2010/11/16ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko BARNE MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI). 2010eko 3. hiruhilekoa

Euskal AEko merkataritzako sektorearen salmentak %1,8 igo ziren 2010eko hirugarren hiruhilekoan

Handizkako merkataritzako salmentak %4,1 igo eta txikizkakoak %1,4 jaitsi ziren

Eustatek emandako datuen arabera, 2010eko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEko merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %1,8 hazi ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean.

Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %2,6 nominala murriztu da, urtaro-eraginak kenduta.

Urte arteko hazkunde-tasa nominalak. Euskal AE. Egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Sektoreka, Euskal AEko handizkako merkataritzan salmenta nominalak %4,1 handitu dira 2010eko hirugarren hiruhilekoan; txikizkakoan %1,4 jaitsi da 2009ko aldi beraren aldean.

Handizkakoaren barruan positiboki nabarmentzen da Produktu erdi landuen eta txatarraren sektorea, zeinak %14,7ren igoera nominala izan baitu. Handizkako merkataritzaren gainerako sektoreetan jaitsierak daude aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Makineria eta ekipoan %2,2ko jaitsiera dago; Nekazal produktu eta elikagaietan %2,1ekoa; Elikagaiak ez diren kontsumo-produktuetan %2koa, 2009ko hiruhileko beraren aldean.

Txikizkakoan merkataritza espezializatuaren salmentak %1,5 murriztu dira, eta ez-espezializatuan %1,7.

Lurralde historikoen arabera, 2010eko hirugarren hiruhilekoko merkataritza-sektorearen salmenta nominalen igoerarik handiena Araban izan zen, urte arteko %2,0; Bizkaian %1,9 eta Gipuzkoan %1,6.

Termino errealetan, prezioen eragina kenduta, barne-merkataritzaren salmentak %1,8 jaitsi ziren hirugarren hiruhilekoan.

2009ko hiruhileko beraren aldean eta prezio finkoetan handizkako merkataritza %0,8 murriztu da eta txikizkakoa %3,4.

Handizkakoaren barruan, urte arteko bilakaerak negatiboak izan dira denetan, Produktu erdi landuetan eta txatarran izan ezik, non %3,6ko igoera dagoen. Makineria eta ekipoan %5,4 jaitsi dira salmentak, Nekazal produktu eta elikagaietan %3,9 eta Elikagai ez diren kontsumo-produktuetan %1,6, dena termino errealetan.

Txikizkako merkataritzan, euro finkoetan, %3,3 jaitsi dira merkataritza espezializatuaren salmentak eta %2,7 ez-espezializatuarenak.

Euskal AE osoan, aurreko hiruhilekoaren aldean, txikizkako merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,4 jaitsi da 2010eko hirugarren hiruhilekoan.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Susana Rodríguez Tel:+34-945-01 75 14 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo Barne merkataritzaren indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEKo Barne merkataritzaren indizeari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko merkataritzako sektorearen salmentak %1,8 igo ziren 2010eko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006421_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali