HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Jaiotzak % 0,7 jaitsi...

2010/09/17ko prentsa oharra

EUSKAL AEko JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE), 2010EKO 1. HIRUHILEKOA

Jaiotzak % 0,7 jaitsi ziren 2010eko lehen hiruhilekoan

40 urtetik aurrera ama izaten den emakume kopurua areagotu egin da

2010eko lehen hiruhilekoan, Euskal AEn jaiotako haur kopurua 4.985ekoa izan zen, eta hori % 0,7ko murriztapena da aurreko urteko aldi berdinaren aldean, Eustatek landutako datuak gorabehera. Lurraldeka, jaiotza kopurua jaitsi egin zen Bizkaian eta Gipuzkoan, % 1,8 eta % 0,3 hurrenez hurren, baina Araban % 2,2ko hazkundea izan zuen. Zehazki, Araban 805 haur jaio zen, Bizkaian 2.496 eta Gipuzkoan 1.684.

Jaiotzak amaren adina gorabehera banatuz gero, nagusitasun argia mantentzen da oraindik ere 30-34 urte arteko ama taldearen partetik. Adin tarte horretan gertatzen da jaiotzen % 42,8. Talde honen atzetik hurrengo adin tartea ageri da, alegia, 35-39 urtekoa, % 28,9arekin eta 25-29 urteko taldea gaindituz, azken horrek % 15,9 hartzen duelako.

40 urte edo gehiagoko emakumeek erditutako umeen jaiotzak areagotu egin dira % 19,5ean 2009ko hiruhileko berdinaren aldean. Gauzak horrela, 2009ko 260 jaiotzetatik 2010eko 323etara igaro da kopurua. Halaber, emakume horietatik jaiotakoek, guztien % 6,5, 25 urtetik beherakoek edukitakoak gainditu dituzte, % 6,0 eduki baitute.

Jaiotza hurrenkeraren arabera, 2010eko lehen hiruhilekoan erdia baino gehiago, 2.760, lehenengo seme-alabak izan dira; 1.834 haur (% 36,8) jada beste seme-alabaren bat zuen familia batera iritsi zen, eta % 7,8ra iristen da hirugarren edo ondorengo seme-alaben jaiotza portzentajea.

Ezkontzatik kanpoko jaiotzak jaiotza guztien % 30,9 dira, 2009ko lehen hiruhilekoan eskuratutako ehunekoaren puntu bat gehiago. Gipuzkoa, % 30,2arekin, izan da Euskal Autonomia Erkidego osoko balioen azpitikoak eduki dituen lurralde bakarra. Talde honen amatasun adina seme-alabak eduki dituzten emakumeen multzo osoarena baino txikiagoa da, izan ere, ama ezkongabeen % 13,4ak 25 urtetik behera zuen.

Euskal Autonomia Erkidegoan bizirik jaiotakoak. Alderaketarako taula.

Jaiotzen hileko mugimenduak (100eko oinarria = batez bestekoa)

Argibide gehiago eskuratzeko:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández Tel.: +34-945-01 75 49 Faxa: +34-945-01 75 01. Euskal AEKo JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jaiotzak % 0,7 jaitsi ziren 2010eko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º TRIMESTRE 2010
Eguneratze data : 
2010/09/17
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006268_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali