Prentsa-oharra 2010/11/05

EUSKAL AEKO BIZI-KONDIZIOEN INKESTA-BKI 2009. urtea

Euskal biztanleriak bizi-kondizioei buruz duen pertzepzioak behera egin du alderdi batzuetan, krisi ekonomikoaren ondorioz

2004arekin alderatuz gero, familiako eta gizarteko harremanak areagotu egin dira, inguru fisikoa egonkor dago eta gizarte ingurumenak apur bat behera egin du; egoera ekonomikoaren pertzepzio subjektiboa, berriz, ona izatetik normala izatera igaro da.

Eustateko datuen arabera, euskal biztanleriak bizi-kalitateaz duen pertzepzioak eboluzio negatiboa du azken 5 urteetan krisi ekonomikoaren ondorioz. Hezkuntza hobetu eta zabaldu egin da, familiako eta gizarteko harremanak areagotu egin dira eta etxebizitzetako oinarrizko ekipamenduak hazi, aldiz, gizarteko giroak apur bat behera egin du. Baliabide ekonomikoei dagokienez, egoera ekonomikoaren pertzepzio subjektiboa ona izatetik normala izatera igaro da.

Familiako erlazioen intentsitateak gora egin du

Euskal AEn familiako erlazio handia dago: familien % 96k nolabaiteko erlazioa du gertuko familiarekin (2004an baino ehuneko puntuaren bi hamarreko gehiago eta 1989ko ehuneko berdina).

Familiekiko eta lagunekiko erlazio sakonak hazi egin dira 2004arekin alderatuz gero, baita erreferentziatzat 1989 hartuz gero ere. Aldiz, auzotarrekiko harremanak behera egin du.

Gertuko familiarekin ehunekoa ia mantendu egiten da 2004arekiko, baina 1989arekiko ehuneko 19 puntu igo da; beste familiakoekin erlazio handia duten familiak 2 puntu hasi dira 2004arekiko eta 14 azken 20 urteetan; lagunekin ere 7 puntu baino gehiago igo da (20 puntu 1989arekin alderatuz gero). Aldiz, auzotarrekin ez da hori gertatzen, 2004arekiko 5 puntu baino gehiago jaitsi baita harreman hori.

Gainera, familiakoei eta lagunei egiten zaizkien telefono-deiak hazi egin dira, baina ikustaldiei kalterik egin gabe; are gehiago, familiakoak ikustera gehiagotan joaten gara. Familiakoei egunero deitzea eta egunero ikustera joatea ehuneko 23 eta 10 puntu igo dira, hurrenez hurren, 1989tik 2009ra.

Familien % 70 inguru fisiko “osasuntsuan” bizi dira, baina gizarteko ingurumenak behera egin du apur bat eta segurtasun-gabezia handiagoa hautematen da hirietan.

Familien % 70aren ustez inguru fisiko “osasungarrian” bizi dira, kutsadurarekin, zaratarekin eta usain txarrekin zerikusia duten eragozpen gutxiago dutelako kanpoan.

Gizarteko ingurumenari dagokionez, 2009an apur bat gora egin dute delinkuentziarekin, arazo etnikoekin eta lapurretekin zerikusia duten pertzepzioek. 2004-2009 aldian delinkuentziaren pertzepzioak ehuneko 6 puntu egin du gora eta arazo etnikoek, etxebizitzetako eta bestelako lapurretek 2 puntu. Aldiz, alkoholismoaren, drogaren eta bortizkeria fisikoen eraginaren pertzepzioak behera egin du, ehuneko 3, 2 eta puntu bat, hurrenez hurren.

Oro har, familien % 19k hiri-segurtasun arazoak hautematen ditu (lapurretak eta indarkeria); 2004arekin alderatuz gero bi puntu baino gehiago igo da (% 16,8) eta eragin handiagoa du Araban.

Etxeen % 10,5ean ez dago etxebizitzetako ekipamendurik

Etxebizitzetako ekipamenduak (bereziki elektrotresnak) Euskal AEko etxerik gehienetan daude. Familien % 10,5ek baino ez du esaten mota honetako ekipamendu gutxi duenik, hau da, 2004arekin alderatuta ehuneko puntu eta erdi murriztu da kopurua (% 11,9) eta 15 puntu baino gehiago 1989arekin alderatuz gero (% 25,9). Hala ere, 13.300 familia ingurutan oraindik ez dago, adibidez, inolako berotze-sistemarik.

Aldiz, oinarrizkoak ez diren ekipamenduek (kirola, ikus-entzunezkoa eta informatikoa) ehuneko 4,5 puntu egin dute behera duela bost urteko egoerarekiko: 2004an familien % 54,7k mota honetako ekipamendu asko zituzten eta 2009an % 50,2 dira, nahiz eta 1989an baino ia 4 puntu gehiago izan.

Banako gas-galdara sistema asko erabiltzen da, euskal etxeetako % 63tan, 2004an baino ehuneko 10 puntu gehiago.

Hiru familiatatik ia batek hilaren amaierara iristeko zailtasunak aitortzen ditu

4 familiatik batek (% 24,9) murrizketa ekonomikoak ditu, bereziki aisian, jantzietan eta oinetakoetan, baina bada datu azpimarragarri bat: hauetako laurdenak elikagaietan ere murrizketak izan dituela aitortzen du. Oro har, datu hau 2004koa baino apur bat okerragoa da, baina eboluzioa oso desberdina da erreferentziazko pertsonaren jardueraren arabera: 2004an erreferentziazko pertsona langabezian zegoen familien ia % 40k murrizketak aitortzen zituen eta 2009an % 57 dira.

Era berean, ia hiru familiatik bat (% 30,1) hilaren amaierara larri iristen da eta % 42,4ren ustez beraien egoera ekonomikoa duela 3 urtekoa baino txarragoa da. Berriro ere, erreferentziazko pertsona langabezian duten familiak dira larrien dabiltzanak: 2004an horien % 52 larri iristen zen hilaren amaierara eta 2009an % 72 dira.

Inguruko ekipamenduari dagokionez, 2009an familien % 32,7ren esanetan zerbitzu ugari dituzte eraikinean, aldiz, 2004an % 23 ziren hori ziotenak eta 1989an % 15,3.

Aldiz, oso gertuko eta gertuko zerbitzuak nahiko egonkor daude azken 5 urteetan: 2009an familien % 92aren ustez oso gertuko inguruan zerbitzu ugari dute –etxetik 10 minutura oinez- (supermerkatua, harakindegia, arrandegia, haurtzaindegia, farmazia, etab.) eta duela 5 urte familien % 93 ziren hori ziotenak. Gertuko ingurua –etxetik 20 minutura oinez- (jatetxeak, osasun-zentroa, liburutegia, taxi-geltokia, zinea edo antzokia, etab.) egonkor dago, % 95 inguruan.

Goiz eta arratsaldeko ordutegian eskolara joaten direnak hazi egin dira 2004arekin alderatuz gero

2009an euskal biztanleriaren prestakuntza mailak gora egiten jarraitzen du, alfabetatugabeek behera egiten jarraitzen dute eta sexuaren arabera gero eta alde txikiagoa dago alfabetatugabeetan.

Ikasleen eskola-ordutegiari dagokionez, 5 urtez gorako hiru ikasletik bi goiz eta arratsaldez joaten dira eskolara eta gero eta gutxiago dira soilik goizez edo soilik arratsaldez joaten direnak. 2009an ikasleen % 69,3k lanaldi etena zuten eta 2004an % 59,2 ziren.

Gainera, araututako ikasketak egiten ari eta bazkaltzera etxera joaten direnak ehuneko 25 puntu gutxiago dira 2009an, % 84tik % 59era igaro dira.

Ikastetxera gehienak oinez joaten dira (% 45,5) eta bigarren tokian hiriko autobusak daude (% 17,4). Garraio honen erabilera ehuneko 3,4 puntu igo da 2004arekiko eta 8 puntu 1989arekiko, eskoletako autobusen kaltetan.

2004arekiko behera egin dute mendekoen artean erabateko mendekotasuna dutenak, nahiz eta 1989ko bikoitza izan

Azken 20 urtean Euskal EAn nolabaiteko mendekotasun duten 6 urte eta gehiagokoak % 9,2 izatetik % 7,4 izatera igaro dira 2009an. 2004arekin alderatuz gero, 1,3 ehuneko puntu gutxiago da. Mailarik baxuena Gipuzkoan dago (% 5,9), jarraian Bizkaia dator (% 8,1) eta azkenik Araba dago (% 8,3).

Era berean, mendekoei dagokienez, % 12 baino gehiagok erabateko mendekotasuna du 2009an, nahiz eta 2004ko % 15,4tik 2009ko % 12,6ra jaitsi den. 1989arekin alderatuz gero, ordea, ehunekoa bikoiztu egin da (% 6).

2009an sendagilearengana joandakoen ehunekoak behera egin zuen (% 76,3) 2004arekin alderatuta (% 78). Medikuen espezialitateari dagokionez, ugaritu egin dira familiako medikuei egindako ikustaldiak, osasun gorabeherak dituztenen % 87,2 joan baitira 2009an eta 2004an % 82,7 ziren. Aldiz, biztanleriaren % 57,3 joan zen espezialistengana 2004an eta 2009an % 48 izan dira, azken 20 urteetako tasarik baxuenetakoa.

Biztanleriaren laurdena baino gehiago elkarteren batekoa da

2009an jende gehien duten elkarteak kiroletakoak dira, milioi laurdena baino gehiago dira elkarte horietan parte hartzen dutenak. Elkarte hauetan gizonezkoak dira nagusi (181.000 gizonezko eta 78.000 emakume).

Gizonezkoen parte hartzea emakumeena baino handiagoa da erakunde politikoetan, sindikatuetan eta erakunde profesionaletan, gazteen elkarteetan, ingurumen erakundeetan, arte, folklore edo aisiako elkarteetan eta bestelakoetan. Emakumerik gehien gizarte laguntzako elkarteetan dago (38.000 emakume eta 28.000 gizon), elkarte erlijiosoren batean, garapenerako lankidetza elkarteetan, hezkuntza elkarteetan eta giza eskubideen erakundeetan.

2009an auzo elkarteren batekoak direla esaten duen gizon eta emakume kopurua berdina da: 34.000 daude erregistratuta, horietatik 17.000 gizonak dira eta beste 17.000 emakumeak.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako: Pilar Martínez Rollón Tel.:+34-945-01 75 31 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Bizi-kondizioen inkestako prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Bizi-kondizioen inkestako datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal biztanleriak bizi-kondizioei buruz duen pertzepzioak behera egin du alderdi batzuetan, krisi ekonomikoaren ondorioz

Eragiketa : 
Bizi-baldintzen inkesta
Eragiketa kodea : 
010901
Periodikotasuna : 
Bost urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA DE CONDICIONES DE VIDA DE LA C.A. DE EUSKADI –ECV año 2009
Eguneratze data : 
2010/11/05
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006410_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali