunkorrekoen (%0,5) jaitsierengatik.

2010eko uztailean hazkunderik handienak izandako sektoreak, aurreko urteko hil beraren aldean, Garraio materiala (%19,5) eta Kautxu eta plastikoa (%19,1) eta izan dira.

graf0006239_02_e.png

Urte arteko tasetan Larrugintza eta zapatagintzak (%-16,2) eta Metalezko eta ez-metalezko mineralek (%-12,9) izan dituzte erorketarik handienak.

Uztaileko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Araban (%13,8), Bizkaian (%2,8) eta Gipuzkoan (%2,0). Hil arteko hazkunde-tasa negatiboa izan da Bizkaian (%-1,4) 2010eko ekainaren aldean. Araban eta Gipuzkoan tasak positiboak izan dira, %1,5 eta %1,1.

graf0006239_03_e.png

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %4,7 hazi zen 2010eko uztailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JULIO DE 2010
Eguneratze data : 
2010/09/07
Hurrengo eguneratzea : 
2019/03/07
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006239_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali