2010-12-02ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2010EKO URRIA

Euskal AEko industri jarduera %1,3 gutxitu da 2010eko urrian

Aurreko hilabetearekin konparatuta, 2010eko iraila, Euskal AEko industri produkzioa %1,1 jaitsi da

Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko industri produkzioa %1,3 jaitsi da 2010eko urrian, 2009ko urriarekin alderatuta. Aurreko hilabetearen, hau da, 2010eko irailaren aldean Euskal AEko industri produkzioa %1,1 jaitsi da baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.

Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hiruhileroko hazkunde zuzendua

Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusienak sailkatu ostean, 2010eko urriko indizearen bilakaera (2009ko urriarekin erkatuta) tarteko ondasunetan bakarrik da positiboa, hauek %3,8 igo direlako. Energiak %3,6 egin du behera, ekipamenduko ondasunak %5,6 jaitsi dira eta kontsumo-ondasunak, oro har, %1,5 murriztu dira, kontsumo-ondasun iraunkorrek (-%13,1) behera egin dutelako, kontsumo-ondasun ez iraunkorrek gora egin baitute (%2,2).

2010eko urriko hilabete arteko aldakuntza (2010eko irailaren aldean) negatiboa izan da industriako sektore nagusietan. Ekipamenduko ondasunak %2,4 jaitsi dira, tarteko ondasunak %0,5, energia %0,4 eta kontsumo-ondasunak %2,2; kontsumo-ondasun iraunkorrek (-%3,0) eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrek (-%2,0) izandako beherakadaren ondorioz.

2010eko urrian (aurreko urteko hilabete beraren aldean) hazkunderik handienak izan dituzten sektoreak Petrolioaren birfinketa eta Industria kimikoa izan dira, %24,3 eta %8,6ko tasekin, hurrenez hurren.

Industri produkzioaren indizean urte batetik bestera hazkunde handienak eta txikienak izan dituzten sektore nagusiak. A-31 sektorizazioa, Behin-behineko datuak

Aldiz, industria ez metalikoak (-%17,5) eta Manufakturetako beste industria batzuek (-%15,6) izan dituzten urte arteko tasetan beherakadarik handienak.

Lurralde historikoaren arabera, Industri Produkzioaren Indizeak urte batetik besterako urrian izan zuen bilakaera soilik Araban izan da positiboa, %0,1 hazi baita. Bizkaian %0,4 jaitsi da eta Gipuzkoan %3,1. Hilabete arteko hazkunde tasa Araban positiboa izan da 2010eko irailarekin alderatuz gero (%1,1), Gipuzkoan %2,9 jaitsi da eta Bizkaian %0,5.

2010eko urria. Euskal AEko Industri Produkzio Indizearen aldakuntza tasak (%). Behin-behineko datuak

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %1,3 gutxitu da 2010eko urrian

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
OCTUBRE DE 2010
Eguneratze data : 
2010/12/02
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/10
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006464_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali