2010-08-24ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI). 2010EKO UZTAILA

Euskal AEko industriako prezioek ez dute aldaketarik izan 2010eko uztailean, aurreko hilabetearen aldean

Aurreko urtearekin alderatuta (2009ko uztailetik 2010eko uztailera) % 4,8 egin dute gora

EUSTATen datuen arabera, Euskal AEko industri prezioen indizea ez da aldatu (% 0,0) 2010eko uztailean, aurreko hilabetearen aldean. Datu horien arabera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen uztaileko urte arteko tasak % 4,8 egin du gora.

graf0006235_01_e.png

Sektore-azterketa xehekatuagoak erakutsi bezala 2010eko uztailean, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira, besteak beste, inflazio handiena izan duten adarrak: “energia elektrikoa, gasa eta ura” (% 2,1), “papera, edizioa eta arte grafikoak” (% 1,3), “industria kimikoa” (% 0,5) eta “garraio-materiala” (% 0,4). Prezioen beherakada handiena izan duten arloak, aldiz, hauek izan dira: “petrolioaren birfinketa” (-% 3,4) eta “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (-% 0,7).

2009ko uztailetik 2010eko uztailera arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “petrolioaren birfinketa” (% 19,9), “metalurgia eta gai metalikoak” (% 6,2), “energia elektrikoa, gasa eta ura” (% 5,0) eta “bestelako manufaktura-industriak” (% 5,0). Baina prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreek: “zuraren industria” (-% 1,1), “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (-% 0,3) eta “makineria” (% 0,3).

Ondasunak xede ekonomikoaren arabera sailkatuta, sektore multzo nagusietan prezioek honelako bilakaera izan dute uztailean: tarteko ondasunen prezioek % 0,3 egin dute gora, ekipamenduko ondasunen prezioek % 0,2 egin dute gora eta kontsumo-ondasun guztien prezioek % 0,2 egin dute gora; hain zuzen, azken hauek gora egin dute kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioek ere gora egin dutelako (% 0,2), nahiz eta kontsumo-ondasun iraunkorren prezioek aldaketarik ez izan aurreko hilabetearen aldean (% 0,0). Energiako prezioek, aldiz, % 0,9 egin dute behera.

Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasun nabarmenak egon direla erakusten dute. Energiaren prezioak % 12,5 gehitu dira, tarteko ondasunenak % 5,5, ekipamenduko ondasunenak % 0,6 eta kontsumo-ondasunenak % 0,5. Azken hauen artean, kontsumo-ondasun iraunkorren prezioek % 0,4 egin dute behera eta % 0,9 egin dute gora kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioek.

graf0006235_02_e.png

Argibide gehiago eskuratzeko:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Industri Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industriako prezioek ez dute aldaketarik izan 2010eko uztailean, aurreko hilabetearen aldean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006235_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali