HomeGaiak0Prentsa Oharrak Euskal AEko emakumeek...

2010-07-26ko prentsa-oharra

EUSKAL ESTATISTIKA URTEKARIA, 2010

Euskal AEko emakumeek batez beste 11.857 €-ko errenta pertsonala dute eta gizonek 23.224 €-koa

Datu horiek eta ekonomia eta gizarte arloko beste asko eskura daitezke Eustatek argitaratutako “Euskal Estatistika Urtekaria 2010” lanean

“Euskal Estatistika Urtekaria, 2010” izeneko lana Eustatek argitaratzen du eta horren helburua da 2010. urtean zehar Euskal AEko ekonomia, gizarte, kultura, politika eta beste arlo batzuetan eman diren datu estatistiko garrantzitsuenak zabaltzea. Lurralde historiko bakoitzeko datuak ere jasotzen dira, eta gero horietariko asko inguruko beste batzuetakoekin alderatzen dira.

Hain zuzen, argitalpen horretan, ekonomia arloan jasotako datu esanguratsu batzuen arabera, Euskal AEko batez besteko errenta pertsonala 17.362 €-koa izan da: gizonek 23.224 €-ko errenta eta emakumeek 11.857 €-koa. Lurraldeka banatzean, aldiz, beste datu hauek ateratzen dira: Gipuzkoa 17.488 €-ko errentarekin batez besteko errenta pertsonal altuena du, gero Bizkaiak 17.332 €-ko errenta eta Arabak 17.190 €-koa.

Liburuan, besteak beste, aktibotasun tasa eta langabezia ere azaltzen dira, Erkidegokoak eta hiru lurraldeetakoak. Hain zuzen, 2009. urtean aktibotasun tasa eta langabezia tasa %55,6 eta %8,1 ziren hurrenez hurren. Lurraldeka, Arabak du aktibotasun tasarik altuena (%58,7), gero Gipuzkoak (%56,3) eta azkenik Bizkaiak (%54,2).

Industria sektorean lan egin duten pertsonen artean (250.292), 11.260 pertsonak maila teknologiko handiko industrietan egin du lan, 65.719k maila teknologiko ertain-altuko industrietan, 117.760k maila teknologiko ertain-txikiko industrietan eta 50.691k maila teknologiko txikikoetan.

Informazioaren gizartea, familietan nahiz enpresetan, zehatz-mehatz jaso da “Euskal Estatistika Urtekaria, 2010” argitalpen honetan. Argitalpen honi esker dakigu 2009an EAEko familien %60k ordenagailua zeukala etxean eta %89k sakelako telefonoa zeukala. Enpresetan, berriz, urte berean establezimenduen %76k zeukan ordenagailu pertsonala, %69,6k Internet eta %79,8k sakelako telefonoa.

Kapitulu honetan jasotako beste adierazle batzuen arabera, adibidez, 2008. urtean Euskal AEk BPGren %1,85eko gastua izan zuen I+Gn, hau da, Espainiakoa (%1,35) baino handiagoa eta EBeko batezbesteko bera.

Hezkuntzari buruzko atalean azaltzen da 2009-2010 ikasturtean matrikulatuta zeuden 359.203 ikasleen artean 195.790k D ereduan ikasi dutela, 75.787k B ereduan eta 85.614k A ereduan.

Euskara eta kultura ere jasotzen dira liburuan; besteak beste, biztanleen bilakaera azaltzen da, euskara maila orokorraren, sexuaren, ama hizkuntzaren eta abarren arabera sailkatuta.

Biztanleei buruzko kapituluan azpimarratzekoa da Euskal AEko jaiotza kopurua honakoa izatea: 1.000 biztanleko 9,9 jaiotza daude. Alabaina, Estatuan 1.000 biztanleko 11,4 jaiotza daude. Lurraldeka, Gipuzkoak du jaiotza tasarik altuena (10,4), eta gero Arabak (10,2) eta Bizkaiak (9,4).

“Euskal Estatistika Urtekaria, 2010” izeneko lanean, halaber, EAEko biztanleen osasun sistemaren estatistika zehatz biltzen da. Datuen arabera, eta hautemandako osasunari dagokionez, biztanleen %6,7k osasun bikaina duela esan du; %22,8k osasun oso ona duela esan du; %50,4k osasun ona duela; %17k hala-holako osasuna duela eta, azkenik, %3,0k osasun txarra duela esan du. Oro har, emakumeek gizonek baino txarrago hauteman dute haien osasuna.

Gizarte babeseko gastuena beste atal interesgarri bat da Urtekarian. Erkidego honek 4.708 € erabiltzen ditu biztanle bakoitzeko babes mota honetan, EAEko BPGaren %18,46. Argitalpenean, pobrezia arriskua eta ongizaterik eza bezalako adierazleak ere aipatzen dira; Euskal AEko gizonen %3,3 eta emakumeen %8,2 pobrezia arriskuan zegoen 2008. urtean.

Liburuan hainbat arlori buruzko datuak biltzen dira, hala nola: biztanleria, ekonomia, lehen sektorea, industria eta energia, eraikuntza eta etxebizitza, zerbitzuak eta turismoa, enpresak eta establezimenduak, prezioak eta soldatak, kanpo-merkataritza, lan merkatua, hezkuntza, euskara eta kultura, osasuna, gizarte ohiturak, gizarte babesa, hauteskundeak, justizia, lurraldea eta ingurumena, informazioaren gizartea, berrikuntza eta I+G, eta EAEko 251 udalerrietako adierazle nagusienei buruzko kapitulu berezi bat.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Manuel Riveiros Tel.:+34-945-01 75 62 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal Estatistika Urtekariari buruzko prentsa-ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko emakumeek batez beste 11.857 euro-ko errenta pertsonala dute eta gizonek 23.224 euro-koa

Eragiketa : 
Euskal urtekari estatistikoa
Eragiketa kodea : 
990101
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ANUARIO ESTADÍSTICO VASCO 2010
Eguneratze data : 
2010/07/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006220_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali