2010/12/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2010eko AZAROA

Bidaiarien sarrerak %4 gehitu ziren Euskal AEn 2010eko azaroan

Azaroko gaualdietan %3ko hazkundea izan da

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak: 2010eko azaroan, 161.093 erregistratu ziren, aurreko urteko hil berean baino 6.336 gehiago, %4ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Arabara eta Gipuzkoara heldutako bidaiari kopurua %6 gehitu da eta Bizkairakoa %2.

Estatutiko bidaiarien sarrerek %3ko igoera izan dute eta atzerritik etorritakoenek %7koa. Araban %9 gehitu dira estatutiko bidaiariak, %5 Gipuzkoan. Bizkaian aldaketarik ez (%0). Atzerritarrak %9 ugaritu dira Bizkaian eta %8 Gipuzkoan; Araban %8 jaitsi.

Estatutiko bidaiarien artean Galizia, Errioxa, Madril, Aragoi, Valentzia eta Nafarroatik etorritakoak ehuneko handiago batez ugaritu dira; jaitsi egin dira Asturias, Kanariar uharte, Gaztela-Leon, Gaztela-Mantxa eta Kataluniatik etorritakoak. Atzerritarren artean igotzen dira, batez ere, Iberoamerika, AEB eta Kanada, Frantzia, Belgika, Herbehereetatikoak eta Europako Batasunekoak ez diren Europako estatuetatikoak. Jaisten direnen artean, ehuneko handiago batez nabarmentzen dira Erresuma Batu, Finlandia, Suedia eta Luxenburgokoak.

2010eko azaroan erregistraturiko gaualdiak 289.210 dira, hau da, aurreko urteko azaroaren aldean %3ko igoera; 7.316 gaualdi gehiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan zuten Araban (%10) eta Bizkaian (%4); Gipuzkoan %2 gutxitu ziren.

Batez besteko egonaldiaren iraupena jaitsi egin da 2009ko azaroaren aldean, 1,82 egunetik 1,80ra, Euskal AEn bere osotasunean. Araban 1,72 egunetik 1,78ra joan da; Bizkaian 1,76tik 1,79ra eta Gipuzkoan 1,95etik 1,81era.

Plazakako betetze-maila %2 jaitsi da; %36,81ekoa izan da 2010eko azaroan Euskal AE osoan. Jaitsiera honek hiru lurraldeei eragin die: Araban betetze-maila %4 jaitsi da, 2009ko %34,84tik aurtengo %33,62ra. Bizkaian %2 jaitsi da, 2009ko azaroko %38,05etik aurtengo %37,34ra, eta Gipuzkoan %2, %38,51etik %37,62ra.

NEKAZALTURISMOA

Sarrerak %8 eta gaualdiak %0,0 igo dira Euskal AEn 2009ko azaroaren aldean

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetako bidaiari-sarrerak: Lehengo azaroan 7.464 erregistratu ziren, 2009koan baino %8 gehiago. Araban %21eko hazkundea, Bizkaian %11koa; Gipuzkoan %1eko jaitsiera. Estatutiko bidaiariak %7 ugaritu ziren Euskal AEn: %21 Araban, %10 Bizkaian eta %1 jaitsi Gipuzkoan. Atzerritarren kopurua %16 igo da Euskal AEn; portzentajez dezente igo dira Araban eta Bizkaian eta Gipuzkoan apalkiago.

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 17.006 izan dira azaroan, lehengo urteko hil berean bezalaxe ia. Urte arteko hazkunde-tasak positiboak izan dira Araban (%9) eta Bizkaian (%3); Gipuzkoan %6 jaitsi dira.

Bidaiariko batez besteko egonaldia urritu egin zen Euskal AE osoan, 2009ko azaroaren aldean: duela urtebete 2,46 egun; aurtengoan 2,28. Jaitsierak hiru lurraldeei eragin die. Araban %10ko jaitsiera dago, 2009ko azaroko 2,09 egunetik 2010eko azaroko 1,88ra. Bizkaian %7koa, 2,72 egunetik 2,53ra. Gipuzkoan %5ekoa, 2,48tik 2,35era.

Plazakako betetze-maila, azkenik, %3 jaitsi da, %15,26tik %14,80ra; Araban (%-1) eta Gipuzkoan (%-7) izandakoen ondorioz; Bizkaian %2 hazi da.

Euskal AEko hotel eta nekazalturismoko establezimenduak Hileko emaitzak

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %4 gehitu ziren Euskal AEn 2010eko azaroan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
NOVIEMBRE de 2010
Eguneratze data : 
2010/12/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006506_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali