2010/11/08ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt). 2010eko 3. hiruhilekoa

Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak %1,4 murriztu ziren 2010eko hirugarren hiruhilekoan

Gasolindegiak sartu gabe, salmentak %2,3 murriztu ziren

Eustatek emandako datuen arabera, 2010eko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %1,4 murriztu ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko berdinaren aldean.

Salmentak, gasolindegiak sartu gabe, %2,3 murriztu ziren aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %0,9 nominala murriztu da, urtaro-eraginak kenduta.

Urte arteko Hazkunde-tasak Euskal AEko txikizkako merkataritza. Egutegi-eragin zuzendua daukaten datuak

Sektoreka, txikizkako merkataritza espezializatuan %1,5 jaitsi dira salmenta nominalak 2010eko hirugarren hiruhilekoan, eta espezializatu gabean %1,7 murriztu dira 2009ko aldi beraren aldean.

Txikizkako espezializatuan Elikaduraren sektorea nabarmentzen da: %0,5eko hazkunde nominala. Etxeko ekipamenduaren salmentak %2,9 jaitsi dira; Pertsonaren ekipamenduarenak %1,2 eta Kontsumoko beste ondasunarenak %0,1.

2010eko hirugarren hiruhilekoan txikizkako sektoreko salmenta nominalak %2,0 murriztu dira Gipuzkoan urte artean; Bizkaian %1,3 eta Araban %0,6.

Prezio finkoetan, alegia, prezioen eraginik gabe, txikizkako merkataritzaren salmentak %3,2 murriztu dira hirugarren hiruhilekoan

Txikizkako salmentak -gasolindegiak sartu gabe- %2,6 jaitsi dira aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

2010eko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmenta errealetan %1,3ko jaitsiera dago bigarren hiruhilekoaren aldean eta urtaro-eraginak kenduta.

Txikizkako merkataritza espezializatuaren jaitsiera erreala %2,9 da, eta ez-espezializatuan %2,7koa, 2009ko hiruhileko beraren aldean.

Txikizkako merkataritza espezializatuan urte artekoa negatiboa izan da sektore guztietan. Kontsumoko beste ondasunetan %6,5eko jaitsiera, Elikagaien salmentetan %1,4koa; Etxearen ekipamenduan %1,1ekoa eta Pertsonaren ekipamenduan %0,1ekoa, beti termino errealetan.

Txikizkako ez-espezializatuan, euro finkoetan, elikagaiak nagusi direnetan %2,2ko jaitsiera dago eta %5,8koa gainerako produktuak nagusi direnetan.

Hiru lurraldeetan emaitza negatiboak daude termino errealetan. Gipuzkoan %3,9 jaitsi da, Araban %3,5 eta Bizkaian %2,6.

Euskal AE osoan, aurreko hiruhilekoaren aldean, txikizkako merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,7 jaitsi da 2010eko hirugarren hiruhilekoan.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko prentsa-ohar gehiago Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak %1,4 murriztu ziren 2010eko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea (BMIt)
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3º trimestre de 2010
Eguneratze data : 
2010/11/08
Hurrengo eguneratzea : 
2019/08/06
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006411_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali