2010-07-22ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI). 2010EKO EKAINA

Euskal AEko industriako prezioek %0,5 egin dute gora 2010eko ekainean, aurreko hilabetearen aldean

Aurreko urtearekin alderatuta (2009ko ekainetik 2010eko ekainera) %4,5 egin dute gora

EUSTATen datuen arabera, Euskal AEko industri prezioen indizea %0,5 igo da 2010eko ekainean, aurreko hilabetearen aldean. Datu horien arabera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen ekaineko urte arteko tasak %4,5 egin du gora.

Euskal AEko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera

Sektore-azterketa xehekatuagoak erakutsi bezala 2010eko ekainean, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira inflazio handiena izan duten arloak: “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%2,1), “petrolioaren birfinketa” (%1,0), “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%1,0) eta “metalurgia eta gai metalikoak” (%0,8). Prezioen beherakada handiena izan duten arloak, aldiz, hauek izan dira: “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (-%1,2), “industria ez metalikoa” (-%0,4) eta “manufakturatako beste industria batzuk” (-%0,3).

2009ko ekainetik 2010eko ekainera arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko arloetan eman dira: “petrolioaren birfinketa” (%21,7), “metalurgia eta gai metalikoak (%6,1), “manufakturatako beste industria batzuk” (%5,6), “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%3,5). Baina prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreek: “zuraren industria” (-%1,4), “elikagaien industria” (%0,1), “makineria” (%0,1) eta “garraio-materiala” (%0,4).

Ondasunak xede ekonomikoaren arabera sailkatuta, sektore multzo nagusietan prezioek honelako bilakaera izan dute: tarteko ondasunen prezioek %0,5 egin dute gora, energiaren prezioek %1,5 egin du gora, ekipamenduko ondasunen prezioek ez dute aldaketarik izan (%0,0) eta kontsumo-ondasun guztien prezioek %0,1 egin dute gora; hain zuzen, azken hauek gora egin dute kontsumo-ondasun iraunkorren prezioek ere gora egin dutelako (%0,2), nahiz eta kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioek aldaketarik ez izan aurreko hilabetearen aldean (%0,0).

Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasun nabarmenak egon direla erakusten dute. Energiaren prezioak %12,4 gehitu dira, tarteko ondasunenak %5,2, ekipamenduko ondasunenak %0,2 eta kontsumo-ondasunenak %0,2. Azken hauen artean, kontsumo-ondasun iraunkorren prezioek %0,5 egin dute behera eta %0,5 egin dute gora kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioek.

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA. EUSKAL AE. DATU AURRERAPENA. 2010eko EKAINA

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Industri Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industriako prezioek %0,5 egin dute gora 2010eko ekainean, aurreko hilabetearen aldean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006215_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali