2010/08/06ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko BARNE MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI) 2010eko 2. hiruhilekoa

Euskal AEko merkataritzako sektorearen salmentak %8,4 igo ziren 2010eko bigarren hiruhilekoan

Handizkako merkataritzako salmentak %12,8 eta txikizkakoak %1,8 hazi ziren

Eustatek emandako datuen arabera, 2010eko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEko merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %8,4 hazi ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean.

Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %0,8 nominala hazi da, urtaro-eraginak kenduta.

Urte arteko hazkunde-tasa nominalak. Euskal AE. Egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Sektoreka, Euskal AEko handizkako merkataritzan salmenta nominalak %12,8 handitu dira 2010eko bigarren hiruhilekoan; txikizkakoan %1,8koa da igoera 2009ko aldi beraren aldean.

Handizkakoaren barruan positiboki nabarmentzen da Produktu erdi landuen eta txatarraren sektorea, zeinak %33,5en igoera nominala izan baitu. Elikagai ez diren kontsumo-produktuen sektorea eta Makineria eta tresneriarena %4,8 eta %1,1 hazi dira Halere, Nekazal produktu eta elikagaien handizkako sektorean %3,8 jaitsi dira salmenta nominalak.

Txikizkakoan merkataritza espezializatuaren salmentak %3,5 igo dira, eta ez-espezializatuan %2,0 jaitsi.

Lurralde historikoen arabera, 2010eko bigarren hiruhilekoko merkataritza-sektorearen salmenta nominalen igoerarik handiena Araban izan zen, urte arteko %13,0; Gipuzkoan %11,7 eta Bizkaian %5,4.

Termino errealetan, prezioen eragina kenduta, barne-merkataritzaren salmentak %5,4 igo ziren bigarren hiruhilekoan.

2009ko hiruhileko beraren aldean eta prezio finkoetan handizkako merkataritza %8,9 hazi da eta txikizkakoa %0,2 jaitsi.

Handizkakoaren barruan urte artekoak ezberdinak izan dira: Produktu erdi landuen eta txatarraren salmentak %22,5 igo dira; Elikagai ez diren kontsumo-produktuen hazkunde erreal positiboa %6,1 izan da eta Makineria eta tresneriarena %0,3. Nekazal produktuak eta elikagaiak %1,4 jaitsi dira, termino errealetan.

Txikizkako merkataritzan, euro finkoetan, %0,8 igo dira merkataritza espezializatuaren salmentak eta %2,4 jaitsi ez-espezializatuarenak.

Euskal AE osoan, 2010eko lehen hiruhilekoaren aldean, merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,3 hazi da 2010eko bigarren hiruhilekoan.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo Barne merkataritzaren indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEKo Barne merkataritzaren indizeari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko merkataritzako sektorearen salmentak %8,4 igo ziren 2010eko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006231_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali