Prentsa-oharra, 2010/11/24

EUSKAL AEko INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2010EKO URRIA

Euskal AEko industri prezioek %0,1 egin dute behera 2010eko urrian, aurreko hilabetearen aldean

Aurreko urtearekin alderatuta (2009ko urritik 2010eko urrira) %4,4 egin dute gora

EUSTATen datuen arabera, Euskal AEko industri prezioen indizeak %0,1 egin du behera 2010eko urrian, aurreko hilabetearen aldean. Datu horien arabera, azken hamabi hilabeteetako industri prezioen aldaketa jaso duen urriko urte arteko tasak %4,4an dago.

Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen abenduko urte arteko tasak  Behin-behineko datuak

Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala 2010eko urrian, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira inflazio handiena izan duten adarrak: “industria kimikoa” (%0,5), “garraio-materiala” (%0,4), “elikaduraren industria” (%0,2) eta “kautxua eta plastikoa” (%0,2), besteak beste. Prezioetan beherakada handiena izan duten adarrak, aldiz, honakoak izan dira: “energia elektrikoa, gasa eta ura” (-%0,9), “material elektrikoa” (-%0,6), "zuraren industria" (-%0,5), “petrolioaren birfinketa” (-%0,3) eta “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (-%0,3), besteak beste.

2009ko urritik 2010eko urrira arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “petrolioaren birfinketa” (%15,3), “metalurgia eta gai metalikoak” (%6,7), “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%5,2) eta “bestelako manufaktura-industriak” (%4,0). Aldiz, prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreek: “mineral metalikoak etaez-metalikoak” (-%3,5), “zuraren industria” (-%0,7), “industria ez metalikoa” (%0,0), “makineria” (%0,4) eta “elikaduraren industria” (%0,6).

Ondasunak xede ekonomikoaren arabera sailkatuta, sektore multzo nagusietan prezioek honelako aldaketa izan dute urrian aurreko hilabetearekin alderatuz gero: energiaren prezioak %0,6 egin du behera, tarteko ondasunen prezioak ez dira aldatu (%0,0), ekipamenduko ondasunen prezioak %0,1 hazi dira eta kontsumo-ondasunak %0,2 gehitu dira or har, kontsumo-ondasun ez iraunkorren (%0,2) eta kontsumo-ondasun iraunkorren (%0,1) prezioek gora egin dutelako.

Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasun nabarmenak egon direla erakusten dute. Energiaren prezioak %9,7 gehitu dira, tarteko ondasunenak %5,3, ekipamenduko ondasunenak %1,1 eta kontsumo-ondasunenak %0,6. Azken hauen artean, kontsumo-ondasun iraunkorren prezioek %0,6 egin dute behera eta %1,1 egin dute gora kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioek.

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA. EUSKAL AE. DATU AURRERAPENA. 2010eko URRIA

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Industri Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri prezioek %0,1 egin dute behera 2010eko urrian, aurreko hilabetearen aldean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006429_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali