2010/10/22ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI). 2010eko iraila

Industri prezioak %0,2 igo ziren 2010eko irailean aurreko hilaren aldean

Aurreko urtearen aldean (2010eko iraila 2009koaren aldean) %4,7 igo ziren

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioen indizea %0,2 igo zen 2010eko irailean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, iraileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabetean industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %4,7an da.

Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen abenduko urte arteko tasak Behin-behineko datuak

Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2010eko irailean, “Energia elektrikoa, gasa eta ura” (%1,4), “Petrolio fintzea” (%0,9), “Beste manufakturak” (%0,6) eta “Makineria” (%0,2) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak, ostera, honako sektore hauek izan zituzten: “Metalezko eta ez-metalezko mineralak” (%-0,9), “Ez-metalezko industria” (%-0,6), “Industria Kimikoa ”(%-0,3) eta “Ehungintza eta jantzigintza” (%-0,3) sektoreek.

Urte arteko aldian (2010eko iraila, 2009koaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zitzaizkien: “Petrolioa fintzea” (%19,1), “Metalurgia eta metalezko gaiak” (%6,8), “Bestelako manufakturak” (%4,9), eta “Papera, edizioa eta arte grafikoak” (%4,9). Aitzitik, sektore hauetan prezioak jaitsi egin dira edo ez dira horrenbeste hazi: “Metalezko eta ez-metalezko mineralak” (%-4,2), “Ez-metalezko industria” (%-0,1), “Zurgintza” (%0,1) eta “Elikaduraren industria” (%0,2).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, irailean, sektore-talde handien prezioen bilakaera honakoa izan zen: Energiaren prezioak %1,1 igo ziren; Ekipo-ondasunenak %0,1; Kontsumo-ondasunenak %0,1 jaitsi. Horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,1 jatsi dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenetan aldaketarik ez (%0,0). Bitarteko ondasunetan ere, aldaketarik ez (%0,0).

Ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek aldeak agertu zituzten urte arteko aldian. Energiaren prezioak %11,7 igo ziren, Bitarteko ondasunenak %5,5, Ekipo-Ondasunenak %1,1 eta Kontsumo-Ondasunenak %0,1. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,5 jaitsi ziren, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %0,3 igo.

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA. EUSKAL AE. DATU AURRERAPENA. 2010eko IRAILA

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Industri Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %0,2 igo ziren 2010eko irailean aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006381_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali