2010/11/04ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2010eko iraila

Euskal AEko industri jarduera %2,1 hazi zen 2010eko irailean

Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2010eko abuztuarekin alderatuta %2,5 jaitsi zen

Eustatek landutako datuen arabera, 2010eko irailean, lan-egutegiko termino homogeneoetan %2,1 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, 2009ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %2,5 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2010eko abuztuarekin alderatuta.

Euskal AEko industri produkzioaren urte arteko hazkunde zuzendua, hiruhileka

Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2010eko iraileko indizearen bilakaerak den-denen igoerak erakusten ditu, 2009koaren aldean. Energia %2,2 igo da, Ekipo-ondasunak %0,2, Bitarteko ondasunak %5,2; Kontsumo-ondasunak %1,7. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %4,8 igo dira eta Kontsumo-ondasun iraunkorrak %8,3 jaitsi.

2010eko irailean, aurreko hilaren aldean, Bitarteko ondasunak %1,3 gehitu dira. Gainerako sektoreetan negatiboa da bilakaera: Energia %7,5 jaitsi da; Ekipo-ondasunak %2,8 jaitsi dira abuztuaren aldean, eta Kontsumo-ondasunak %2,2, batez ere Kontsumo-ondasun iraunkorrengatik (%-6,0), Kontsumo-ondasun iraunkorrak gutxiago (%-1,2) jaitsi baitira.

2010eko irailean hazkunderik handienak izandako sektoreak, aurreko urteko hil beraren aldean, Industria kimikoa (%12,6) eta Elikaduraren industria (%6,5) izan dira.

Industri produkzioaren indizean urte batetik bestera hazkunde handienak eta txikienak izan dituzten sektoreak. A-31 sektorea. Behin-behineko datuak

Urte arteko tasetan Metalezko eta Beste manufakturek (%-17,9) eta Ez-metalezko industriak (%-13,8) izan dituzte erorketarik handienak.

Iraileko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Araban (%0,3), Bizkaian (%0,9) eta Gipuzkoan (%4,5). Hil arteko hazkunde-tasa negatiboa izan da Araban (%-7,8) eta Bizkaian (%-2,0), 2010eko abuztuaren aldean. Gipuzkoan %0,1 hazi da.

2010eko Iraila. Euskal AEko Industri Produkzio Indizearen aldakuntza tasak (%). Behin-behineko datuak

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %2,1 hazi zen 2010eko irailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
SETIEMBRE DE 2010
Eguneratze data : 
2010/11/04
Hurrengo eguneratzea : 
2019/03/07
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006409_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali