2011/01/19ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA), 2010eko 4. hiruhilekoa

Euskal AEko biztanleria landuna %1,9 jaitsi da eta langabezia-tasa %10ean da 2010eko laugarren hiruhilekoan

2009.aren aldean 9.100 enplegu garbi galdu dira

Euskal AEko lan-merkatua: 2010eko laugarren hiruhilekoko datuen arabera, okupatuak 942.100 ziren, hiru hilabete lehenago baino 17.900 gutxiago, (%-1,9), Eustaten datuen arabera. Bestalde, Euskal AEko langabezia tasa %10ean da; 2010eko hirugarren hiruhilekoaren aldean 1,2 ehuneko puntu gehiago.

Landunen eta langabeen bilakaeren ondorioz, jarduera-tasa %55,9an da 2010eko laugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,4 puntu azpitik.

Gizonei eragin die batik bat okupazio-jaisteak, eta okupatuak aurreko hiruhilekoan baino 11.300 gutxiago dira; emakumeen kasuan 6.600 gutxiago. Jaitsierak hiru herrialdeetan izan dira: Bizkaiak 10.900 enplegu garbi gutxiago ditu, Gipuzkoak 5.200 eta Arabak 1.800.

Zerbitzuetan, eraikuntzan eta industrian enplegua galdu egin da; nekazaritzan, hazi.

Zerbitzuek 12.300 enplegu garbi galdu dituzte; eraikuntzak 4.300 eta industriak 2.000; nekazaritzan 700 gehiago 2010eko laugarren hiruhilekoan.

Okupazio-tasa, 16tik 64 urtera bitarteko biztanle-kopuruaren gainean landunek duten ehunekoa, %64,6an da, hiru hilabete lehenago baino 1,3 ehuneko-puntu gutxiago. Tasa hori gizonezkoentzat %70,6koa da eta emakumezkoentzat %58,5ekoa.

Okupazio-tasarik altuena, Gipuzkoak, %67,3, aurreko hiruhilekoaren aldean 1,1 ehuneko puntu gutxiago; Arabak %64,5koa, bederatzi hamarren gutxiago; baxuena Bizkaiak, %63,1ekoa, 1,4 puntu gutxiago azken hiruhilekoan.

Kontratu mugagabea duten soldatakoen kopurua 23.400etan jaitsi da, 590.300 delarik; aldi baterakoa dutenak (kontraturik ez dutenak barne) 1.000 gehiago dira, 183.700 guztira. Soldatakoak ez diren okupatuak 4.600 gehiago dira aurreko hiruhilekoan baino, 168.100.

2010eko laugarren hiruhilekoan zenbatesten da Euskal AEn gutxi gorabehera dauden 838.100 (aurreko hiruhilekoan baino 1.100 gehiago) familia-etxeetako heren batean ez dagoela pertsona aktiborik. 10etik ia 6an pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 12.100 familia gutxiago; pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 32.300 dira (guztirakoaren %3,9), aurreko hiruhilekoan baino 4.100 gehiago.

Biztanleria okupatuaren joera, 1985etik. Euskal AE. (Milakotan)

Langabezia-tasa %8,8tik %10era igo zen

Euskal AEko langabetu kopurua: hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak, urteko laugarren hiruhilekoan 104.200 direla zenbatetsi da, 11.700 gehiago aurreko hiruhilekoan baino. Gizonezko langabeen kolektiboak 61.200 lagun hartzen ditu, 5.600 gehiago. Emakumezkoen artean, 6.100 gehiago daude laugarren hiruhilekoan, guztira 43.000.

2010eko laugarren hiruhilekoko datuen arabera, langabezia-tasa %10ean da, 1,2 puntu gehiago aurreko hiruhilekoaren aldean. Gizonen langabeziari dagokionez, %10,5era igo da (ehuneko 1,1 puntu gehiago), eta emakumeena 1,3 puntuz gehitu da, %9,2 delarik. Gazteen langabezia-tasak altuena izaten segitzen du, %28,0; horrenbestez, 16-24 urte bitarteko 14.800 gazte aktibo daude langabezian.

Langabe-hazkunderik handiena, Gipuzkoan (+6.900); langabezia-tasa, %8,7. Bizkaian %10,6ko tasa dugu; langabe kopuruan 3.500 pertsona gehiago, 58.300 guztira. Araban 1.400 pertsona gehiago dira langabeak aurreko hiruhilekoaren aldean; langabezia-tasa %10,4

EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2010eko azaroan, 27-EBko langabezia-tasa %9,6an zen, eta Espainiakoa %20,6an.

Azken urtean Euskal AEko langabe kopurua 13.800 pertsonaz hazi da

Euskal AEko landunen kopurua: %1,0 jaitsi da, 9.100 pertsona, 2009ko laugarren hiruhilekoaren aldean. Jaitsiera horrek gizonei eragin die batik bat, 11.100 enplegu gutxiago; emakumeen artean 1.900 gehiago dira.

Langabezia-tasa ehuneko 1,3 puntuz igo da azken urtean (%8,7tik %10era). 2009ko laugarren hiruhilekoan baino 13.800 pertsona gehiago ziren langabe Euskal AEn. Gipuzkoan ehuneko 1,6 puntuz igo da langabezia-tasa, Bizkaian 1,4 puntuz eta Araban bi puntu hamarrenez azken hamabi hiletan.

graf0006546_02_e.png

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: MªJosé Santamaría Gallardo Tel.:+34-945-01 75 33 Faxa:+34-945-01 75 01 (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko intestari buruzko prentsa-ohar gehiago (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko intestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko biztanleria landuna %1,9 jaitsi da eta langabezia-tasa %10ean da 2010eko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º TRIMESTRE DE 2010
Eguneratze data : 
2011/01/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0006546_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali