2010-07-20ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA), 2010eko 2. HIRUHILEKOA

Lanean dagoen biztanle kopurua %0,9 igo da eta langabezia tasa %9,1ekoa izan da 2010eko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn

Hiruhileko honetan 8.400 lanpostu garbi berreskuratu dira

Eustaten datuen arabera, 2010eko bigarren hiruhilekoan Euskal AEko lan-merkatuan 951.000 landun izan dira; hau da, aurreko hiruhilekoaren aldean 8.400 landun gehiago izan da (+%0,9). Bestalde, Euskal AEko langabezia tasa %9,1ekoa izan da, 2010eko lehen hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,2 puntu altuagoa.

Landunen eta langabetuen bilakaera aztertuta, aktibotasun tasa %56,1ekoa izan da 2010eko bigarren hiruhilekoan (aurreko hiruhilekoan baino 6 hamarren altuagoa), pertsona ez-aktiboak lan-merkatuan sartu direlako familiaren lan egoera zalantzazkoa zela ikusita, besteak beste. Izan ere, 10.900 pertsona ez-aktibo gutxiago izan da hiruhileko honetan.

Okupazioaren gehikuntzak batez ere emakumeengan izan du eragina: aurreko hiruhilekoan baino 5.500 emakume eta 2.800 gizon gehiago egon dira lanean. Okupazioak hiru lurraldeetan egin du gora: batez ere Gipuzkoan, 5.400 enplegu garbi gehiagorekin, gero Bizkaian 1.600 gehiagorekin eta azkenik Araban 1.400 enplegu garbi gehiagorekin.

Industrian eta zerbitzuen sektorean lanpostuak berreskuratu dira, baina nekazaritza eta eraikuntza sektoreetan lanpostuak galdu dira

Industrian 5.900 enplegu garbi gehiago izan dira, eta zerbitzuen sektorean 4.600 gehiago. Hala ere, nekazaritza sailean 1.300 enplegu gutxiago izan dira eta eraikuntzan 800 gutxiago.

Enplegu tasa (hau da, 16 eta 64 urte arteko pertsona guztiak kontuan hartuta landunak direnen ehunekoa) %65,3 izan da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,7 puntu altuagoa alegia. Gizonezkoen kasuan tasa hori %71,5 izan da eta emakumezkoen kasuan %59,0.

Lurralde historikoetan, enplegu tasarik altuena Gipuzkoan eman da (%67,8), aurreko hiruhilekoaren aldean 1,6 puntu altuagoa; gero bigarren tasarik altuena Arabak izan du (%66,0), bederatzi hamarren altuagoa; eta azkenik Bizkaiak tasarik txikiena izan du (%63,7), azken hiruhilekoan bi hamarren altuagoa.

Lan-kontratu mugagabeko 3.900 soldatapeko gutxiago izan da, horrela guztira 610.400 izan dira; aldi baterako kontratua duten soldatapekoak (kontraturik ez dutenak barne) 13.000 gehiago izan dira, beraz, guztira 177.000 izan dira.

Zenbatespenen arabera, 2010eko bigarren hiruhilekoan gutxi gorabehera Euskal AEko 835.900 etxetan bizi diren pertsonen herenak ez dira aktiboak izan (aurreko hiruhilekoan baino 1.200 gehiago). Hamar familiatik ia seitan etxeko pertsona aktibo denek izan dute lana, datu horren arabera aurreko hiruhilekoan baino 2.100 familia gutxiagotan gertatzen da hori; gainera, pertsona aktibo denak langabezian dituzten 28.000 familia izan dira (guztirakoaren %3,3), hau da, aurreko hiruhilekoan baino 100 gehiago.

graf0006213_01_e.png

Langabezia tasa % 8,9tik % 9,1era igo da

Urteko bigarren hiruhileko honetan, Euskal AEn langabetu kopurua 95.000 izan dela zenbatetsi da, aurreko hiruhilekoan baino 3.200 gehiago. Lan bila ari diren, lana bilatzeko kudeaketa aktiboak egiten dituzten eta lanerako prest dauden pertsonak jotzen dira langabetutzat. Bigarren hiruhilekoan, gizonezkoen artean 55.100 langabetu egon dira, hau da, 2.900 gehiago; eta emakumezkoen artean 300 langabetu gehiago egon da (guztira 39.900).

2010eko bigarren hiruhilekoko datuen arabera aldi horretako langabezia tasa %9,1 izan da, aurreko hiruhilekoan baino 0,2 puntu handiagoa. Gizonen langabezia tasa %9,5 igo da (ehuneko 0,4 puntu gehiago) eta emakumeena ez da aldatu (%8,6an mantendu da). Gazteen langabezia tasa da oraindik altuena (%25,0); aldi honetan, 16-24 urte bitarteko 14.300 gazte aktibo langabezian geratu dira.

Lurralde historikoetan, langabetu kopuruan gehikuntzarik handiena izan duena Bizkaia izan da (+3.800 pertsona); lurralde honetako langabezia tasa %10,1 izan da. Gipuzkoan 25.000 langabetu izan dira; beraz, lurralde honetan 3.300 pertsona gehiago egon da langabezian, tasa hori %7,5ean utziz. Araban, aldiz, aurreko hiruhilekoan baino 3.900 pertsona gutxiago egon da langabezian; lurralde horretako langabezia tasa %8,9 izan da.

EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2010eko maiatzean 27 kideko Europar Batasunean langabezia tasa %10,0 izan da eta Espainian %19,9.

Azken urtean 14.300 pertsona gehiago egon da langabezian Euskal AEn

Euskal AEn landunen kopurua berreskuratu egin da, 2009ko bigarren hiruhilekoaren aldean: guztira 1.200 landun gehiago izan da (+%0,1). Igoera hori batez ere emakumeen artean eman da; 5.300 enplegu gehiago izan dituzte. Gizon landunen kopuruak, aldiz, behera egin du: 4.100 gutxiago.

Langabezia tasa ehuneko 1,3 puntu gehitu da azken urtean (%7,8tik %9,1era); beraz, 14.300 langabetu gehiago egon da Euskal AEn, 2009ko bigarren hiruhilekoko datuekin alderatuta. Lurraldeka, Gipuzkoan langabezia tasak ehuneko 1,7 puntu egin du gora eta Bizkaian 1,6 puntu; Araban, ordea, langabezia tasak zazpi hamarren egin ditu behera azken hamabi hileetan.

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA)

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: MªJosé Santamaría Gallardo Tel.:+34-945-01 75 33 Faxa:+34-945-01 75 01 (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko intestari buruzko prentsa-ohar gehiago (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko intestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Lanean dagoen biztanle kopurua %0,9 igo da eta langabezia tasa %9,1ekoa izan da 2010eko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º TRIMESTRE DE 2010
Eguneratze data : 
2010/07/20
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006213_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali