HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2010/12/03ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE), 2010eko 3. HIRUHILEKOA

Euskal AEko esportazioak %21,7 igo dira 2010eko hirugarren hiruhilekoan

Inportazioak %22,7 nominal igo dira denboraldi berean

Eustatek emandako datuen arabera, Euskal AEko esportazioak %21,7ko hazkunde nominala izan zuten 2010eko hirugarren hiruhilekoan. Aurten 4.195 milioi euroko zenbatekoa izan dute, eta aurreko urtean 3.446 milioikoa. Hirugarren hiruhilekoan esportazioek izan duten hazkundeak 2010eko lehenengo bederatzi hilabeteetako pilatutako tasa %21,2an jarri du.

Euskal AEko inportazioak, guztira, urte honetako hirugarren hiruhilekoan %22,7 igo dira eta 3.721 milioi eurora iritsi dira. Soilik inportazio ez energetikoak hartuz gero kontuan, hazkunde handiagoa izan dute, %24,8koa uztailean eta irailean. Inportazio guztietarako lehenengo bederatzi hilabeteetan pilatu denak %24,2ko hazkundea du, aurreko urteko aldi berdinarekiko, eta %25,5ekoa inportazio ez energetikoetarako.

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera. 2009-2010eko hirugarren hiruhilekoa. Mila eurotan

Hirugarren hiruhileko esportazio eta inportazioen saldoak 473 milioi euroko merkataritza superabita du eta esportazioek inportazioekiko duten estaldura tasa %112,7koa da. Baina inportatutako eta esportatutako produktu energetikoak kenduz gero, merkataritza saldo ez energetikoaren superabita 1.332 milioikoa da, 2009ko hirugarren hiruhilekoan baino 105 milioi gehiago. Esportazio ez energetikoek inportazio ez energetikoekiko duten estaldura tasa 2009ko hirugarren hiruhilekoan %164,0 izatetik aurten %155,7 izatera igaro da.

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera. Urte arteko hazkunde tasak

2010eko hirugarren hiruhilekoan Europar Batasunerako esportazioak %20,3 hazi dira 2009ko aldi berarekin alderatuz gero. Hauen artean bolumenagatik eta urte arteko hazkundeagatik honakoak nabarmentzen dira: Frantziarako esportazioak (%24,4), Alemaniarakoak (%17,3), Erresuma Baturakoak (%65,8), Italiarakoak (%17,0) eta Herbeheretarakoak (%43,6). Bestalde, nabarmen hazi dira AEB (%43,4) eta Txinarako (%175,4) esportazioak.

Europar Batasunetik datozen inportazioak %11,8 hazi dira eta Erresuma Batukoak (%67,6) eta Frantziakoak (%19,1) nabarmentzen dira, Italiako erosketek, aldiz, behera egin dute (-%10,2). Munduko gainerako herrialdeei dagokienez, Norvegia (%88,4), Iran (%72,9) eta Txinako (%62,0) inportazioen hazkundea nabarmentzen da.

Muga-zergei dagokienez, Metalak eta horien manufakturak atala nabarmentzen da, dinamikoena izan baita %40,2ko hazkundearekin eta hiruhileko esportazioen %27 bereganatu baititu. Hazkunde garrantzitsuak izan dituzte atal hauek ere: Produktu mineralek (%55,) eta produktu kimikoek (%50,3). Beste bi atal handiren bilakaera txikiagoa izan da, Material elektrikoek eta garraio-materialek %9,4ko eta %8,9ko hazkundea izan baitute, hurrenez hurren. Inportazioen atalean, nabarmenak dira Metalen eta horien manufakturen hazkundea (%47,7), Paperen eta horien manufakturena (%51,5) eta Plastiko eta kautxuarena (%28,0). Produktu mineralak hiruhileko kanpoko erosketen %36 dira eta %19,2 hazi dira.

Esportazioek Bizkaian izan dute hazkunderik handiena. Hirugarren hiruhilekoan %31,0 hazi dira eta 2010eko lehenengo bederatzi hilabeteetan %35,5. Hiruhileko honetako muga-zergarik aktiboenak hauek izan dira: Produktu mineralak (%56,5), metalak eta horien manufakturak (%44,4) eta garraio-materiala (%23,6); aldiz, behera egin du plastiko eta kautxuak (-%10,8). Bizkaiko inportazioak %26,0 hazi dira eta Metalak eta horien manufakturen (%68,9) eta produktu mineralen (%20,6) hazkundeak nabarmentzen dira.

Araban uztaileko, abuztuko eta iraileko esportazioak %23,8 hazi dira 2009ko hilabete berdinekiko, eta 2010eko lehenengo bederatzi hilabeteetako batez bestekoa baino handiagoa da, %19,5 izan baita. Arabako esportazioen hazkundea garraio-materialen salmenta onagatik izan da (%45,2) hori horiek dira lurraldeko esportazioen %40. Horiekin batera nabarmentzen dira Metalak eta horien manufakturak (%19,8) eta Plastikoa eta kautxua (%22,6); bestalde, material elektrikoak joera negatiboa izan du (-%5,7). Lurralde honetako hiruhileko inportazioak %17,3 igo dira, batez ere Metalak eta hauen manufakturen inportazioek izandako hazkundeagatik (%46,9).

Gipuzkoako esportazioak %10,2 igo dira urteko hirugarren hiruhilekoan, eta 2010eko lehenengo bederatzi hilabeteetako hazkunde tasa %6,7koa izan da, hiru lurraldeetan txikiena. Metalak eta horien manufakturak (%50,0) eta material elektrikoa (%13,1) izan dira hiruhileko esportazioen hazkundeari ekarpen positiboak egin dizkiotenak; baina hazkunde horietan eragina izan du garraio-materialen esportazioetako beherakadak (-%27,5). Gipuzkoako inportazioak %16,6 igo dira 2010eko hirugarren hiruhilekoan, eta emaitza horri ekarpenik handiena egindakoak metalak eta horien manufakturak (%20,0), material elektrikoa (%16,6) eta papera eta bere manufakturak (%59,4) izan dira.

Euskal AEko kanpo-merkataritza. Hileko datuak (Joera)

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es Harremanetarako: Patxi Garrido Tel.:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko prentsa ohar gehiago Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko datu-bankua

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal AEko esportazioak %21,7 igo dira 2010eko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE)
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3er TRIMESTRE DE 2010
Eguneratze data : 
2010/12/03
Hurrengo eguneratzea : 
2019/06/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006476_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali