HomeGaiakEnpresakPrentsa Oharrak Merkataritza elektronikoak...

2010/07/29ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA (IGI)-Enpresak 2010

Merkataritza elektronikoak haziz jarraitu du 2009an euskal enpresetan, batez ere erosketen aldetik

Merkataritza elektronikoa egiten duten euskal enpresen kopuruak egonkor dirau, %14,9 2009an

Euskal AEKo merkataritza elektronikoak haziz darrai zifra ekonomikoetan, aritzen diren enpresa kopuruak egonkor (-0,1 puntu) badirau ere, Eustaten datuen arabera. 2009an sarearen edo bestelako sistema elektronikoen (e-maila, EDI, datu-truke elektronikoa, etab.) bidez sortutako negozio-bolumena 7.401,8 milioi eurora iritsi zen salmentetan, eta 4.626,4ra erosketetan.

Zifra horien arabera, aurreko urtearen aldean %3,4 gehitu ziren Euskal AEko enpresetan merkataritza elektronikoaren bidez egindako salmentak; egindako erosketak, berriz, %34,0 gehitu ziren.

Merkataritza elektroniko bidez egindako erosketak eta salmentak, lurraldearen eta enplegu-geruzaren arabera

Balio absolutuetan, erosketetan Bizkaia nabarmentzen da; salmentetan Araba oraindik ere, nahiz eta bertako enpresa nagusiren batean beherakada izan, eta Bizkaia. Establezimenduen tamainari erreparatuta, 10 enplegatu edo gehiagokoek lortu zituzten emaitza nagusiak merkataritza elektronikoaren erabileran.

Merkataritza elektronikoa egiten duten Euskal AEko enpresak: %14,9 da, 2009an ehuneko 0,1 puntuz murriztu delarik. Proportzio horren osagai nagusia erosketak egiten dituzten enpresak dira, %13,8; salmentak egiten dituztenak dezente gutxiago dira, %3,4.

Zifra ekonomikoetan salmenta elektronikoena erosketenaren oso gainetik dago, baina bide elektronikoetatik erosten duten enpresak saltzen dutenak baino askoz gehiago dira.

Merkataritza elektronikoa egiten duten establezimenduen bilakaera %

Egindako kalkuluen arabera, 29.000 inguru dira Euskal AEn merkataritza elektronikoa egiten duten establezimenduak. Establezimendu horiek bide horretatik egiten dituzten erosketak guztizkoaren %24,9 hartzen dute eta salmentek, guztizko salmenten %32,5.

Zifra hauek aldatu egiten dira enpresen tamaina kontuan hartuz gero. Horrela, 10 langile edo gehiagokoek, %23,7k egiten dute merkataritza elektronikoa; aurreko urtearen aldean ehuneko 1,5 puntuz hazi da. Segmentu honetan ere, erosketak egiten dituztenak askoz gehiago dira, %20,2; izan ere, salmenta egileak %8,0 dira.

2009ko salmenta elektronikoak, erabilitako bitartekoaren arabera (%)

Salmenta elektroniko horiek egiteko erabili den bitartekoari dagokionez, %38,3 bakoitzaren web orritik, %40,3 posta elektronikoz (e-mail) eta gainerako %21,4 EDI eta beste sare batzuen bidez egin dira. Salmentak horrela egin dira: %43,6 EDI eta beste sare batzuen bidez, %26,0 e-mailez eta %30,4 web orriaren bidez

2009an merkataritza elektroniko bidez egindako salmenten bezero-motari dagokionez, salmenta guztien %82,3 beste enpresa batzuetara saldu zen (B2B deritzon merkataritza), %17,0 kontsumitzaile partikularrei (B2C) eta gainerako %0,7ak bestelako helburuak izan zituen, esaterako, administrazio publikoak (B2G).

2009ko salmenten helburua, bezero-motaren arabera (%)

Ohar metodologikoa: INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA (IGI)-Enpresak 2010eko datuak argitaratzeko, EUSTATek Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Berria (JESN 2009) erabiltzen du. 2008ra arte argitaratutako merkataritza elektronikoaren datuek (IGI-Enpresak 2001-2009) JESN-93 erabiltzen zuten. Orain dibisio berriak sortu dira jarduera ekonomikoen sailkapenean, zeinak argitaratutako tauletan azaltzen diren; xehatze hauek ez dira aurreko urteetakoekin alderagarriak.

Jardueren Sailkapenak JESN-93 eta JESN-2009

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Jose Miguel Escalada Tel:+34-945-01 75 96 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta (IGI enpresak); prentsa ohar gehiago Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta (IGI enpresak); datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Merkataritza elektronikoak haziz jarraitu du 2009an euskal enpresetan, batez ere erosketen aldetik

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2010/07/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006224_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali