2010-10-19ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA), 2010eko 3. HIRUHILEKOA

Lanean dabilen biztanle kopurua %0,9 igo da eta langabezia-tasa apur bat jaitsi da 2010eko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn

Hiruhileko honetan 9.000 lanpostu garbi berreskuratu dira

Eustaten datuen arabera, 2010eko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEko lan-merkatuan 960.000 landun izan dira; hau da, aurreko hiruhilekoaren aldean 9.000 landun gehiago izan da (+%0,9). Bestalde, Euskal AEko langabezia tasa %8,8koa izan da, 2010eko bigarren hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,3 puntu txikiagoa.

Landunen eta langabetuen bilakaera aztertuta, aktibotasun-tasa %56,3 izan da 2010eko hirugarren hiruhilekoan, hots, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,2 puntu gehiago.

Okupazioaren hazkundeak batez ere gizonengan izan du eragina: aurreko hiruhilekoan baino 5.100 gizon eta 3.900 emakume gehiago dabiltza lanean. Hiru lurraldeetako bitan egin du gora okupazioak: Bizkaiak 6.700 enplegu garbi gehiago du, Gipuzkoak 3.200 gehiago eta Araban 900 landun gutxiago daude.

Zerbitzuak eta industria dira enplegu garbi gehien errekuperatu dutenak

2010eko hirugarren hiruhilekoan zerbitzuen sektoreak 5.000 enplegu garbi irabazi ditu, industriak 2.900, nekazaritzak 800 eta eraikuntzak 200.

Enplegu-tasa (hau da, 16 eta 64 urte arteko pertsona guztiak kontuan hartuta landunak direnen ehunekoa) %65,9 izan da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,6 puntu altuagoa alegia. Gizonezkoen kasuan tasa hori %72,1 izan da eta emakumezkoen kasuan %59,51.

Lurralde historikoetan, enplegu-tasarik altuena Gipuzkoan izan da (%68,4), aurreko hiruhilekoaren aldean 0,6 puntu altuagoa; bigarren tasarik altuena Arabak izan du (%65,4), sei hamarren baxuagoa; eta azkenik Bizkaiak tasarik txikiena izan du (%64,5), azken hiruhilekoan zortzi hamarren altuagoa.

Lan-kontratu mugagabeko 3.300 soldatapeko gehiago izan da, horrela guztira 613.700 izan dira; aldi baterako kontratua duten soldatapekoak (kontraturik ez dutenak barne) 5.700 gehiago izan dira, beraz, guztira 182.700 izan dira.

Zenbatespenen arabera, 2010eko bigarren hiruhilekoan gutxi gorabehera Euskal AEko 837.000 etxetan bizi diren pertsonen herenak ez dira aktiboak izan (aurreko hiruhilekoan baino 1.100 gehiago). Hamar familiatik ia seitan etxeko pertsona aktibo denek izan dute lana, aurreko hiruhilekoan baino 7.300 familia gehiagotan gertatzen da hori; gainera, pertsona aktibo denak langabezian dituzten 28.200 familia izan dira (guztirakoaren %3,4), hau da, aurreko hiruhilekoan baino 200 gehiago.

Biztanleria landunaren joera, 1985etik. Euskal AE. (Milakotan)

Langabezia-tasa apur bat jaitsi da, %9,1etik %8,8ra

Urteko hirugarren hiruhileko honetan, Euskal AEn langabetu kopurua 92.500 izan dela zenbatetsi da, aurreko hiruhilekoan baino 2.500 gehiago. Lan bila ari diren, lana bilatzeko kudeaketa aktiboak egiten dituzten eta lanerako prest dauden pertsonak jotzen dira langabetutzat. Hirugarren hiruhilekoan 3.000 emakume langabetu gutxiago daude, eta orain 36.900 dira; gizonen kasuan 500 langabetu gehiago dira eta orain 55.600 gizon langabetu daude guztira.

2010eko hirugarren hiruhileko datuen arabera aldi horretako langabezia-tasa %9,1 izan da, aurreko hiruhilekoan baino 0,3 puntu handiagoa. Emakumeen langabezia-tasa %7,9 jaitsi da (ehuneko 0,7 puntu gutxiago) eta gizonena ez da aldatu (%9,5ean mantendu da). Gazteen langabezia-tasa da oraindik altuena (%22,5); aldi honetan, 16-24 urte bitarteko 12.500 gazte aktibo langabezian geratu dira.

Lurralde historikoetan, langabetu kopuruan beherakadarik handiena Gipuzkoan egon da (-2.400 pertsona); lurralde honetako langabezia-tasa %6,7 da. Bizkaian 54.800 langabetu daude; beraz, lurralde honetan 1.000 pertsona gutxiago dago langabezian, tasa hori %9,8an utziz. Araban, aldiz, aurreko hiruhilekoan baino 900 pertsona gehiago dago langabezian; lurralde horretako langabezia-tasa %9,5 izan da.

EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2010eko abuztuan 27 kideko Europar Batasunean langabezia-tasa %9,6 izan da eta Espainian %20,5ekoa.

Azken urtean 7.000 pertsona gehiago dago langabezian Euskal AEn

Euskal AEn landunen kopurua berreskuratu egin da 2009ko hirugarren hiruhilekoaren aldean: guztira 12.200 landun gehiago izan da (+%1,3). Igoera hori batez ere emakumeen artean eman da; 7.800 enplegu gehiago izan dituzte. Gizon landunen kopurua ere hazi egin da: 4.400 gehiago.

Azken urtean langabezia-tasa ehuneko puntu erdi hazi da (%8,3tik %8,8ra), ondorioz, Euskal AEn 7.000 lagun gehiago daude langabezian 2009ko azken hiruhileko datuekin alderatuz gero. Lurraldeei dagokienez, Bizkaian ehuneko puntu bat igo da langabezia, Gipuzkoan puntuaren bi hamarren eta Araban puntu erdi jaitsi da langabezia azken hamabi hilabeteetan.

graf0006343_02_e.png

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: MªJosé Santamaría Gallardo Tel.:+34-945-01 75 33 Faxa:+34-945-01 75 01 (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko intestari buruzko prentsa-ohar gehiago (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko intestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Lanean dabilen biztanle kopurua %0,9 igo da eta langabezia-tasa apur bat jaitsi da 2010eko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3ER TRIMESTRE DE 2010
Eguneratze data : 
2010/10/19
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006343_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali